Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Lazkao: soka-dantza 2006 03

2009/01/26

Lazkaoko Udal-batzaren soka-dantza San Prudentzio egunean. Lazkao, 2006-04-28.

Lazkao: soka-dantza 2006 02

2009/01/26

Lazkaoko Udal-batzaren soka-dantza San Prudentzio egunean. Lazkao, 2006-04-28.

Lazkao: soka-dantza 2006 01

2009/01/26

Lazkaoko Udal-batzaren soka-dantza San Prudentzio egunean. Lazkao, 2006-04-28.

Alurr: Sua Eitb Kulturan

2009/01/24

Ibarrako Alurr dantza taldearen "Sua" ikuskizunari buruzko erreportajea Eitb Kultura programan. ETB2, 2009-01-21.

Nats Nus: Slot

2009/01/20

Bartzelonako Nats Nus konpainiaren "Slot" koreografia Dantza Hirian 2008 jaialdian. Baiona, 2008-09-27.

Natxo Montero: Cuadra-T

2009/01/20

Dantza Hirian 2008 jaialdia Baionan. Natxo Monteroren Cuadra-T koreografia. Dantzariak: Alvaro Esteban eta Natxo Montero. Musika: Metope. Baiona, 2008-09-27. Bideoa: Arantza Uriguen.

Sara Martinet: Le bain

2009/01/20

Dantza Hirian 2008 jaialdia Baionan. Sara Martinet-en "Le bain" koreografia. Musika zuzenean: Jean-Philippe Carde. Baiona, 2008-09-27. Bideoa: Arantza Uriguen.

Ertza: Bihar jaio nintzen

2009/01/20

Asier Zabaletaren Ertza konpainiaren "Bihar jaio nintzen" koreografia. Dantza Hirian 2008 jaialdiaren Aterpean programaren babesarekin tradizioa eta modernitatea uztartzen dituen lana sortu zuen Asier Zabaletak. Dantzariak: Eneko Gil, Lorentxa Iturralde, Oihana Maritorena eta Maider Oiartzabal. Musika: Borja Ramos. Baiona, 2008-09-27. Bideoa: Arantza Uriguen.

Mikel Aristegi: Uneven Baionan

2009/01/20

Mikel Aristegui-ren Uneven koreografia, Matthew Morris eta Mikel Aristegui berak dantzatua Baionan, 2008ko Dantza Hirian jaialdian. Musika The Snoopy Lads-ek eginda da Henry Purcell musikari barrokoaren "Music for a while" lanean oinarritutakoa. Baiona, Dantza Hirian, 2008-9-27. Bideoa: Arantza Uriguen.

Aukeran EITB Kultura Gauan

2009/01/20

EITB Kultura Gaua saioan Aukeran dantza konpainiari buruz egindako programa berezia. Taldearen koreografien irudiak eta Edu Muruamendiaraz zuzendariarekin egindako elkarrizketa. ETB3, 2009-01-16.

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Dantza taldeen entseguak baimendu dituzte EAEn

2021/01/26

Eusko Jaurlaritzak EHAAn urtarrilaren 23an argitaratutako azken dekretuak hainbat murrizketa ezarri baditu ere zenbait alorretan, dantzari dagokionez ez da izan aldaketarik eta eitb.eus-ek jaso bezala: "Dantza-talde ez-profesionalen entseguak baimentzen dira, eta, nolanahi ere, zorrotz errespetatu beharko dira pertsonen arteko segurtasun-distantziaren, maskara erabiltzearen eta kontaktu fisikorik gabeko sei laguneko taldeen prebentzio-baldintzak."

Dantzan on Dantza taldeen entseguak baimendu dituzte EAEn

2021/01/22

Kaixo Leire, EAEko dekretuetan ikuskizuneri dagokionez ez dira profesional eta ez profesionalak bereizten. Hauek dira abenduaren 10ek dekretuak jasotako neurriak ikuskizunak egiteko:

2) Kultura-ikuskizunak egin ahal izango dira publikoarekin instalazio propioetan edo kirol-gune itxietan edo beste eraikin mota batzuetan, gehienez ere ehuneko 50eko edukierarekin, eta gehienez ere 400 pertsonarekin. Instalazioetan pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuko dira. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia 1,5 metrokoa izan. (Bizikidetza-unitateen kasuan izan ezik, halakoetan ondoz ondoko eserlekuetan eseri ahalko dira eta).

3) Aire zabaleko kultura-jarduerak eta -ikuskizunak egitea baimentzen da, baimendutako edukieraren ehuneko 50eko gehieneko edukiera baimenduarekin, eta gehienez ere 600 pertsonara arte. Pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuko dira. Maskara nahitaez erabili beharko da, nahiz eta pertsonen arteko 1,5 metroko segurtasun-distantzia mantendu (bizikidetza-unitateen kasuan izan ezik, halakoetan ondoz ondoko eserlekuetan eseri ahalko dira eta). Ikusentzuleak eserita egon beharko dira eta aulkia aurrez esleitzea eskatuko da. Artista-taldeei dagokienez, interpreteen arteko interakzioa baimenduta egongo da ikuskizunak irauten duen bitartean.

Dantzan on Dantza taldeen entseguak baimendu dituzte EAEn

2021/01/13

Nekane Arriaga: Muxiko dantza irakaslea naizenez, eskertzen da hartutako neurria.

Dantzan on Dantza taldeen entseguak baimendu dituzte EAEn

2021/01/12

Eskerrik asko Patxi. Bai, lehen orduan ez zegoen argitaratuta eta atzoko informazioarekin moldatu behar izan gara baina goiz erdian argitaratu da dekretua eta neurriak argiago daude orain.

Dantzan on Dantzaren sektore profesionalean emakumeek gizonek baino aukera gutxiago dituzte

2020/12/11

Aitortu behar dugu pena handiz irakurri dugula esaldi hau Jemima Canon txostenean: "Lehenik esan behar dugu Euskadin ez dagoela dantzan espezializatutako hedabiderik." Beraz, gu, dantzan.eus, ez gara existitzen?

Dantzan on Kantiniersak maka beltza ordezkatu zuen

2020/11/06

Marcel Bedaxagar: Marcellin Héguiaphalek kontatü zeitan istoria, xiberoko dantza zinez ontsa ezagützen bai eta hain ejerki dantzatzen düan berezilari baten ganik. La cantinière des mascarades souletines a remplacé une maquerelle au XIX°. Par un grand spécialiste (et danseur) des danses de Soule.

Dantzan on Erromeria izango da ardatza Inpernuko Poza jardunaldian

2020/10/28

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak esan du egoerak horrela eskatuta eta arduraz jokatu nahirik, Inpernuko Poza XVIII. Jardunaldia ateak itxita egingo dituela. Bi hitzorduak ordu berdinean mantenduko dira eta streaming bidez zabalduko dituzte edonorentzat ikusgai EHTEren sare sozialetan.

Dantzan on Erromeria izango da ardatza Inpernuko Poza jardunaldian

2020/10/22

Euskal Herriko Trikitixa Elkartetik adierazi digute goizeko hitzaldia Aikok grabatuko duela eta aurrerago beraien plataforman eta sare sozialetan argitaratzeko asmoa dutela. Arratsaldeko mahai ingurua, berriz, Trikitixa Elkarteak grabatuko du artxiboan jasotzeko, ez da argitaratuko.

Dantzan on Aurreskua eta dantzari-dantza 1946

2020/10/21

Aitor Gorostiza: Oraindik ez dugu zehazki identifikatu Barakaldoko zein tokitan egiten duten dantza bideoan, baina Barakaldo dela, ziur: txistularia, Luis Torre, eta pasarte txiki batean, banangoaren eta makil dantzaren artean, Barakaldoko orduko alkatea ikusten da, Jose Maria Llaneza, ondoan Retuerto auzoko apaiza duela, aita Angel Castro. Aurreskuarena Gerardo Goiriena barakaldarra dela esan digute. Bestalde, Enkarterri deritzan dantzakera egiten dute dantzariek, ikusten denez.

Dantzan on Aurreskua eta dantzari-dantza 1946

2020/10/19

Mila esker aitor informazioagatik.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com