Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Artelekuko Dantzagunearen plangintza diseinatzeko kontratu deialdia egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak

2009/07/14

Artelekuko dantza alorraren kudeaketa eta erabilerarako plangintza diseinatu eta idazteko eta jardueren koordinaketarako aholkularitza zerbitzua kontratatzeko prozedura irekiaren deialdia egin du Gipuzkoako Diputazioak. 55.000 Euroko lizitazioa da eta besteak beste, Dantzagunearen lan lerro nagusiak eta etorkizunean nola garatu ahal izango diren proposatuko dituen erabilera eta kudeaketa plan bat diseinatzea izango ditu eginbeharrak.

Gehiago irakurri

Dantza argazki ederrak GureGipuzkoa.net-en

2009/07/13

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuak argazki sorta zabal bat sarean jarri du erabilera lizentzia irekiarekin, eta gainera herritarrek beren argazkiak bertan gordetzeko aukera eskainiz. Tartean, dantza argazki zahar sorta ederra aurki daiteke.

Gehiago irakurri 2

Madrileko Unibertsitate Europarrak "Dantzaren Zientziak" titulazioa aurkeztu du

2009/07/10

"Dantzaren Zientziak" unibertsitateko grado mailako ikasketak dira, eta 2009-2010 ikasturtan abiatuko dira. Helburua, dantzaren alorreko etorkizuneko profesionalak formatzea, ikuspegi orokor eta integral batetik, alderdi teknikoetatik haratago lan eginez, eta kudeaketa eta pedagogia alorretako konpetentziak aintzat hartuz.

Gehiago irakurri

Arizkun: Soka-dantza 2007

2009/07/10

Soka-dantza Arizkun-en San Joan egunean. Arizkun, 2007-06-24. 

Arteleku: Gipuzkoako dantzagunea

2009/07/09

Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako dantzagunea jarri du abian Artelekun. Dantzaren sustapen eta babeserako hainbat ekimenek habia dute bertan. Kultura eta Euskara Departamendua, Gipuzkoako Foru Aldundia, 2009-07-29.

Fustiñanako paloteadoa berriz eskainiko da aurten

2009/07/09

Barde-Ribera dantza taldeak Fustiñanako paloteadoa berreskuratuko du aurten hamabost urtez utzita izan ondoren. 2009ko abuztuaren 6an izango da, Fustiñanako plazan eta arratsaldeko 18:30ean. 1993an egin zen azken aldiz osorik Fustiñañako paloteadoa eta 1995ean dantzak egin ziren, baina ez zen ahozko diskurtsorik izan.

Gehiago irakurri

Aukeran: Gernika Dferian

2009/07/09

Aukeran dantza konpainiaren Gernika, mihise gaineko dantza ikuskizun berriaren zatitxo bat. Donostian, Victoria Eugenia antzokian, Dferia azokan egindako emanaldia. Aukeran, Gernika, 2009-07-04.

Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com