Orain arteko ekarpenak
Ikerketa Dantzan kongresua egingo da Bilbon azaroaren 14tik 16ra
2014/10/23
Dantzaren ikerketa sustatzeko asmoz sortutako "Danza más Investigación" elkarte espainiarrak bere hirugarren kongresua antolatu du eta oraingoan Bilbon burutuko da, Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean. Hona hemen egitaraua:
Ikerketa Dantzan III Kongresu Nazionala
2014ko azaroaren...
Bakuna show ikuskizuna prestatzen ari da Zuberoako Kompany Beritza taldea
2014/10/21
Hamalau dantzari zuberotar elkartu dira Edu Muruamendiaraz-en koreografiarekin eta Johane Etxebest-en zuzendaritzapean prestatzen ari den Bakuna Show, xiberoko dantza ikusgarri honetarako. Datorren azaroaren 7an eta 8an, Mauleko Jai Alain izango du estreinaldia ikusgarriak.
Zuberoako dantzetan ...
"Folklorea Iparraldean", Nafarroako Dantzarien Biltzarrak antolatutako hitzaldi sorta
2014/10/14
Sei hitzaldi antolatu ditu Nafarroako Dantzarien Biltzarrak udazken honetarako Nafarroa Beherea eta Iparraldeko folklorea ardatz hartuta. Miguel Angel Sagaseta, Kepa Fernandez de Larrinoa, Jon Iruretagoiena, Claude Iruretagoiena, Thierry Truffaut, Filipe Oihanburu eta Xabier Itzaina izango dira hiz...
Folklore ikerketa beka eta bideo lehiaketa deialdiak egin ditu EDBk
2014/10/13
Euskal Dantzarien Biltzarrak, kultura tradizionala sustatzeko helburuarekin ikerketa beka deialdia egin du. Bekaren diru kopurua 1.000 €-koa izango da. Bestalde, bideo lehiaketa antolatu du, eta hor hiru sari, 600 €, 400 € eta 200 €-koak banatuko dira.
Folklorearen ikerketa be...
Igandetako erromeriak aztergai izango dituzte Mungian
2014/10/13
Datorren urriaren 23an, "Domeketako Erromerie" izeneko mahai-ingurua egingo da Torrebillela aretoan. Aritz Martin Bosch-ek gidatuta, Roberto Etxebarria Goikoetxea eta Kepa Otaegi Garcia arituko dira hizlari. Roberto Etxebarriak "Mungia eta inguruko herrietako erromeriak, musikariak eta musika-tres...
Jose Luis Etxebarria Goiri "Txelu"ri elkarrizketa Euskadi Irratian
2014/10/10
Asteburuan egingo diote Erromeria Kantuz eta Dantzaz omenaldia Jose Luis Etxebarria Goiri-ri Bilbon, eta hori dela eta Euskadi Irratian elkarrizketatu dute Txelu. Begoñan jaio eta hazi zeneko kontuak, dantzan hastapenak, Jose Antonio Agirren ezkontzan dantzatu zuenekoak, Donibane Garazin lehend...
Lehen aldiz emakumeek parte hartuko dute Iurretako Urrijena festan
2014/10/09
Urrijena Iurretako dantzarien festa handia da. Bost urtetik behin ospatzen da, eta herrian dantzari izandako guztiek parte hartzen dute bertan. Guztiek? Tira, ez, oraina urte dantzari gizonezko guztiek parte hartu izan dute. Aurten lehen aldiz Iurretan dantzari izan diren emakumeek ere parte hartuk...
Jean-Michel Guilcherren omenezko jardunaldi zientifikoak antolatu dituzte
2014/10/06
Dantza ikertzaile aitzindariak 100 urte bete dituela ospatzeko bi jardunaldi zientifiko antolatu dira urrirako eta azarorako. Euskal dantzaren alorrean Guilcherrek egindako ekarpenari buruz Thierry Truffaut eta Xabier Itzaina arituko dira bertan. Urriaren 18an Creteil-en eta azaroaren 14an eta 15ea...
Jose Luis Etxebarria Goiri omenduko dute kantuz eta dantzaz Bilbon
2014/09/30
Dindirri, Andra Mari eta Gaztedi dantza taldeetako zuzendari izan zen Jose Luis Etxebarria Goiri Txelu eta berari zor diogu Bizkaiko dantzak - Danzas de Vizcaya liburua, 1969an argitaratu zuena. Datorren urriaren 12an, 12:00etan, Bilboko Campos Eliseos Antzokian, Erromeria kantuz eta dantzaz jaial...
Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskola 2015ean irekiko dela iragarri du Eusko Jaurlaritzak
2014/09/26
Cristina Uriartek, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailburuak iragarri du 2015ean irekiko dituela ateak Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskolak eta antzerki eta dantza ikasketak egiteko aukera izango dela bertan. Bilbon, Juan Crisostomo Arriaga Kontserbatorioa eta Ibarrekolanda institutuaren eraikinetan...
Orain arteko erantzunak
Dantzan on San Bartolome de la Torre: Danza de las espadas
2014/12/06
Mila esker zuzenketarengatik Mikel! Ezpata-dantzako toki zehatzetan aritzen diren dantzarien izenak interesgarriak dira hemengoekin konparatzeko. Hemengo ezpata-dantzetan "guion" izendapena agertzen zaigu tarteka (Legazpin), edo maisu-zaharra ere bai (Xemeinen). Rabeoador-ik ez, baina hemen ezpata txikiekin aritzen direnei "azkendariak" esan izan zaie (taldearen bukaeran joaten direlako normalean).
Dantzan.com on Iruñerriko hirugarren Euskal Jaia maiatzaren 17an izanen da
2014/05/05
Eskerrikasko Aritz. Zuzendu dugu.
Dantzan.com on Goizueta: Inauteriak 1991
2014/02/26
Ttipi-Ttapan irakurri dugunez, pasa den larunbatean, garai batean zagi-dantza nola egiten zuten erakusten ibili da Joxe Mari Narbarte Goizuetako gazteei. Gaztetan dantza egindakoa da Joxe Mari Narbarte, eta bere esanetan oraingo gazteek oso desberdin dantzatzen dute eta beraiek nola egiten zuten erakusten aritu zaie.
https://erran.eus/goizueta/[…]eska-mutikoek-gazte-txokoan
https://erran.eus/goizueta/[…]eska-mutikoek-gazte-txokoan
Dantzan.com on Raices 14 - Ordizia: brokel-dantza 1973
2014/02/25
Jose Ignazio Ansorenak bideo honi buruzko hainbat argibide emanez idatzi digu. Berak txistulari gisan parte hartu zuela grabazioan eta 1973. urtean izan zela. Parte hartu zuten dantzarietako batzuren izenak ere eman dizkigu. Hona bere mezua: "Egia da KRESALA Taldeak grabatu zuela, 1973ean. Neu ere tarteko, oraindik ikasle besterik ez banintz ere, txistulari gisan. Baina besterik ezean... Nirekin batera aritu zen atabalaria, Pello Cuesta. Ongi gogoratzen naiz lekua nolakoa zen, baserri eder baten ondoan eta Ordizia herritik ez oso urruti, ez ordea, nola iristen zen ezta zein izen zuen ere. Mikelek aipatzen duen kontua, Goierri taldeari eskaini zitzaiola eta uko egin zuela, izan liteke oso garaiko kontua delako. Baina guk ez genuen horren berririk izan. Dantzariak hauek dira: Xabier eta Iñigo Arregi anaiak (hau orain pare bat urte hila), Iñaki Olano, Aitor Aizpurua, Xabier Sagastibeltza, Jose Ignazio San Jose, Leixa, Víctor Casín, Hippie, eta Xabier Otaegi, Txirri".
Dantzan.com on Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2013ko diru-laguntzak
2014/02/14
2014ko otsailaren 14an ebazpen honen zuzenketa bat argitaratu da Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian. Sorkuntza koreografikoa alorreko diru-laguntzen zerrenda aldatu da, eta beraz, azken zerrenda honakoa da:
- Judith Argomaniz Jimenez: Hooked
- Idurre Azkue Iruretagoiena: Bailar por bailar (es tontería?)
- Amparo Badiola Mazariegos: Palabras invisibles
- David Guerra Garcia: Outline
- Ziomara Hormaetxe Fernández: Symbiosis
- Maria Ibarretxe del Val: Pink flamencos
- Izaskun Lapaza Rodriguez: Fase tres
- Atxarte Lopez de Munain: Konstruktoen teoria
- Maria Martín Escudero: Re en sol mayor
- Judith Argomaniz Jimenez: Hooked
- Idurre Azkue Iruretagoiena: Bailar por bailar (es tontería?)
- Amparo Badiola Mazariegos: Palabras invisibles
- David Guerra Garcia: Outline
- Ziomara Hormaetxe Fernández: Symbiosis
- Maria Ibarretxe del Val: Pink flamencos
- Izaskun Lapaza Rodriguez: Fase tres
- Atxarte Lopez de Munain: Konstruktoen teoria
- Maria Martín Escudero: Re en sol mayor
Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia
2014/02/09
Aipatu data egutegian sartu dugu jada, mila esker.
Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia
2014/02/08
Mila esker abixatzearren, atxikitu dugu egutegira.