Orain arteko ekarpenak
Dantza irudiak Euskal Herriari buruzko filme zaharretan
2015/02/24

Zinemagile atzerritarrek Euskal Herriari buruz egindako filmeak, eta ondorioz, horietan ageri diren euskal dantzak ikusteko aukera izaten ari da asteotan Punto de Vista Nazioarteko Zine Festibala ren ekimenez. Orson Welles, Maurice Champreux edo Otar Iosellianiren dokumentalak erakutsi ...
Folklore ikerketa bekaren eta bideo lehiaketaren 2015eko deialdiak egin ditu EDBk
2015/02/18

Iaz egin bezala, aurten ere folklore ikerketa eta bideo lehiaketa antolatu ditu Euskal Dantzarien Biltzarrrak. 1000 €-ko poltsa du bekak eta bi deo lehiaketan berriz hiru sari izango dira, 600 €, 400 € eta 200 €-koak.
Folklorearen ikerketa beka EDB 2015
Gaia: D antza eta musi...
Umetako ametsa bete du Ion Agirretxek On Kixote balleta dantzatuz
2015/02/16

Hamar urte zituen Ion Agirretxek On Kixote balleta lehen aldiz ikusi zuenean. Gaixorik zegoen eta hura ikusita dantzari izan nahi zuela erabaki zuen. Ametsa bete du egunotan dantzari donostiarrak, Flandeseko Erret Balletak eskainitako On Kixote balletean Basilioren papera dantzatu baitu. Poz h...
Hemen dira inauterietako data nagusiak
2015/02/09

Urtarriletik daude Euskal Herriko zenbait txoko inauterietan murgildurik eta maskarada, puska biltze, inauteri-dantza, mozorro, txantxo, joaldun eta kaskarotak ikusi ditugu dagoeneko han eta hemen. Inauteriak neguko epe luze batean ospatzen dira, baina datozen egunetan ospakizunek eztanda egingo du...
Jean Michel Guilcherri elkarrizketa Xabier Itzainak
2015/02/04

Xabier Itzaina k Jean-Michel Guilcherri egindako bi elkarrizketaren pasarteak argitaratzen dira hemen. 2008ko otsailaren 18an eta martxoaren 27an, Meudon-en, Jean Michel eta Hélène Guilcher-en etxean egin ziren elkarrizketak. Elkarrizketa horietako zati handi batzuk transkribatu eta Guilch...
Txantxo, puska-biltze eta dantzariak Lizartzako inauterietan
2015/02/03

Inauteriak egun bereziak izaten dira Lizartzako herrian eta aurten ere iritsi dira horrenbeste esperotakoak. Urtarrilaren 31an hasi eta datorren asteburuan ere jarraituko dute jai giroan Lizartzan. 1994an berreskuratu zituzten inauteriak eta aurten 22. urteurrena ospatzeko gogoz datozela eta, berea...
Dantza Plazetan 2015 Bilbon
2015/01/30

Aurten Dantza Plazetan programaren 14. edizioa izango da Bilboko kaleetan. Udalak, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak eta hiriko zazpi dantza taldek antolatzen dute egitasmo hau. Honako dantza talde hauek hartuko dute aurten parte antolatu diren 46 emanaldietan: Bihotz Alai Dantza Taldeak, Gaztedi Da...
Ballet Biarritzen Errauskiñe balletaren sortze prozesua zine aretoetan
2015/01/28

Notas en movimiento, Ballet Biarritzek Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera egindako Errauskiñe balletaren inguruko dokumentala urtarrilaren 30ean Donostiako Printzipe zinemetan proiektatuko da. Oskar Tejedorrek zuzendutako koprodukzio euskal-frantses honek Mandalain Ballet Biarritzen azken ...
Barakaldon, San Bizenteko Elizateko aurreskua berreskuratu du Laguntasunak
2015/01/26

Gerra-ostetik, 70 urte inguruz desagertuta egon den aurreskua berreskuratu dute Barakaldoko Laguntasuna Elkarteko dantzariek San Bizente auzoko jaietan, urtarrilaren 25ean. Josu Larrinaga ikertzailearen azterketa baliatu dute zazpi hamarkadaz lozorroan izan den dantza berrregiteko.
Meza ostea...
Dantzarako makilak prestatzeko garaia
2015/01/22

Udaberri eta udan dantzarako beharko diren makilak prestatzeko garaia da negua. Fustiñanako Barde Riberako eta Cabanillasko paloteadokoek udarako behar dituzten makilak prestatzen auzolanean batera lan egin dute aurten. 1980an dantzan hasi zirenetik egiten dute Fustiñanako paloteadokoek lan hau...
Orain arteko erantzunak
Dantzan.com on Elburua Gernika 1962
2012/10/31
Txomin Unzaluk zenbait argibide eman dizkigu bideo honetan agertzen diren dantzarien inguruan: "Hor doaz irudiei buruz nere azalpenak:Eguna: 1965.eko maiatzaren 25a. Egun horretan jendaurrean berreskuratu zen Gernikako Elai-Alai taldea, militarren erreboltaren ostean deseginda. Lekua: Gernikako Pasealekua. Dantzariak: Txapelduna, Rufino Garai Azkarai "Mili". Muxikarra. Lumoko Santa Luzian "Erregeletako" aurreskularia (1904-1996) Bestea, Iñaki Garai Legarreta . Elai-Alairen dantzari ohia. (1975.an maiatzaren 14an, Guardia Zibilak erailda Blanca bere emaztearekin batera beren etxean.)"
Dantzan.com on Euskal Herriko Lapurdi probintziako inauteri eta negu ohituren zerrendatze bati buruz
2012/10/10
Liburua Elkarlanean-ek banatzen du:
http://www.elkar.com/[…]/a000000273952
Eta beraz, bere liburudenden sarean, webgunearen bidez, edo banaketa talde horrekin lan egiten duten liburudenden bidez erosi daiteke.
http://www.elkar.com/[…]/a000000273952
Eta beraz, bere liburudenden sarean, webgunearen bidez, edo banaketa talde horrekin lan egiten duten liburudenden bidez erosi daiteke.