Orain arteko ekarpenak
Ametsen Gillika ikuskizuna estreinatuko du gaur Aintzina Eskiulak
2016/10/28

Zuberoako dantzetan oinarritutako ikuskizun berria estreinatuko da gaur Eskiulan: Ametsen Gillika. Catherine Arzanuturrik zuzenduta eta koreografiatuta, Andde Karrerek egin ditu musikak, eta Eskiulako dantzariak, Aintzina Eskiula taldekoak arituko dira oholtza gainean. Herri-antzerki musikal modu...
2017ko Dantza Zirkuiturako proposamenak bidaltzeko epea irekita dago
2016/10/25

2016ko urriaren 20tik azaroaren 4ra arte dago irekita Eusko Jaurlaritzaren 13. Dantza Zirkuituan proposamenak aurkezteko epea, 2017ko dantza-katalogoa osatzeko. Euskal konpainien proposamen guztiak zuzenean sartzen dira dantza katalogoan, baina programatzaileei helarazten zaien informazio izaera...
Juan Carlos Santamaria dantzari eta koreografo donostiarra hil da 51 urterekin
2016/10/22

Espainiako Dantzako Saria jaso zuen Santamariak 2008 urtean Juan Carlos Santamariak. Donostian jaio zen 1964 urtean, baina bere lehen kontaktua dantzarekin Valladolid-en, Castiella de Cabezon de Pisuerga folklore taldearekin izan zuen, bertan pasa baitzuen bere haurtzaroko eta gaztaroko zati handi...
Euskal dantza irakaslea hautatzeko deialdia egin du Dantzertik
2016/10/13

Dantzako goi-mailako ikasketetan, “euskal dantza” hautazko irakasgaia emateko irakasle espezialista bat aukeratzeko prozeduraren deialdia egin du Dantzertik , Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Eskolak.
Lanaldi erdiko lanpostua da eta deialdian parte-hartzeko ezinbestekoa da eman behar...
"Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk
2016/10/10

Euskal Herriko Unibertsitateak euskal dantzaren ezagutzan sakontzeko ikasketa osagarriak eskainiko ditu 2016-2017 ikasturte honetan. Dantza tradizionalaren oinarriak, egiturak, sistemak eta historiaz gain, euskal dantzak sorkuntza eta eraldaketaren bidez tradiziotik abangoardiazko formetara egin...
Soka-dantza gai nagusitzat hartuta dator Herri Uzta jaialdia
2016/10/06

Urriaren 6tik 9ra egingo da Herri Uzta jaialdiaren bosgarren edizioa, eta egitaraua Soka-dantzaren inguruan egituratu dute antolatzaileek. Hala, lau egunez E uskal Herriko eta Biarnoko hainbat dantzari eta musikari ariko dira gisa guztietako soka-dantzak eta ikuskizunak ematen Errobiko herri elkarg...
Kabalkada ospatuko da Saran urriaren 9an
2016/09/30

Kabalkada antolatu dute lehen aldiz* Saran eta urriaren 9an izango du plazaratzea. 100 lagun inguru jarri dira lanean kabalkada prestatzeko. Amadeo Arretxea da dantza arduraduna eta Sebastian Zamora musika zuzendaria. Saratarrak izeneko mutxikoa sortu du Zamorak, eta kadrilea dantzatzeko doinu berr...
Galduta zeuden makila-dantzak berreskuratu dituzte Eltziegon
2016/09/28

Aurtengo Ama Birjinaren jaietan, zehazki irailaren 10ean, luzaroan galduta izan diren zenbait makila-dantza berreskuratu eta plazaratu dituzte Eltziegon. Ezagunak dira Eltziegon Pasacalles , danza , cuatro calles , el arbol eta jota, baina dantza horiek paloteado dantzen sorta zabalago baten...
Mutxikoaren eguna Arrangoitzen 2016
2016/09/27

Datorren urriaren 9an ospatuko da Mutxiko Eguna Arrangoitzen. Ohiko egitaraua izango du jaiak, mutxikoak goiz eta arratsaldez, bazkaria eta dantza ekitaldia. 11:00 Pilota plazan, Mutxikoak, dantza tradizionalak mutxikoen zaleentzat, deneri irekia Ezpeletako Txarangak eta Gaita Luzek alaiturik. M...
Baionan ospatuko du EDBk 2016ko Euskal Herriko Dantzari Eguna
2016/09/26

Datorren urriaren 1ean Baionan ospatuko da Euskal Herriko Dantzari Eguna. 30 dantza taldek eman du izena bertan parte hartzeko: bederatzik Bizkaitik, zortzik Lapurditik, bostek Gipuzkoatik, hiruna Araba eta Nafarroatik, batek Zuberoatik eta beste batek Frantziako Tolosa ondotik.
Egitaraua - Eu...
Orain arteko erantzunak
Dantzan on San Bartolome de la Torre: Danza de las espadas
2014/12/06
Mila esker zuzenketarengatik Mikel! Ezpata-dantzako toki zehatzetan aritzen diren dantzarien izenak interesgarriak dira hemengoekin konparatzeko. Hemengo ezpata-dantzetan "guion" izendapena agertzen zaigu tarteka (Legazpin), edo maisu-zaharra ere bai (Xemeinen). Rabeoador-ik ez, baina hemen ezpata txikiekin aritzen direnei "azkendariak" esan izan zaie (taldearen bukaeran joaten direlako normalean).
Dantzan.com on Iruñerriko hirugarren Euskal Jaia maiatzaren 17an izanen da
2014/05/05
Eskerrikasko Aritz. Zuzendu dugu.
Dantzan.com on Goizueta: Inauteriak 1991
2014/02/26
Ttipi-Ttapan irakurri dugunez, pasa den larunbatean, garai batean zagi-dantza nola egiten zuten erakusten ibili da Joxe Mari Narbarte Goizuetako gazteei. Gaztetan dantza egindakoa da Joxe Mari Narbarte, eta bere esanetan oraingo gazteek oso desberdin dantzatzen dute eta beraiek nola egiten zuten erakusten aritu zaie.
https://erran.eus/goizueta/[…]eska-mutikoek-gazte-txokoan
https://erran.eus/goizueta/[…]eska-mutikoek-gazte-txokoan
Dantzan.com on Raices 14 - Ordizia: brokel-dantza 1973
2014/02/25
Jose Ignazio Ansorenak bideo honi buruzko hainbat argibide emanez idatzi digu. Berak txistulari gisan parte hartu zuela grabazioan eta 1973. urtean izan zela. Parte hartu zuten dantzarietako batzuren izenak ere eman dizkigu. Hona bere mezua: "Egia da KRESALA Taldeak grabatu zuela, 1973ean. Neu ere tarteko, oraindik ikasle besterik ez banintz ere, txistulari gisan. Baina besterik ezean... Nirekin batera aritu zen atabalaria, Pello Cuesta. Ongi gogoratzen naiz lekua nolakoa zen, baserri eder baten ondoan eta Ordizia herritik ez oso urruti, ez ordea, nola iristen zen ezta zein izen zuen ere. Mikelek aipatzen duen kontua, Goierri taldeari eskaini zitzaiola eta uko egin zuela, izan liteke oso garaiko kontua delako. Baina guk ez genuen horren berririk izan. Dantzariak hauek dira: Xabier eta Iñigo Arregi anaiak (hau orain pare bat urte hila), Iñaki Olano, Aitor Aizpurua, Xabier Sagastibeltza, Jose Ignazio San Jose, Leixa, Víctor Casín, Hippie, eta Xabier Otaegi, Txirri".
Dantzan.com on Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2013ko diru-laguntzak
2014/02/14
2014ko otsailaren 14an ebazpen honen zuzenketa bat argitaratu da Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian. Sorkuntza koreografikoa alorreko diru-laguntzen zerrenda aldatu da, eta beraz, azken zerrenda honakoa da:
- Judith Argomaniz Jimenez: Hooked
- Idurre Azkue Iruretagoiena: Bailar por bailar (es tontería?)
- Amparo Badiola Mazariegos: Palabras invisibles
- David Guerra Garcia: Outline
- Ziomara Hormaetxe Fernández: Symbiosis
- Maria Ibarretxe del Val: Pink flamencos
- Izaskun Lapaza Rodriguez: Fase tres
- Atxarte Lopez de Munain: Konstruktoen teoria
- Maria Martín Escudero: Re en sol mayor
- Judith Argomaniz Jimenez: Hooked
- Idurre Azkue Iruretagoiena: Bailar por bailar (es tontería?)
- Amparo Badiola Mazariegos: Palabras invisibles
- David Guerra Garcia: Outline
- Ziomara Hormaetxe Fernández: Symbiosis
- Maria Ibarretxe del Val: Pink flamencos
- Izaskun Lapaza Rodriguez: Fase tres
- Atxarte Lopez de Munain: Konstruktoen teoria
- Maria Martín Escudero: Re en sol mayor
Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia
2014/02/09
Aipatu data egutegian sartu dugu jada, mila esker.
Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia
2014/02/08
Mila esker abixatzearren, atxikitu dugu egutegira.