Orain arteko ekarpenak
Karaktere dantzen inguruan arituko da Yves Guillard aditua Hiriburun
2026/03/16
Yves Guillard dantza-maisu eta antropologoaren hitzaldi eta dantza ikastaroa antolatu ditu Leinua taldeak martxoaren amaierarako Hiriburun, “Hiruak Dantzan” euskal tailer eta dantzaldi zikloaren barruan. Guillard-ek interes berezia erakutsi izan du Euskal Herriarekiko, eta bereziki Zuberoako dantze...
Dantzaren arrastoak Argiak guztion eskura jarri berri duen fototekan
2026/03/11
Dantza irudi zaharrak, emanaldiak, jaialdiak, entseguak, dantzarien erretratuak... ageri zaizkigu Argia hedabidearen fototekan ; azken hamarkadetako Euskal Herriko dantza jardueraren lekuko.
Soka-dantza, Itsasu, 1920. Argazkia: Argia Fototeka CC BY-SA
Argiaren me...
Zumatzeko maskaradak 2026: Joana Hoki eta Maider Larrori
2026/03/10
Aurtengo maskaradetako lehen egunean aurreko belaunaldiko dantzari taldeak egin zieten harrera sorpresaz aurtengo maskarada taldeari; tartean ziren Joana Hoki eta Maider Larrori. 2014ko maskaradetan beraiek izan ziren protagonistak: Hoki kautera rolean aritu zen eta Larrori gatuzain. Dantzan 7-8 urterekin hasi zen Larrori eta Hoki 14 urterekin. Jean Etxegoien izan dute irakasle eta egun Larrori bera ere irakasle ari da Iruriko dantza eskolan Etxegoienekin batera. Ostiralero elkartzen dira eta egun hiru talde ari dira dantzan. Maskaradetako lehen egunean Irurin izan zen lehen barrikada eta inork jakin gabe, 30-40 urte bueltan dituzten dantzariek osatutako aitzindari taldea dantzan agertu zen jantzi beltzekin. Hamar bat urte dira kalean dantzatu ez direla; puntuak buruan eta gorputzean ondo gordeta dituztela diote, baina indarra eta hatsa galdu dituztela. Gazteei harrera egin eta lekukoa pasatzeko modua izan da taldearen agerraldia. Ikusi dute gazteek talde ederra osatu dutela aurtengorako eta harro antzematen dira jarraipenak etenik izan ez duelako. Irudiak: Idoia Lahidalga, Amaiur Aristi. Zumatzeko maskaradak, Joana Hoki eta Maider Larrori, Iruri, 2026-01-18.
Aretxabaleta 2026: Aurten gu be kintta
2026/03/10
1967-1987 urteen bitartean jaiotako 60-bat emakume kinto jantzi dira zegokien momentuan ospatu ezin izan zuten eguna izateko. “Gure iraultza ere dantzan egin genezake” pentsatu zutela azaldu digu Mirari Irurek (1977); Aurten gu be kintta! ekimenaren abiapuntua Emma Goldmanen (1869) istorioarekin piztu zitzaiela, anarkista lituaniarraren "ezin badut dantza egin, ez da nire iraultza" esaldian pentsatzen hasita.
Aretxabaleta 2026 Aurten gu be kintta!
2026/03/09
Garai batean kintoen jaiak ospatzeko aukerarik izan ez zuten Aretxabaletako hainbat emakumek aurreskua plazaratu dute martxoaren 7an. 18-19 urteko aretxabaletarrek Santa Ageda egunean eta inauteri igandera arteko igande guztietan aurreskua ateratzeko ohitura dute; luzaroan, ordea, gizonezkoek bakarrik dantzatzen zuten; 2005era arte emakumeek ez zuten aukerarik izan. Horrela, aurten hainbat emakume elkartu eta “Aurten gu be kintta!” ekimena antolatu dute. Egun osoko egitaraua osatu dute eta arratsaldean aurreskua atera dute sokan, eta parte-hartzailek banan-banan dantzatu dira. Zegokiena baino urte batzuk beranduago izan bada ere, azkenean, plazan izan dute beren lekua. Argazkiak: Idoia Lahidalga. Aurten gu be kintta!, Aretxabaleta, 2026-03-07.
M8 2026 Emakumeak irradakan
2026/03/09
Martxoaren 8a emakumeek irradakan ospatu dute; eskuetatik heldu eta borobilean elkarrekin dantzan eta kantuan. Barakaldo, Mungia, Zizurkil eta Andoainen Emakumeen Nazioarteko Eguneko ekitaldietan aldarrikapen eta manifestazioekin batera emakumeek eskuz esku plazak hartu dituzte dantzan. Irradakak zirkuluan egiten diren dantzak dira; kantua, eskuen mugimenduak eta hanken erritmoa uztartu ohi dira. Euskal Herrian ez ezik, munduko hainbat tokitan ere egiten dira, zirkuluan dantzatzeak indar eta esanahi berezia baitu; eta horregatik, kultura askotan eta historian zehar, emakumeek irradakan dantzatu izan dira eta dantzatzen dira. Irudiak: Ibarra-kaldu, Arkaitz Pascuas, Eneko Iturbe, Uxue Ugartemendia. M8 Emakumeak irradakan, 2026-03-08.
Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Uthürri
2026/03/06
Irudi horiek Zuberoako Barkoxe Herrian, Txapela kartielan filmatu zituzten Hélène eta Jean-Michel Guilcher-ek 1963an. Bi dantzari heldu argertzen dira, hiriko jantziekin beztiturik. Bi horiek ez dira nornahi. XX. mendean, eta batez ere bi mundu gerlen artean, Zuberoan izan diren influentzia handiko dantza maisuak dira: Pierre Üthürri (1892-1975) eta Alexis Pikotxet (1891-1982). Lehenik, dantzari oso trebeak izan ziren bata eta bestea. Biak Martin Hegobürü-Heguiaphal dantza maisu famatuaren ikasleak izan ziren Lehen Mundu Gerra aurretik. Hegobüru, ainitzek Zuberoako dantza modernoaren aita bezala izendatzen dutena, XIX. eta XX. mendeen loturan eragin handia ukan zuen dantza maisua da. Hain zuzen, frantses armadako erregimentuetan ikasitako teknikaren erakarpenaren bitartez, bertako dantzek beste aurpegi bat hartu zuen garaian. Martin Hegobürü Montpellier hirian 81. Erregimenduan egona zen eta han dantza maisu izendatua izan zen. Bere aurretik jadanik Barkoxe herriak dantza eskola famatuak zituen: Guilcher-ek dioenez, Johañe Goieneix Gaztelondo auzoan eta plazan Saphiula etxean, aurkitzen ziren orduan erreferentziak ziren dantza eskolak. Hortik hurbil, Eskiulako Ezpelet etxean zegoen beste dantza eskolara joaiteko aukera zuten bertako gazteek 1880 inguruan (La tradition en Béarn et Pays basque français - 308 orrialdea). Horien segidan bere irakaskuntza hedatzeko aukera ukan zuen Martin Hegobürük. Dantza maisu izan zenetik, armadan irakatsitako zorroztasuna zaindu zuen eta aldi berean dantza garbi eta menperatua mantendu nahi izan zuen. Pikotxet eta Üthürri-k Lehen mundu gerra ondoren haien maisuaren segida hartu zutenean, bertako dantzari alde atletikoagoa eman zioten eta aldi berean dantzaren estetikari aldaketa garrantzitsua ekarri zioten: “Hegobürük irakatsi zuen tarte luzean, praktika militarretik zekarren estilo neurtua ezarri zuen Barkoxen. Hori guztia gazteriaren eskaeren gainetik egin zuen; izan ere, gazteek efektu ikusgarriagoen bidez nabarmendu nahi zuten. Bi gerren artean Pierre Uthürry eta Alexis Picochet-ek beren maisuaren lekukoa hartu zutenean, luzaroan eutsita egon ziren nahiak askatasunez agertu ziren. Mugimenduen marrazkiari eta posizioen zehaztasunari dagokienez kontzesio nabarmenik egin gabe, estiloak bilakaera izan zuen zabaltasunaren, goratasunaren eta erakustaldi atletikoaren norabidean”. (J. M. Guilcher, La tradition en Béarn et Pays basque français - 313 orrialdea) [fr] Aussi longtemps qu’Hegobürü à enseigné, il a imposé a Barcus le style mesuré qu’il tenait de la pratique militaire. Cela en dépit des sollicitations de la jeunesse qui brûlait de se signaler par des effets plus spectaculaires. Quand P. Uthürry et A. Picochet, entre les deux guerres, ont pris la suite de leur maître, les aspirations longtemps contenues se sont donné libre cours. Sans concession importante quant au dessin des mouvements et à l’exactitude des positions, le style a évolué dans le sens de l’ampleur, de l’élévation et de la performance athlétique. (J. M. Guilcher, La tradition en Béarn et Pays basque français - 313 orrialdea) Irudi horiek gabatuak izan zirenean, 70 urtetik gora zuten bi protagonistek. Ez da hor agertuko lehen aipatutako dantza atletikoaren erakuspenik, bai aldiz XX. mendeko bi dantzari zuberotar nabarmen helduaroan dotorezia handiz dantzan. Bi jauzi dantzatzen ikusi ditzakegu. Lehenik Aintzina pika edo Marianak eta gero Ostalerrak. Bukatzeko jauzien urratsak banan bana erakusten dituzte hala nola sinple, pika, zeina eta ebats. Irudien azterketa eta testuaren erredakzioa: Jon Iruretagoyena - Maritzuli konpainia. Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira. Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976 Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak Guilcher 15 Gotaine 1963 Santxo Azkarra pastorala Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak
Markina-Xemein: Dibertimendue 2026
2026/03/03
Markina-Xemeingo dantzak oinarri hartuta eta Nafarroa Behereko libertimenduen eredutik edanda Dibertimendue kaleratu dute markinarrek otsailaren 28an. Ezpata-dantzan irten dira dantzariak kalez-kale eta atzetik musikari, bertsolari eta kokoxen segizioa. Elizatik plazarako bidean bi geldialdi egin dituzte, antzerkilari helduek eta gaztetxoenek beren lanak egiteko, plaza nagusia gazteen esku utzi dute. Guztiz betea zegoen plaza Zerutxu dantza taldeko dantzariek eta kokoxek) hartu dute, udaletxe aurrean kokatu dira musikariak eta bertsolariak. Bi orduz aritu dira, bakoitza beretik eta dagokionetik, eguzki zein euritan. Dantzariek, txistularien doinura ezpata-dantza, aldi honetarako propio sortutako makil-jokoa, mahai-gainekoa, saragi-dantza eta aurreskua eskaini dituzte; kokoxek eta bertsolariek, berriz, umorez eta zirtoz astindu dute plaza. Irudiak: Oier Araolaza. Dibertimendue, Markina-Xemein, 2026-02-28.
Markina-Xemein: Dibertimendue 2026
2026/03/02
Nafarroa Behereko libertimenduen ereduari tiraka eta herriko dantzak oinarri hartuta Dibertimendue plazaratu dute larunbatean (otsailak 28) Markina-Xemeinen. Ezpata-dantzan abiatu dute Markina-Xemeingo Dibertimendue, eurek Dibertimendue deitua. Dantzari, musikari, bertsolari eta antzerkilariek egin dute segizioa. Elizatik plazarako bidean bi geldialdi egin dituzte, antzerkilari zaharrek eta gazteek beren lanak egiteko, plaza nagusia gazteen esku utzi dute. Jendetza batu zaie bidean eta plazara iristerako herritarrez eta inguruko bisitariez inguratutako plaza hartu dute Zerutxu dantza taldeko dantzariek eta kokoxek; hau da, Abarka antzerki taldeko gazteek. Musikariak eta bertsolariak udaletxe azpian kokatu dira eta denen artean 2 orduko saioa eskaini dute. Eguzki eta euri, inor ezta alde egin plazatik. Txistularien doinura aritu dira dantzariak; ezpata-dantza, aldi honetarako propio sortutako makil-jokoa, mahai-gainekoa, zaragi-dantza eta aurreskua plazaratu dituzte. Kokoxak zirti eta zarta aritu dira herri guztia astintzen eta bertsolariek ere hauspotu dituzte kokoxen esanak. Argazkiak: Amaiur Aristi. Dibertimendue, Markina-Xemein, 2026-02-28.
Zer dira libertimenduak?
2026/02/19
Dantzari, musikari eta zirtzilek herriaren itzulia eginda plaza hartu dute. Zapurrek, serio-serio, joko eremua markatu dute. Atzetik datoz banderariak, zigantak, basandereak... bolantak, zirtzilak, bertsolariak eta musikariak. Denak txandan ari dira plazan, bakoitza bere lekutik, dagokion tresna et...
Orain arteko erantzunak
Dantzan.com - Dantzargazkia 001: Maskaradak Sohütan 1934an
2013/04/30
Mila esker Mikel! Buhameek fusila eramatea ohikoa zela ikusten dugu beraz. Aipuak bat datoz Karlos Irujok eta Jon Iruretagoienak esandakoekin, eta argazkiak erakusten du Artzaina, [...]
Dantzan.com - Dantzargazkia 001: Maskaradak Sohütan 1934an
2013/04/25
Jon Iruretagoienak argitu digunez: "Ezker aldean zamaltzainaren azpian haurrak ikusten dira txuriz beztituak. horiek ere J-M Guilcher ek aipatzen ditu. Arkumeak dira eta erdiko Gizona, [...]
Dantzan.com - British Pathé, filme zaharren gordailua dantzaz beteta
2013/02/21
Juan Antonio Urbeltz-ek ere horixe aipatu du, Gene Yurre izan daitekeela Llangollen-eko bideoan 0:56an ageri den euskal dantzaria. Bestalde, Mikel Goitia konturatu da beste bideo [...]
Dantzan.com - Maskarada ala maskaradak?
2013/02/14
Marcel Bedaxagarrek ere halaxe esan digu: "Enetako maskaradak lütükek, beltzak eta gorriak direlakoz. Beti hola entzün diat".
Dantzan.com - Garai bateko inauteriak Luzaide eta Nafarroa Beherean
2013/02/14
Violet Alford-ek 1931ean idatzitako Zuberoako maskaraden jatorriari buruzko lan batean hauxe dio Nafarroa Behereko zaldikoei buruz: "En Baja-Navarra conozco dos caballos, el uno ha desaparecido [...]
Dantzan.com - Maskarada ala maskaradak?
2013/02/14
Aitor Gorostizak posta zerrendan esandakoa: Violet Alfordek ere aipatzen zuen plurala erabiltzeko ohitura, "ENSAYO SOBRE LOS ORIGENES DE LAS MASCARADAS DE ZUBEROA" artikulu hartan: [...]
Dantzan.com - Garai bateko inauteriak Luzaide eta Nafarroa Beherean
2013/02/08
Bai Mikel, akats bat geneukan, eta orain zuzenduta dagoela uste dugu. Ea orain entzun dezakezun. Bestalde, zaldikoari buruz, argazkia ez da Luzaidekoa, uste dugu Donibane [...]
Dantzan.com - Zenbait galdera Bateleren dantzaren inguruan
2013/02/04
Mila esker Aritz! Artikulu nagusian gehituko ditugu kontu horiek, ez dagigun berriz ere ahanztura etorri...
Dantzan.com - Argia Saria irabazi du dantzan.com-ek!
2013/01/29
Laura Mintegi, EH Bilduren legebiltzarkidea Argia sarien ekitaldian izan zen, eta hauxe idatzi du bere blogean: "Bereziki lazgarria egiten da entzutea dantzan.com webgune saritu berria [...]