Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argazkiak Markina-Xemein: Dibertimendue 2026

Dokumentuaren akzioak

Markina-Xemein: Dibertimendue 2026

2026/03/02 08:39

Nafarroa Behereko libertimenduen ereduari tiraka eta herriko dantzak oinarri hartuta Dibertimendue plazaratu dute larunbatean (otsailak 28) Markina-Xemeinen. Ezpata-dantzan abiatu dute Markina-Xemeingo Dibertimendue, eurek Dibertimendue deitua. Dantzari, musikari, bertsolari eta antzerkilariek egin dute segizioa. Elizatik plazarako bidean bi geldialdi egin dituzte, antzerkilari zaharrek eta gazteek beren lanak egiteko, plaza nagusia gazteen esku utzi dute. Jendetza batu zaie bidean eta plazara iristerako herritarrez eta inguruko bisitariez inguratutako plaza hartu dute Zerutxu dantza taldeko dantzariek eta kokoxek; hau da, Abarka antzerki taldeko gazteek. Musikariak eta bertsolariak udaletxe azpian kokatu dira eta denen artean 2 orduko saioa eskaini dute. Eguzki eta euri, inor ezta alde egin plazatik. Txistularien doinura aritu dira dantzariak; ezpata-dantza, aldi honetarako propio sortutako makil-jokoa, mahai-gainekoa, zaragi-dantza eta aurreskua plazaratu dituzte. Kokoxak zirti eta zarta aritu dira herri guztia astintzen eta bertsolariek ere hauspotu dituzte kokoxen esanak. Argazkiak: Amaiur Aristi. Dibertimendue, Markina-Xemein, 2026-02-28.

Jarri argazki galeria hau zure webgunean

Dokumentuaren akzioak