Orain arteko ekarpenak

Playmobilak dantzari bihurtu ditu Peio Agirrek

2020/06/19

Playmobilak dantzari bihurtu ditu Peio Agirrek
Dantzaria, musikaria, argazkilaria... dugu Peio Agirre (Berriz, 1969). Berak dioen moduan, geldirik egoten ez dakien horietakoa. Afizio ugari ditu eta horietako bat da Playmobil panpinak birmoldatu eta itxuraz aldatzea da. Peio Agirre Playmobil zamaltzaina egiten. Betidanik gus...

Gehiago irakurri

50 urte Anexak euskal dantza garaikidearen lehen pausoa eman zuela

2020/06/18

50 urte Anexak euskal dantza garaikidearen lehen pausoa eman zuela
1970ko ekainaren 14an eszenaratu zen lehen aldiz Anexa, dantza konpainia aitzindaria, dantza garaikidea jorratu zuen euskal taldea. Viktoria Eugenia antzokian, Donostiako Orfeoiarekin batera egindako jaialdi batean izan zen estreinaldia. Concha Martinez (Donostia, 1943) eta Jose Lainez (Donostia,...

Gehiago irakurri

Josu Sagardia: “Oholtzan dantzatzearen sentsazio hori denbora luzez ez genuela bizitzen”

2020/06/17

Josu Sagardia: “Oholtzan dantzatzearen sentsazio hori denbora luzez ez genuela bizitzen”
Amoria & Dolore ikuskizun berriaren prestaketen azken txanpan harrapatu zuen pandemiak Kresala dantza taldea . Taldeak ohiko dinamika alde batera utzi behar izan du azken hilabeteetan, baina ez dira guztiz gelditu, forma fisikoa mantentzeko helburuz etxetik jardun dute lanean. Pixkana argia ikus...

Gehiago irakurri

Patxi Montero: “Plazako dantzak aberastea izan da nire helburua”

2020/06/15

Patxi Montero: “Plazako dantzak aberastea izan da nire helburua”
Aldarrikapen edo errebeldia puntu batetik abiatu du Patxi Monterok Euskal Herriko plazetarako dantza berriak proiektua. Hala azaldu du Sortutakoak 8 deialdira aurkeztutako lana Gipuzkoako Dantzaguneako sortzaileen leihoan . Izan ere, sorkuntzarekin burura etortzen zaiguna gehienetan ikusgarria da,...

Gehiago irakurri

"Etxarrikoentzat hemezortzi urtez itxoiten zauden momentua da dantzakia"

2020/06/12

"Etxarrikoentzat hemezortzi urtez itxoiten zauden momentua da dantzakia"
San Kiriko (ekainak 13) eta San Adrian (ekainak 16) egunetan dantzakia dantzatu ohi dute Etxarri Aranazko kintoek. Hemezortzi urte betetzen diren urtea berezia izan ohi da etxarriarrentzat eta aurtengoentzat zer esanik ez. Hemezortzi urte itxaroten egon eta pandemiak bete-betean harrapatu ditu kint...

Gehiago irakurri

Plazetarako dantza berrien proiektuaren berri emango du Patxi Monterok bihar Dantzaguneko leiho birtualean

2020/06/11

Plazetarako dantza berrien proiektuaren berri emango du Patxi Monterok bihar Dantzaguneko leiho birtualean
Patxi Montero dantza-maisuak (Irun, 1966) solasaldia eskainiko du ekainaren 12an, 11:00etan Gipuzkoako Dantzaguneko online gela n . Azken asteetan, ostiralero, sortzaileei tartea eskaintzen zaie beren proiektuak eta l an moldeak ezagutarazteko. Aste honetan Mon t erok Euskal Herriko...

Gehiago irakurri

Jamattitt Bidart dantza bultzatzailea hil da

2020/06/11

Jamattitt Bidart dantza bultzatzailea hil da
Jamattitt Bidart Kuxkurrio (Baigorri 1926-2020) dantzaria eta Arrola dantza taldeko sortzailea hil da 93 urterekin. Hamasei urte zituela hasi zen dantzan, 1942. urtean, Bigarren Mundu Gerra bete-betean. Gerrako presoentzako dirua ateratzeko jai batean parte hartzeko aitzakian bost bat mutiko elkart...

Gehiago irakurri

Norbanako eta talde ez profesionalek euskal kultura nazioartean zabaltzeko diru-laguntzak atera ditu Etxepare Institutuak

2020/06/09

Norbanako eta talde ez profesionalek euskal kultura nazioartean zabaltzeko diru-laguntzak atera ditu Etxepare Institutuak
Zabalik dago euskal kultura nazioartean sustatu eta zabaltzeko bestelako jardueretarako diru-laguntza deialdia . Ekainaren 5etatik uztailaren 5era aurkeztu daitezke eskabideak Etxepare Institutuan. Etxepare Euskal Institutuaren ohiko deialdiek babesten ez dituzten jarduerei zuzentzen da deialdia. ...

Gehiago irakurri

Oihane Vicente: "Norbera hobeto ezagutzeko espazioa eskaintzen du dantzak"

2020/06/04

Oihane Vicente: "Norbera hobeto ezagutzeko espazioa eskaintzen du dantzak"
Hamasei urterekin murgildu zen Oihane Vicente (Zumarraga, 1988) dantza munduan eta orain ez da egunik dantzatzen ez denik. Zumarragako ezpata-dantzan Antion dantzatu zuten lehenengo emakumeetakoa da Vicente. Euskal dantzan hasi eta beste hainbat dantza esparrutara ireki du gorputza.  Dantzaren in...

Gehiago irakurri

Garazi Azurmendi: “Andra Mari gure bigarren etxea da”

2020/06/02

Garazi Azurmendi: “Andra Mari gure bigarren etxea da”
Galdakaoko Andra Mari dantza taldeko dantzaria dugu Garazi Azurmendi (Igorre, 1985). Hamaika urterekin hasi zen dantzan eta ordutik ez da gelditu. Itxialdia deskantsu bat izan dela aitortu digu, eguneroko lanez gainezka arnas pixka bat hartzeko baliatu du, baina nahikoa izan dela dio; berriro dan...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan - Kontra-dantzan 1967

2017/10/23

Bai, horixe adierazi nahi genuen ezohiko horrekin, dantzan-en ez ditugula maiz jartzen horrelakoak, kontra-dantzak jartzen ditugunean gehienetan testuinguru folklorizatuetakoak izaten baitira. Baina ez dugu esateko [...]

Dantzan - Galtza luzeak jazteagatik 10 pezetako isuna

2017/10/16

Mila Garaik honako testigantza utzi digu facebooken: "Garai haiek...!!! Ni baino nagusixagoa den ahizpa izan zen gure etxien prakak jantzi zittuen lehena. Ekinien zebiltzenak ( [...]

Dantzan - Prozesioetako dantzen eta "dantza luzeen" inguruko ikastaroa Cuencan

2017/10/05

Eskerrik asko, Mikel, jakinarazteagatik. Pena, bai.

Dantzan - Hernio: fandangoa 2009

2017/09/21

Eskerrik asko Patxi, ekarpenagatik.Bideoa orain 6 urte, 2011n, argitaratu genuen Dantzan.eus-en, Youtubetik jasota. Orain, Hernioko erromerien garaia dela aitzakia hartuta, duela urte batzuk argitaratutako sarrerak [...]

Dantzan - Orain 75 urte, Orion, emakumeek dantzatu zuten aurreskua Kontxan lortutako garaipena ospatzeko

2017/09/14

Eneko eta zuri esker izan genuen Xabier, argazki horien berri duela urtebete. Mila esker!

Dantzan - Euskal dantza tradizionala baztertu du berriz (2017) Etxeparek

2017/07/28

2017ko uztailaren 27an, Euskal Herriko Buletin Ofizialean publikatu da Etxepare Institutuak "artea, musika eta dantza euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko" diru-laguntzarako partidan, 10.000 euro gehiago [...]

Dantzan - Inauteriak 2017 oinarrizko egutegia

2017/01/24

Eskerrik asko bioi informazioagatik.

Dantzan - Plazako dantza aberasten: ingurutxoak eta kontra-dantzak

2017/01/16

Kaixo Goizane, Guk froga egin dugu, eta prezio diferentzia euskarazko eta espainolezko orrien artean dago. Ziurrenik akatsen bat izango da. Guk dugun informazioaren arabera, 45€-koa [...]

Dantzan - Horra, horra, gure Olentzero!

2016/12/29

Bai, halaxe da Elur, twitterren aritu ziren horretaz hizketan Gari Garaialde eta Leire Narbaiza: https://twitter.com/GariGaraialde/status/811528317388124160