Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak 50 urte Anexak euskal dantza garaikidearen lehen pausoa eman zuela

Dokumentuaren akzioak

50 urte Anexak euskal dantza garaikidearen lehen pausoa eman zuela

2020/06/18 08:40
50 urte Anexak euskal dantza garaikidearen lehen pausoa eman zuela

Jose Lainez-en marrazkia Anexaren lehen emanaldiko esku-programan, 1970-06-14. Julio Duran bilduma.

1970ko ekainaren 14an eszenaratu zen lehen aldiz Anexa, dantza konpainia aitzindaria, dantza garaikidea jorratu zuen euskal taldea. Viktoria Eugenia antzokian, Donostiako Orfeoiarekin batera egindako jaialdi batean izan zen estreinaldia.

Concha Martinez (Donostia, 1943) eta Jose Lainez (Donostia, 1941) izan ziren Anexaren bultzatzaileak eta dantza garaikidean aitzindariak. Dantzari gazteak zirela, 20 eta 18 urterekin, Amsterdamera jo zuten eta bost urtez aritu ziren bertan profesionalki dantzan, Het Nationale Balletean. Handik bueltan, Herbeheretan bizi-bizi zen dantza esperimentala Donostian bultzatzea pentsatu zuten. Horren ondorioa izan zen Anexa. Honela jaso zuen Jose Luis Salbideren kronikak:

EL ORFEON DONOSTIARRA Y EL BALLET EXPERIMENTAL «ANEXA»
El pasado domingo, en el teatro Victoria Eugenia, con asistencia de bastante público, el Orfeón Donostiarra bajo la dirección del maestro Antonio Ayestarán y el ballet experimental «Anexa» que dirigen Conchita y José Lainez, ofrecieron un bello y significativo concurso a beneficio de la Asociación «Fraternidad de Enfermos de Guipúzcoa».

 

Lehen emanaldiko esku-programak

Anexa konpainian dantzari izan zen Julio Duranek Gipuzkoako Dantzaguneari helarazi dizkio lehen jaialdi hartako esku-programak.

Anexaren lehen emanaldiko esku-programa, 1970-06-14. Julio Duran bilduma.Anexaren lehen emanaldiko esku-programa, 1970-06-14. Julio Duran bilduma.Anexaren lehen emanaldiko esku-programa, 1970-06-14. Julio Duran bilduma. Anexaren lehen emanaldiko esku-programa, 1970-06-14. Julio Duran bilduma.

"Anexa" Ballet esperimental moduan aurkeztu zen. Concha Martinez eta Jose Lainez zuzendari zituztela honako dantzariek osatu zuten lehen emanaldiaren taldea: Elvira Mendizabal, Julio Duran, Lourdes Garcia, Amaia Landaberea, Javier Legorburu eta Iñaki Landa. Lau piezak osatu zuten Anexaren estreinaldiko emanaldia:

  1. Anexa. Musika: Tomaso Albinoni. Dantzariak: Elvira Mendizabal eta Julio Duran.
  2. Metaphoras. Musika elektronikoa: Juan Bourman. Dantzariak:  Elvira Mendizabal, Julio Duran, Lourdes Garcia, Amaya Landaberea, Javier Legorburu eta Iñaki Landa.
  3. Triptico. Musika: Bizet. Dantzariak: Lourdes Garcia, Javier Legorburu eta Iñaki Landa.
  4. Visión tras un cristal opaco. Musika: Bob Dylan, The Vainilla Fugdhe eta The Rolling Stones. Dantzariak: Elvira Mendizabal, Julio Duran, Lourdes Garcia, Amaya Landaberea, Javier Legorburu eta Iñaki Landa.

Jose Lainez ageri zen piezen egile moduan, bai koreografia, bai dekoratu eta bai jantziak berak sinatu baitzituen.

Anexa 1970 esku-programa 04
Anexaren lehen emanaldiko esku-programa, 1970-06-14. Julio Duran bilduma.

Koreografia eta taldea

Saio experimentaltzat aurkeztuta, ikusleak ohartarazi nahi izan zituzten. Emanaldiko kritikan taldearen batasuna eta koreografoaren lana nabarmendu zituen Jose Luis Salbidek.

El grupo se muestra homogéneo y serio, y en escena se mueve bien, con desenvoltura. Lo mejor surge por el trabajo de equipo, que denota largo ensayo, por la eficaz dirección que ha logrado un conjunto disciplinado, al que le va bien el ballet contemporáneo, y con unas individualidades, en el límite de lo discreto, que han de mejorar en lo que respecta al ballet «clásico», sirva de ejemplo el «Tríptico» con múisca de Georges Bizet, que quizás no encajaba en el programa, concebido en lo demás con arreglo a una coreografía de marcado signo contemporáneo.
(...)
Con la labor de conjunto quizás lo mejor sea la acertada coreografía en todos los ballets ―un tanto pálida en la obra de Bizet―, con un decorado sugerente en «Visión tras un cristal opaco». Se aplaudió con calor, como premio al fervor puesto en el trabajo pñor estos artistas que en equipo, como ya se ha dicho, se desenvuelven bien, con unos movimientos rítimicos y de mímica, precisos, justos, que acreditan la disciplina y compenetración de esta meritoria formación. 
JOSE LUIS DE SALBIDE  (El Diario Vasco, 1970-06-16)

 

Ibilbide oparoa

Hurrengo urteetan Concha Martinez eta Jose Lainezek izandako sorkuntza emari oparoaren lehen ekarpena izan zen Anexaren estreinaldia. Bartzelonan jarraitu zuten ondoren eta Iruñean izan dira azken hamarkadetan. Anexaren ondoren, Yauzkari eta Pie Juntaopie konpainiak sortu dituzte Lainezek eta Martinezek eta horien bidez jarraitu dute dantza garaikidea sortzen eta biziberritzen. Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak ibilbidearen saria eskaini zien 2006an, Nafarroan Dantzaren Nazioarteko Egunean omenaldia egin zieten 2009an eta Vianako Printzearen saria jaso zuten 2017an.

Anexa 1970cc
Anexa dantza konpainia, 1970eko hamarkada hasieran. Argazkia: Arturo Delgado. Kutxateka.