Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Plazetarako dantza berrien proiektuaren berri emango du Patxi Monterok bihar Dantzaguneko leiho birtualean

Dokumentuaren akzioak

Plazetarako dantza berrien proiektuaren berri emango du Patxi Monterok bihar Dantzaguneko leiho birtualean

2020/06/11 11:30
Plazetarako dantza berrien proiektuaren berri emango du Patxi Monterok bihar Dantzaguneko leiho birtualean

Patxi Montero. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC BY-SA

Patxi Montero dantza-maisuak (Irun, 1966) solasaldia eskainiko du ekainaren 12an, 11:00etan Gipuzkoako Dantzaguneko online gelan. Azken asteetan, ostiralero, sortzaileei tartea eskaintzen zaie beren proiektuak eta lan moldeak ezagutarazteko. Aste honetan Monterok Euskal Herriko plazetarako dantza berriak proiektua aurkeztuko du.

Patxi Montero plazako dantza tradizionalean espezializatu eta Herrixa Dantzan dantzaldien sortzailea da. Aurten Dantzaguneak eskaini duen Sortutakoak Tradizionalaren zortzigarren deialdiko diru-laguntza eskuratu du. Dantza tradizionalean sorkuntza bultzatzeko laguntza da eta Monterok 2020an zehar proiektua garatzeko bultzada jaso du.

Bere lanaz, babestutako proiektuaz eta pandemiaren erruz dantza eskolek, zein plazetako dantzek jasan dituzten ondorioei buruz arituko da biharko sortzaileen leihoan. Solasaldia entzuteko sartu lotura honetan: Gipuzkoako Dantzaguneko areto birtuala (Jitsi aplikazioa)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.