Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Norbanako eta talde ez profesionalek euskal kultura nazioartean zabaltzeko diru-laguntzak atera ditu Etxepare Institutuak

Dokumentuaren akzioak

Norbanako eta talde ez profesionalek euskal kultura nazioartean zabaltzeko diru-laguntzak atera ditu Etxepare Institutuak

2020/06/09 08:55
Norbanako eta talde ez profesionalek euskal kultura nazioartean zabaltzeko diru-laguntzak atera ditu Etxepare Institutuak

Bakioko Itxas-Alde dantza taldea Montrealen, 2019ko uda.

Zabalik dago euskal kultura nazioartean sustatu eta zabaltzeko bestelako jardueretarako diru-laguntza deialdia. Ekainaren 5etatik uztailaren 5era aurkeztu daitezke eskabideak Etxepare Institutuan. Etxepare Euskal Institutuaren ohiko deialdiek babesten ez dituzten jarduerei zuzentzen da deialdia. Beraz, euskal dantza talde tradizionalek diru-laguntza hau eskuratu ahal izango dute. Talde ez profesionalek nazioartean jarduerak egiteko 35.000 diru-laguntza poltsa atera da. Ebazpen horren babesean aurkeztuko diren jarduerak 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean garatu beharko dira.

Hurrengo egunetan argitaratuko dira antzerki, dantza eta musika biretarako, kontzertu berezietarako eta arte plastiko eta ikusizkoetako sortzaile profesionalen mugikortasuna sustatzeko diru-laguntzen deialdia eta izen-emate epea.

Informazioa: Ez profesionalek euskal kultura nazioartean sustatu eta zabaltzeko jarduerak burutzeko dirulaguntzak 2020

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.