Orain arteko ekarpenak

Lucia Lakarrak eta Matthew Goldingek Arriagan aurkeztuko dute itxialdian sortutako Fordlandia lana

2020/10/22

Lucia Lakarrak eta Matthew Goldingek Arriagan aurkeztuko dute itxialdian sortutako Fordlandia lana
Abenduaren 18an eta 19an Lucia Lakarra eta Matthew Golding dantzariak Bilboko Arriaga Antzokian izango dira Fordlandia ikuskizunarekin. Bi emanaldiak iluntzeko 19:30ean izango dira eta sarrerak salgai daude Arriagako webgunean . Dantza, musika eta proiekzioak uztartzen ditu itxialdian sortzen ha...

Gehiago irakurri

[Bertan behera] Erromeria izango da ardatza Inpernuko Poza jardunaldian

2020/10/21

[Bertan behera] Erromeria izango da ardatza Inpernuko Poza jardunaldian
Sabin Bikandi, Patxi Laborda, Xabier Etxabe, Xabier Itzaina, Joseba Altube eta Aritz Ibañez erromerien inguruan arituko dira Inpernuko Poza Trikitixaren Jardunaldian. Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak antolatutako XVIII. Jardunaldia Tolosako Kultur Etxean egingo da urriaren 31n. Aurtengo egoerak...

Gehiago irakurri 3

Iratxe Ansari eman diote Espainiako Dantza Saria

2020/10/20

Iratxe Ansari eman diote Espainiako Dantza Saria
Interpretazio alorreko 2020ko Espainiako Dantza Saria jaso du Iratxe Ansa dantzariak. Interprete moduan daukan dimentsioagatik eta teknikagatik aitortu diote saria. Epaimahaiak azpimarratu du “fisikotik harago egiten duen distira” eta “gorputza elikatzeko duen maisutasuna teknika aldakor eta eten...

Gehiago irakurri

Amatasuna eta gazteen sorkuntza erdigunean jarri ditu Tzan Tzan dantza jaialdiak

2020/10/15

Amatasuna eta gazteen sorkuntza erdigunean jarri ditu Tzan Tzan dantza jaialdiak
Dantza eta amatasunaren arteko loturari eta hogeita hamar urtetik beherako gazteen sorkuntzari eman nahi izan dio lekua Gasteizko arte eszenikoen Baratza zentroak aurtengoan. Dantza garaikidearen jaialdiko egitaraua zine emanaldiekin eta dantza ikuskizunekin osatu dute. Joan diren bi asteetan Pin...

Gehiago irakurri

Dantzariak Iurretako plazara itzuliko ditu Jantzari dokumentalak

2020/10/08

Dantzariak Iurretako plazara itzuliko ditu Jantzari dokumentalak
Urriaren 9an, Iurretako plazan aurkeztuko da Jantzari dokumentala . Martxoaren 26an behar zuen, baina pandemia tarteko, Jantzari dokumentala ezin izan zen lehenengo ahaleginean plazaratu eta patuak urriko bigarren asteburura atzeratu du estreinaldia. Hain zuzen, garai batean Iurretan, sanmigeletan...

Gehiago irakurri

La Fundicionek antolatzen duen Dantzaldia jaialdia martxan da Bilbon

2020/10/06

La Fundicionek antolatzen duen Dantzaldia jaialdia martxan da Bilbon
Osasun-protokoloek eskaintzen dituzte arnas-gunea aprobetxatu eta irailaren 24tik abenduaren 18ra dantza garaikideko hainbat pieza emango dira Bilboko hainbat oholtzatan. La Fundición-ek antolaturiko Dantzaldia jaialdia Iratxe Ansak eta Igor Bacovichek inauguratu zuten irailaren 24an eta Dinis Ma...

Gehiago irakurri

Gaur hasiko dira Ballet. T jardunaldiak Donostian

2020/10/05

Gaur hasiko dira Ballet. T jardunaldiak Donostian
Ballet. T Egunak antolatu dituzte Malandain Ballet Biarritzek eta Viktoria Eugenia Antzokiak urriaren 5etik 11ra. Balleta eta dantza ardatz dituen aste osoko egitaraua osatu dute aurten hirugarren aldiz. Thierry Malandainen balletak Viktoria Eugenia antzokian emango duen La Pastorale ikuskizuna...

Gehiago irakurri

Bizkaiko dantza taldeen oholtza bihurtu da Bilboko Euskal Museoa

2020/10/02

Bizkaiko dantza taldeen oholtza bihurtu da Bilboko Euskal Museoa
Bizkaiko hainbat dantza talderen emanaldiei lekua egin die Bilboko Euskal Museoak. Euskal dantzak izenburupean  dantza taldeak emanaldiak eskaintzen ari dira Euskal Museoko klaustroan iraileko eta urriko asteburuetan. Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak osatu du dantza programa hau eta Beti Jai Alai ...

Gehiago irakurri

Baditugu Arineketan diskoen zozketako irabazleak

2020/10/02

Baditugu Arineketan diskoen zozketako irabazleak
Arineketan bi disko oparitu dizkigute Jagoba Astiazaran eta Iñar Sastre musikariek Dantzan-en irakurleen artean banatzeko. Horretarako honako galdera luzatu dugu : Nork idatzi zuen XIX. mendearen lehen partean Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira edo historia liburua? Askok asmatu duz...

Gehiago irakurri

Amaia Elizaran, Organik, Invisible Beauty, Dantzaz, LaRutan eta Kukai izango dira Pasaiako dantza festibalean

2020/10/01

Amaia Elizaran, Organik, Invisible Beauty, Dantzaz, LaRutan eta Kukai izango dira Pasaiako dantza festibalean
Aurreko urtean hasitako bideari jarraituz lau eguneko dantza festibala antolatu dute Pasaian. Amaia Elizaran, Organik, Invisible Beauty, Dantzaz, LaRutan eta Kukai konpainien ikuskizunekin osatu dute lau eguneko egitaraua. Urriaren 1etik 4ra Pasai Antxo eta Pasai Donibaneko kaleetan izango dira dan...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan - "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk

2016/11/03

Baiezkoan gaude Endika, baina onena unibertsitatera deitzea duzu, EHUk berak antolatzen baitu. Hemen duzu telefonoa: http://www.ehu.eus/eu/web/complementarios/euskal-dantza

Dantzan - "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk

2016/10/11

Egun on Arkaitz! EHUren webgunean, "ohiko galderak" atalean, klaseak "lauretatik zazpietara" izango direla jartzen du, baina antolatzaileek esan digute ordutegia ez dela definitiboa oraindik.

Dantzan - Emakume eta gizonezkoek elkarrekin dantzatu dute Mairuaren Alardeko trokeo-dantzetan

2016/07/28

Eskerrik asko Ion. Arrazoi duzu, guk ere badugu gogoan neskak dantzan ikusi izana 2009 urtea baino lehen. Zuzendu dugu testua.

Dantzan - Lasa 1950 Dantza-jauziak

2016/04/20

Xabier Itzainari helarazi diogu Patxi Monteron galdera, eta honako hau erantzun digu: "Patxiren galdera, alabainan, garrantzitusa da, eta neke zaut erantzutea. Ene gostuko, dantzatzeko manera [...]

Dantzan - Villacañas: dantzatzeagatik ordaintzen duten dantzariak

2016/03/21

Mila esker zuen erantzunagatik! Bai, filme horren berri eman genuen dantzan.eus-en bere garaian: https://dantzan.eus/albisteak/danzantes-liz-lobato MIla esker gogoraraztegatik!

Dantzan - Ituren: soka-dantza 1951

2016/02/22

Andres Iñigo Ariztegik, Iturengo ondareari ekarpen ederra eginez, bideo honetan agertzen diren lagunen identifikazioa egin du. Ituren, 1951-07-08 10’’. Txistulariak: Miguel Makutso, Burriñenekoa [Burriñenea etxe [...]

Dantzan - Libertimendua

2016/01/14

2016an otsailaren 7an eskainiko da Libertimendua Garazin.

Dantzan - Maskaraden lehen agerraldia bertan behera geratu da

2016/01/12

Martxoaren 6an emango dituzte maskaradak Ezpeizen eta Mitikileko agerraldia apirilaren 17ra atzeratuko da. Hemen maskaraden egutegia gaurkotua: https://dantzan.eus/albisteak/zuberoako-maskaradak-egutegia

Dantzan - Maskaraden lehen agerraldia bertan behera geratu da

2016/01/11

Igande honetan, urtarrilak 17 Sohütan emango dituzte maskaradak eta Ezpeizen ematekoak zirenak atzeratu dituzte (data zehazteke). Gainontzeko datak berdin mantenduko dira.