Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gaur hasiko dira Ballet. T jardunaldiak Donostian

Dokumentuaren akzioak

Gaur hasiko dira Ballet. T jardunaldiak Donostian

2020/10/05 11:45
Gaur hasiko dira Ballet. T jardunaldiak Donostian

Malandain Ballet Biarritz, Pastorale.

Ballet. T Egunak antolatu dituzte Malandain Ballet Biarritzek eta Viktoria Eugenia Antzokiak urriaren 5etik 11ra. Balleta eta dantza ardatz dituen aste osoko egitaraua osatu dute aurten hirugarren aldiz. Thierry Malandainen balletak Viktoria Eugenia antzokian emango duen La Pastorale ikuskizuna izango da ekitaldi nagusia, baina zine proiekzioak, dantza tailerrak eta klase magistralak ere eskainiko dira datozen egunetan Donostian.

Malandain balletak urriaren 9an eta 10ean emango du La Pastorale ikuskizuna. Iazko abenduan estreinatu zuten pieza Parisen Beethovenen musikatik abiatzen den obra. Ballet emanaldiaz gain, ikuskizunaren inguruko tailerrak antolatu dira. Kreazioaren inguruan tailer koreografikoa proposatuko du Malandain Ballet Biarritzen formazio arduraduna den Dominique Cordemans-ek. Dantzan esperientzia gabeko helduentzat zuzendutako tailerra da. Gorputzaren kontzientzia, espazioaren bilakaera edota musika eta erritmoaren arteko erlazioak landuko dira. Ballet Biarritzen entsegu irekiak ere izango dira, ikuskizunaren zenbait zatiren aurkezpena eta gero ikusleek koreografo eta dantzariekin solasaldia egiteko aukera izango dute. Gonbidapenak Donostia Kulturako webgunean eskatu behar dira.

Urriaren 5etik 7ra, berriz, dantzari buruzko zinema zikloa osatu dute. Biarrizko Malandain Balletak eta Surfrider Foundation Europek bultzatutako Uhain Berria proiektuaren jarduerak biltzen dituen dokumentala, Kukai dantza konpainiaren Bizimina dokumentala eta Sergei Polunin dantzariari buruzko Dancer filma proiektatuko dira Antzoki Zaharrean.

Ballet. T jardunaldiak 2020

Urriak 5

  • 19:30 Zinea Antzoki Zaharrean: Uhain Berria + Maria Antoinette: los bastidores de la creación.

Urriak 6

  • 19:30 Zinea Antzoki Zaharrean: Bizimina + A puerta cerrada
  • 19:00-21:00, Viktoria Eugenia Antzokia: Voulez vous danser dantza tailerrak Dominique Cordemans-ekin.

Urriak 7

  • 19:00-21:00, Viktoria Eugenia Antzokia: Voulez vous danser dantza tailerrak Dominique Cordemans-ekin.
  • 19:30 Zinea Antzoki Zaharrean: Dancer.

Urriak 8

  • 19:00, Viktoria Eugenia Antzokia: La Pastorale dantza emanaldiaren entsegu irekia.

Urriak 9

  • 20:00, Viktoria Eugenia Antzokia. La Pastorale dantza emanaldia Malandain Ballet Biarritzen eskutik.

Urriak 10

  • 12:00-14:00 Masterclassak Dominique Cordemans-ekin Viktoria Eugenia Antzokian. (Erdi maila)
  • 16:00-18:30 Masterclassak Dominique Cordemans-ekin Viktoria Eugenia Antzokian. (Goi maila)
  • 20:00, Viktoria Eugenia Antzokia. La Pastorale dantza emanaldia Malandain Ballet Biarritzen eskutik. Thierry Malandain koreografoarekin Topaketa emanaldiaren ondoren Clubean.

Urriak 11

  • 12:00-14:00 Masterclassak Dominique Cordemans-ekin Viktoria Eugenia Antzokian. (Erdi maila)
  • 16:00-18:30 Masterclassak Dominique Cordemans-ekin Viktoria Eugenia Antzokian. (Goi maila)
  •  18:00 + 20:00, Viktoria Eugenia Club. Tránsitos ikuskizuna Amico Teatroren eskutik.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.