Dokumentuaren akzioak
Bizkaiko dantza taldeen oholtza bihurtu da Bilboko Euskal Museoa
Bizkaiko hainbat dantza talderen emanaldiei lekua egin die Bilboko Euskal Museoak. Euskal dantzak izenburupean dantza taldeak emanaldiak eskaintzen ari dira Euskal Museoko klaustroan iraileko eta urriko asteburuetan. Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak osatu du dantza programa hau eta Beti Jai Alai (Bilbo), Gaztedi (Bilbo), Salbatzaile (Bilbo), Goialde (Erandio), Zerutxu (Markina-Xemein), Alkartasuna (Bermeo), Mikel Deuna (Iurreta) eta Urdaibai (Forua) taldeak dira parte hartzaileak.
Irailean hiru ekitaldi izan dira, Beti Jai Alai, Gaztedi eta Mikel Deuna taldeek eskaini dituzte saioak. Hemen dituzue datozen asteetako taldeak eta hitzorduak:
- Urriak 3, larunbata: Zerutxu
- Urriak 4, igandea: Beti Jai Alai
- Urriak 10, larunbata: Goialde
- Urriak 11, igandea: Gaztedi
- Urriak 17, larunbata: Salbatzaile
Saio guztiak 13:00etan dira eta Unamuno Plazatik sartu behar da. Doakoak dira, baina sarrerak aldez aurretik eskatu beharko dira Euskal Museoaren webgunean. Covid-19ak eragindako egungo osasun-araudiaren ondorioz, erakustaldi bakoitzeko gehienezko edukiera 60 pertsonakoa da.
Dokumentuaren akzioak