Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Lucia Lakarrak eta Matthew Goldingek Arriagan aurkeztuko dute itxialdian sortutako Fordlandia lana

Dokumentuaren akzioak

Lucia Lakarrak eta Matthew Goldingek Arriagan aurkeztuko dute itxialdian sortutako Fordlandia lana

2020/10/22 08:00
Lucia Lakarrak eta Matthew Goldingek Arriagan aurkeztuko dute itxialdian sortutako Fordlandia lana

Fordlandia, Lucia Lakarra eta Matthew Golding. Argazkia: Leszek Januszewski

Abenduaren 18an eta 19an Lucia Lakarra eta Matthew Golding dantzariak Bilboko Arriaga Antzokian izango dira Fordlandia ikuskizunarekin. Bi emanaldiak iluntzeko 19:30ean izango dira eta sarrerak salgai daude Arriagako webgunean.

Dantza, musika eta proiekzioak uztartzen ditu itxialdian sortzen hasitako obrak. Irailaren 19an Dortmunden (Alemania) estreinatu dute obra eta munduan zehar hainbat emanaldi emanda urte bukaerarako Euskal Herrian izango dira. Ikuskizuneko proiekzioetako hainbat irudi Euskal Herrian bertan grabatuak dira; Lakarraren jaioterriko hondartzan, Zumaiako Itzurunen.

Fordlandia
Fordlandia, Lucia Lakarra eta Matthew Golding. Argazkia: Leszek Januszewski

Lucia Lakarra eta Matthew Golding dantzariek Anna Hop, Yuri Possokhov, Ihsan Rustem eta Christopher Wheeldon koreografoekin sortutako piezak aurkeztuko dituzte oholtzan. Krisi eta garai ezegonkorrean sortutako hainbat galderei erantzuna aurkitu nahi diete dantzaren bidez. Itxialdi garaian eta egoera pertsonaletik abiatuta hasi ziren lanari forma ematen. Izan ere, bi dantzari protagonistak, Lucia Lakarra eta Matthew Golding, bananduta harrapatu zituen itxialdiak. Orduan, bikote profesionalaren eta sentimentalaren eta koreografoen arteko sorkuntza trukea hasi zen. Dantzarentzat ere zailak diren garai honetan, itxaropen mezua zabaldu nahi dute laurogei minutuko ikuskizunaren bitartez.

 

Egitaraua

  • Stillness Koreografia: Anna Hop. Musika: F. Chopin.
  • Close Koreografia: Anna Hop. Music: F. Chopin.
  • Snow storm Koreografia: Yuri Possokhov. Musika: G. Sviridov.
  • Forlandia Koreografia: Ihsan Rustem. Musika: J. Johannsson.
  • Pile of dust Koreografia: Ihsan Rustem. Musika: J. Johannsson.
  • After the rain Koreografia: Christopher Wheeldon. Musika: A. Part.

Taldea

  • Dantzariak: Lucia Lakarra, Matthew Golding.
  • Koreografoak: Anna Hop, Yuri Possokhov, Ihsan Rustem, Christopher Wheeldon.
  • Opera abeslaria: Samuel Dale Johnson.
  • Zinemagilea: Altin Kaftira.
  • Proiekzioak: Mario Simon (Digital Academy Dortmund).

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.