Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Amaia Elizaran, Organik, Invisible Beauty, Dantzaz, LaRutan eta Kukai izango dira Pasaiako dantza festibalean

Dokumentuaren akzioak

Amaia Elizaran, Organik, Invisible Beauty, Dantzaz, LaRutan eta Kukai izango dira Pasaiako dantza festibalean

2020/10/01 08:50
Amaia Elizaran, Organik, Invisible Beauty, Dantzaz, LaRutan eta Kukai izango dira Pasaiako dantza festibalean

Dantzaz, Basoa.

Aurreko urtean hasitako bideari jarraituz lau eguneko dantza festibala antolatu dute Pasaian. Amaia Elizaran, Organik, Invisible Beauty, Dantzaz, LaRutan eta Kukai konpainien ikuskizunekin osatu dute lau eguneko egitaraua. Urriaren 1etik 4ra Pasai Antxo eta Pasai Donibaneko kaleetan izango dira dantza ikuskizunak.

Covid-19ak eragindako egungo osasun-araudiaren ondorioz, emanaldi guztiek gehienezko edukiera izango dute. Ikuskizun guztiak dohainik izango dira, baina ezinbestekoa da gonbidapena eskuratzea.

Pasaiako dantza festibalaren bigarren edizioa lehengoa baino murritzagoa izango da. Aurten alde batera utzi behar izan dituzte tailer, erakusketa, hitzaldi edo herriko dantza taldeen emanaldiak. Egoerak hala eskatuta, konpainia profesionalen aldeko apustua egin dute. Egitarau ez da horren oparoa eta parte-hartzailea izango, baina herritarrek dantzaz modu seguruan gozatzeko aukera bermatu nahi izan dute eta Pasaiako kaleak dantzaz beteko dira.

Egitaraua

Urriak 1, Pasai Antxo

  • 19:00 Amaia Elizaran: Pool / Organik: Sardiña Freskue! Non: Ibaiondo frontoia

Urriak 2, Pasai Donibane

  • 19:00 Invisible Beauty: Y Do Project (dokumentala+dantza). Non: Juanba Berastegi kultur-gunea

Urriak 3, Pasai Antxo

  • 19:00 Dantzaz: Basoa. Non: Ibaiondo frontoia

Urriak 4, Pasai Antxo

  • 19:00 LaRutan: Out of the blue / Kukai: Gela jauziak Non: Ibaiondo frontoia

Taldeak eta ikuskizunak

Amaia Elizaran: Pool

Likido bat forma zehatzik ez duen materiaren egoera da. Erraz aldatzen da eta berau barnebiltzen duen edukiontziaren arabera definitzen da. Giza gorputza %70a ura da”. Zerk definitzen gaitu? Non aurkitzen da bakoitzaren singulartasuna eta besteengandik bereizten gaituen hori? Gure inguruneak baldintzatzen gaituen gizabanakoak gara, baina aldi berean, badugu horri kontra egiteko eta bizirauteko beste moduak ikertzeko gaitasunik ere. 

  • Zuzendaria eta koreografia: Amaia Elizaran
  • Interpreteak: Xabier Zeberio, Amaia Elizaran.
  • Musika: Xabier Zeberio
  • Jantziak: Xabier Mujika
  • Argazkiak: Rach Rodriguez

 

Organik: Sardiña Freskue! 

Sardina Freskue! Ikuskizunean aurrera ja-rraitzen du konpainiak itsasoaren munduaz eta han emakumeek duten lekuaz duen in-teresak. Saregileen ondotik, orain Santurtziko sardina-saltzaileen txanda da. Lanbide horren ondare gisa kantu bat geratu zaigu, penintsu-la osoan ez ezik, haratago ere ezaguna dena. Omenaldia eskaini nahi diegu emakume haiei, haien lan estimatua eta haien ospe handia ez dadin ahaztu, eta, horretarako, sardina-urrina izango da protagonista nagusietakoa saioan zehar. Sardina Freskue! Dantza-antzezpena da, umoretsua, freskoa eta urrintsua, eta publi-koaren parte hartzea bilatuko da une jakin batzuetan.

  • Zuzendaria: Natalia Monge
  • Interpreteak: Natalia De Miguel, Helena Golab, María Martín.
  • Musika: Marc Cano, Jon Ander Garamendi
  • Jantziak: Sinpatron
  • Kanpo begirada: Bego Krego
  • Argazkiak: Rach Rodriguez
  • Zabalkundea: Ana Gabán

 

Invisible Beauty: Ai Do Project

Invisible Beauty,  AI  DŌ  PROJECT  konpainiako  dantzariek eta konpainiako zuzendari artistikoa den Iker  Arrue-k, urtean  zehar  Alzheimerra  daukaten pertsonekin garatzen duten saio multzoa da. Dantza  eta  musikaren bitartez,  gaixotasunaren  endekatze  prozesua  ahal  den neurrian atzeratzeko helburua daukate Alzheimerra daukaten pertsonei zuzendutako saioek. Aurkezpen irekian, Asier Garcia-k zuzendu  duen ekimenaren inguruko dokumentala proiektatzeaz gain, urtean  zear  ekimenaren  barne  garatutako  metodologia  ere  aurkeztuko  du  konpainiak.  Aukezpenean, Alzheimerra  duten  pertsonen  gaitasunei  bereziki  moldatutako  dantza-sorkuntza  bat ere aurkeztuko dute konpainiako dantzariek.

  • Zuzendaritza: AFAGI, AI DŌ PROJECT.
  • Dantzariak: Mar Rodriguez, Myriam Perez.
  • Musikaria: Igancio Araquistain.
  • Aurkezlea: Iker Arrue.
  • Babesleak: Kutxa Fundazioa, Eusko Jaurlaritza.
  • Erakunde laguntzaileak: Niessen Auditorioa, Gipuzkoako Dantzagunea, Musikene Goi Mailako Musika Ikastegia.

 

Dantzaz: Basoa

Basoa: iluna, estaltzen duena. Gune majikoa, baita beldurgarria ere. Historia garaikideko erreferentziazko gune bat estali nahi izan duena bezalakoa. Errefuxiatu-gunea, kontzentrazio-esparrua… Gurs, milaka pertsona bildu eta pilatu zuen lekua, ehundaka pertsona hil ziren lekua, Guregandik oso hurbil dagoen leku bat, historian hain urrun ez dagoena. Gursen abiapuntua izango dugu gaur milaka eta milaka pertsonak gerrak eta pobreziagatik pairatu behar duten egoerari buruzko hausnarketa egiteko eta mezu poetikoa zabaltzeko. Gurs iragana eta gaur eguna lotzen dituen zubia da.

  • Koreografia: Josu Mujika
  • Musika: Iñaki Salvador.
  • Testuak: Xabier Sukia.
  • Ahotsak: Xabier Sukia, Arantxa Arza, Marie Luyten, Miriam Mohamed.
  • Zuzendari artistikoa: Adriana Pous
  • Jantziak: Maialen Miranda, Naroa Minchero.
  • Produkzioa: Dantzaz.
  • Dantzariak: Oier Abrego, Pauline Bonnat, Saioa Belarra, Alicia Cayrou, Elene Carreto, Marina Eskisabel, Araitz Lasa, Aitor Jimenez, Iker Sanz, Xian Martinez, Julen Rodriguez, Diego Urdangarin, Beñat Urrutia.
  • Argazkiak: Blanca Razquin.
  • Bideoa: Beñat Gereka (Txikota Komunikazioa).
  • Komunikazioa: Kultur Atelier.

 

LaRutan: Out of the blue

Kalean erakusteko pentsaturik dagoen, formatu laburreko dantza garaikideko pieza da, non bi dantzari eszenan aurkitzen diren. Lan fresko eta dibertigarria da, libreki dantzatzearen, mugitzearen eta egunerokotasunetik ihes egiteko beharretik sorturikoa. Hau dela eta, gure ideia pieza jendartean erakustea da, guk hainbat goza dezaten. Irribarrea atera, txalo egin eta piezak daraman erritmoaren kitzikapena sentiaraztea da gure asmoa.

  • Zuzendaritza: Maria Andres
  • Koreografia: Maria Andres, Denis Martinez
  • Dantzariak: Denis Martinez, Maria Andres
  • Musika: Plastikman
  • Jantziak: Maria Andres
  • Argazkia eta bideoa: Etanowski
  • Testu itzulpena: Ioritz Zabaleta

 

Kukai: Gela jauziak

Jon Maya eta Cesc Gelabert koreografoen arteko harremanetatik, gogoeta askoren ondoren, Gelajauziak sortu zen. Obrak argi erakusten du bi koreografoek dantzarekiko eta kultura-tradizioarekiko duten interesa, egungo gizartera egokitzeko. Pieza koreografiko horretan beren kezkak eta esperientzia erakutsi nahi izan dituzte. Piezaren oinarriak bi euskal dantza dira: Gipuzkoako soinu-zaharrak eta Lapurdiko dantza-jauziak. Bi dantza horien balio soziala, gizarte-sustraiak, bat-batekotasuna… egiten ari diren lan horren parte aktiboak dira.

  • Proiektuaren zuzendaria: Jon Maya Sein.
  • Koreografia: Cesc Gelabert.
  • Musika sorkuntza: Sabin Bikandi y Xabier Erkizia.
  • Jantzi diseinua: Iraia Oiartzabal.
  • Dantzariak: Alain Maya, Ibon Huarte, Jon Maya, Izar Aizupuru, Urko Mitxelena.
  • Eszenografia: Néstor Basterretxea.

 

Informazioa: Pasaiko dantza festibala

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.