Orain arteko ekarpenak
Aritz Ibañez: "Sormenak eragiten duen plazer hori euskararen erabilerarekin lotu nahi du Gureak Egin laborategiak"
2021/09/21

Gureak Egin , gureak egin ez dezan. Kultur transmisiorako eta sormenerako laborategia sortu berri dute Iruñean. Sortzearen plazera baliatuz euskararen erabilera eta euskarazko harremanak bultzatu nahi dituzte 15-18 urte bitarteko gazteen artean. Horretarako dantza, musika eta antzerkia izango dir...
Berriz, Guardia, Beasain, Fustiñana eta Atharratzeko dantzariak izango dira Basauriko dantza agerketan
2021/09/14

Asteburu honetan ospatuko da XLIX. Euskal Herriko Dantza Agerketa Basaurin. Urtebeteko etenaren ondoren, berriro itzuliko dira tokian tokiko zuzeneko dantzak. San Lorentzo (Berriz, Bizkaia), Laguardia-Biasteriko dantza taldea (Guardia, Araba), Aurtzaka (Beasain, Gipuzkoa), Barde Ribera (Fustiñana,...
Dantza Hirian 2021
2021/09/10

Irun, Hendaia, Biarritz, Errenteria, Donostia eta Hondarribiako kaleak hartuko ditu dantza garaikideak; irailaren 10etik 26ra izango da Dantza Hirian Jaialdia. Hamaseigarren aldiz Euskal Herriko zein kanpoko konpainiez gozatzeko aukera izango da Baiona-Donostia Eurohiriaren testuinguruan.
Eusk...
Ipar Euskal Herriko dantzak plazaratuko ditu Maritzulik Baionako katedraleko klaustroan
2021/09/09

Dantzaz Ele ikuskizuna aurkeztuko du igande honetan, irailak 12, Maritzuli konpainiak. Ikuskizun honetan dantza konpainiak prestatu duen festa jantzien erakusketako piezak dantzatuko dituzte . Besta Berriko, Lapurdiko inauterietako, Nafarroa Behereko Kabalkadetako eta Zuberoako maskara...
Juan Antonio Urbeltzek hitzaldia emango du Iruñeko "Eskuz esku" zikloan
2021/09/09

Ezpata-dantzen eta inauteriei buruzko hitzaldia eskainiko du Juan Antonio Urbeltz koreografo, folklorista eta idazleak Iruñean egun hauetan martxan den "Eskuz esku" ekimenaren barruan. Irailaren 10ean, ostirala, arratsaldeko 19:00etan Arrosadiako Civivoxan izango da hitzaldia. Sarrera dohanik da, ...
Biarrizko mugak gaindituta dator aurtengo Maitaldia
2021/09/09

Irailaren 10etik 19ra dantzaz beteko dira Maitaldia Jaialdiari esker Biarritz eta Ipar Euskal Herriko zenbait herri. Egitarau oparoa osatu dute; dantza ardatz duten hamaika hitzaldi, proiekzio, erakusketa, entsegu publiko eta ikuskizun izango dira datozen egunetan. Biarrizko kale, frontoi, antz...
Zuberoako Maskaradak 2021 egutegia
2021/09/07

Barkoxeko gazteak udan zehar maskaradak ematen ari dira. Aurtengo neguan, pandemiaren ondorioz, ezin izan dituzte inauteriak ospatu ohiko legez zuberotarrek, baina uztailaren 31tik maskaradak antolatzen ari dira. Ohitura den moduan, herrian bertan egin dute lehen agerraldia, eta jarraian Eskuila, Z...
Ipar Euskal Herriko festetako jantziak aurkeztu ditu Maritzulik "Dantzaz ele" erakusketan
2021/09/03

Baionako katedraleko klaustroan Ipar Euskal Herriko hainbat festetako eta erritutako jantziak ipini ditu ikusgai Maritzuli konpainiak abuztuaren 24tik irailaren 14ra bitarte. "Dantzaz ele" izeneko erakusketan lau dantzari segizio muntatu dituzte: Besta Berri, Lapurdiko inauteriak, Nafarroa Behereko...
Soka-dantza izango da protagonista larunbatean Otxandion
2021/09/02

Soka-dantza edo aurreskua ardatz izango duen ekitaldia antolatu dute larunbatean, irailak 4, Otxandioko plazan. Otxandioko Urduri dantza taldea, Iurretako, Garaiko, Berrizko, Garaiko eta Durangoko dantzariak izango dira plazan Durangaldeko eran dantzan, baina horiez gain Iruñeko Duguna, Eibarko Ke...
Abel Iriondo dantzari eta dantza-maisua hil da
2021/08/29

Bizikletan zebilela bihotzekoak emanda hil da Abel Iriondo (1966), azken bi hamarkadetan Durangon bizi zen dantzari elgoibartarra. Haritz, Argia, Kezka eta Kriskitin dantzari taldeetan eta Aiko taldean aritutakoa besteak beste, dantzari eta dantza-maisu ibilbide distiratsua egin du Iriondok.
...
Orain arteko erantzunak
Dantzan.com on Beasaingo Neskatxen Esku-dantzaren sorkuntza prozesuren aurkezpena
2013/01/07
Mila esker zuei! Aldatu dugu ordua!
Dantzan.com on Zuberoako Maskaradak 2013 egutegia
2013/01/07
Ohartxo bat. Apirilaren 21ean, Lakarrin jarri dugu izango direla maskaradak, halaxe jartzen baitu guk jaso dugun informazioan. Berria egunkariak argitaratutako egutegian ordea, apirilaren 21ean Altzain jartzen ditu izango direla. Guk jasotako egutegia Zuberoan maskaradak iragartzeko erabiltzen ari den afitxa da, eta beraz, oraingoz horrela utziko dugu, baina inork data horretan joateko asmoa badu, joan aurretik (lau hilabete falta dira oraindik!) kontrastatu.
Dantzan.com on Ivor Allsop, ezpata-dantzen ikertzaile eta bultzatzailea hil da
2012/11/23
Ivor Alssopen heriotz-oharra The Guardian-en: http://www.guardian.co.uk/stage/2012/nov/22/ivor-allsop-obituary
Dantzan.com on Dantza tradizionaleko monitore ikastaroa BDBren eskutik
2012/11/15
Jakin dugunez, ikastaro hau urrian hastekoa zen, baina matrikulazio urria izan zuenez ez zen martxan jartzerik izan.
Dantzan.com on Areatza: Aurreskua 1925
2012/11/12
Hemen Mikel SArriegik aipatzen du Hermuako Barteko aurreskua: http://www.dantzan.com/[…]/hermua-barteko-aurreskua-2012
Dantzan.com on Maskaradak Zuberoan 1968 urtean
2012/11/12
Eskerrikasko Xabier! Asko estimatzen ditugu zure besarkada eta animoak. Gu gozatzen ari gara, eta altxor hauek gozatzen ez dituenak berak galtzen du!
Dantzan.com on Jabier Aranburu, Baryshnikov jaio eta James Dean hil zen dantzari ordiziarra
2012/11/12
MIla esker zuen erantzunengatik Mikel eta Joseba. Emandako informazioa Jabier Aranburu-ri buruzko orrialdean joango gara jartzen:
http://www.dantzan.com/dantzariak/jabier-aranburu
http://www.dantzan.com/dantzariak/jabier-aranburu
Dantzan.com on Pagola: Pette Basabürü 1982
2012/11/01
Bil Xokoa blogean irakurri dugunez Pagolak egindako Pette Basaburu pastoral horretan, Batista Urrruti aritu zen errejenta lanetan, Jean Mixel Bedaxagar txirulari eta Gat Arane atabalarekin.
http://batmantxo.over-blog.[…]tte-basaburu-109093899.html
http://batmantxo.over-blog.[…]tte-basaburu-109093899.html