Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Herratuek ordezkatu dituzte buhameak

Dokumentuaren akzioak

Herratuek ordezkatu dituzte buhameak

2023/01/20 07:55
Herratuek ordezkatu dituzte buhameak

Herratuak, Maule-Lextarreko maskaradak, Maule-Lextarre, 2023-01-15. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Aurtengo maskaradetan bada berrikuntza bat, buhameei izena aldatu baitiete; aurten herratuak dira. Askatasun gehiagorekin aritzeko asmoz egin dute aldaketa Junes Bedaxagar Herratu Jaunak azaldu digunez: "Gure artean hautua egin dugu kanbiatzeko nahi baikenuen amiñi bat jokoa kanbiatu eta aski libertate ukan joko horretarako".

Herratu Jauna
Junes Bedaxagar, Herratu jauna, Maule-Lextarreko maskaradak, Maule-Lextarre, 2023-01-15. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Azken urteetan izan dira buhameen antzezpenaren inguruko kritikak. Nicole Lougarotek buhameen kontrako arrazakeria salatu izan du eta gogoeta eta aldaketa bultzatu. Horrela, Maule-Lextarreko gazteek buhameen rolari buelta bat ematea erabaki dute: "Egia da urte zonbaitetan, ez genuela nahi arra egin Buhameen jokoa ez baikenuen sobera ikusten nola arra egiten ahal genituen gauzak eta hola, eta orduan kanbiatzea hautatu dugu".

Herratuak
Herratuak, Maule-Lextarreko maskaradak, Maule-Lextarre, 2023-01-15. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Itxura eta jarrerak ohikoak dira, baina izena aldatuta buhameak bakean utzi dituzte. Orain, maskaradetako beltzeriaren parte diren pertsonaia bihurri, lotsagabe eta basati horiek ez dira buhame edo ijitoen ordezkari."Herratuak nahi du erran amiñi bat direla jendeak lurrik gabe, etxerik gabe, eta amiñi bat mundu oroetako...". Horrela, herratuen jokoan munduko berriak ematea da asmoa, herratuak munduaren alde batetik bestera baitabiltza.

Herratuak
Herratuak, Maule-Lextarreko maskaradak, Maule-Lextarre, 2023-01-15. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Euskaltzaindiaren hiztegi batura jo dugu izen baten eta bestearen esanahi zehatzaren bila:

buhame: iz. Ijitoa. Gu gara gu larreko buhameak, betidanik madarikatuak. Buhame kasta. Bidarteko buhamea.
herratu, herra/herratu, herratzen:

1 da ad. Bidea galdu, bidetik atera. Ik. errebelatu1. Munduz mundu herratua ibilirik. Anitz jende egiatik herratzen da.

2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Arima herratu bat bezala. Judu herratua.

ardi herratu iz. Ardi galdua. Larre bide galduetan ohi dabiltzan ardi herratuak.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.