Orain arteko ekarpenak
Oparo dator Bilboko Dantzaldia jaialdiko programazioa datorren asteetan
2023/10/27
Filipe Moreira, Mizel Theret, Estéve / Paños eta konpainia, Jesus Rubio Gamo, Muriel Romero & Pablo Palacio eta Cielo Rasoren lanak izango dira datorren asteetan Bilbon. Oraintxe hilabete da Dantzaldi a jaialdiaren XXIV. edizioa hasi zela. Glovo konpainiaren Alleo , Chey Jurado & Javito Mario...
Jauzien Eguna, Zuberoako jauzi zaharrak eta berriak Altzaiko plazan
2023/10/24
Zuberoako hainbat belaunalditako dantzariak bilduko dira jauzien erakustaldia egiteko larunbat honetan, urriak 28, Altzaiko plazan. 120 dantzari, 12 herri, 20 musikari eta kantari, xirulari, ttun ttun eta arrabitari elkartuko dira 15:00etan hasiko den emanaldian. Honakoak dira ekitaldian parte hart...
Ortzadarren Argentinako bidaia Nafar Haziak dokumentalean gorpuztuta
2023/10/17
Iruñeko O rtzadar Euskal Folklor Elkarteak Nafar Haziak dokumentala aurkeztuko du urriaren 19an eta 20an. Nafar Haziak filma Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak 2022an Argentinara egindako Nafarroako kultura zabaltzeko eta sustatzeko bidaiaren testuinguruan grabatu zen eta kultura-truke honen...
Iurreta: San Migel gorulariak 2023 Domingilloa
2023/10/12
Gorularien estanpa, arku-dantza eta Domingilloa zinta-dantza plazaratu dituzte Iurretako dantzariek San Migel egunez. Arratsaldeko dantza emanaldian gorulari-dantzen plazaratzearen 50. urteurrena ospatu dute. Orduko dantzariak omendu dituzte, haiek estanpa kaleratu dute eta ondorengo belaunaldiek arku-dantza eta Domingilloa. Irudietan ikus dezakezue gorularien zinta-dantza, Domingilloa izenez ezaguna. Zinta-dantza honetan mastaren puntan panpina bat kokatzen dute eta horren azpitik irteten diren zintak txirikordatzen eta askatzen dituzte dantzariek. Iurreta: San Migel gorulariak 2023 arku-dantza Iurreta: San Migel gorulariak 2023 Domingilloa Iurreta: Gorularien dantzak 50 urte Irudiak: Oier Araolaza. Domingilloa, San Migel, gorulariak, Iurreta, 2023-09-29.
Dantza-maisuen sokak saretzen
2023/10/10
Mikel Sarriegik eta Angel Muruak “Gipuzkoako dantza-maisuak” hitzaldia eskaini dute Euskal Herriko Dantzari Egunaren programazioaren eta Goizaldi dantza taldearen 75. urteurreneko ekintzen barruan. Bata beasaindarra, bestea legazpiarra, biak ere dantzariak eta dantzaren inguruko hainbat ikerketan a...
50 talde batuko dira Donostian Euskal Herriko Dantzari Eguna ospatzeko
2023/10/02
Urriaren 7an, Donostian, izango da Euskal Dantzarien Biltzarrak urriko lehen larunbatean antolatu ohi duen Euskal Herriko Dantzari Eguna. 50 dantza taldek hartuko dute parte eta bi donostiar omenduko dituzte: Gipuzkoako dantzen maisua izan den Juanma Oronoz eta EDBren logoa diseinatu zuen Tomas...
Herri Uztak dantza ikuskizunak, kontzertuak eta Mutxikoen Eguna dakartza
2023/09/28
Herri Soinu elkarteak antolatzen duen Herri Uzta festibala antolatu da urriaren 5etik 8ra. Aurtengoa jaialdiaren 11. edizioa da. Uztaritzen izango dira lehen hiru egunetako musika eta dantza ekitaldiak, eta igandean Arrangoitzen ospatuko den Mutxikoen Egunarekin borobilduko da ...
Boiseko 2025eko Jaialdin parte hartzeko deialdia ireki dute
2023/09/27
Bost urtetik behin Boisen (AEB) ospatzen den Jaialdi izeneko jai erraldoian parte hartzeko hautaketa prozesurako izen-ematea irekita dago 2023ko abenduaren 1era arte. Jaialdi, nazioarteko euskal kulturaren jaialdi erraldoia da; Estatu Batuetako euskal komunitateak eta Euskal Herriko hainbat t...
6 herri eta 10 dantza talde Durangaldeko ezpata-dantzari Egunean
2023/09/19
Abadiñon egingo da larunbat honetan, irailaren 23an, Durangaldeko ezpata-dantzari-eguna. Erakustaldian parte hartuko duten taldeak honakoak dira: Abadiñoko Talde Batuak, Berrizko Iremiñe eta San Lorentzo, Durangoko Kriskitin, Tronperri eta Txoritxu Alai, Iurretako dantzariak, Mallabiko Gazte Alai e...
Urbeltz eta Oihanburu: Euskal dantzaren urrezko aroa
2023/08/31
Juan Antonio Urbeltz eta Filipe Oihanburu koreografoek – laurogeita bat eta ehuna urte- euskal dantzarekiko maitasuna partekatzen dute duela hamarkadak. Hala ere, oposatutako ikuskerak dituzte. Bien arteko lehia luze bezain emankorrak eraberritze salbatzailea ekarri dio euskal dantzaren jarduna...
Orain arteko erantzunak
Dantzan - "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk
2016/11/03
Baiezkoan gaude Endika, baina onena unibertsitatera deitzea duzu, EHUk berak antolatzen baitu. Hemen duzu telefonoa: http://www.ehu.eus/eu/web/complementarios/euskal-dantza
Dantzan - "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk
2016/10/11
Egun on Arkaitz! EHUren webgunean, "ohiko galderak" atalean, klaseak "lauretatik zazpietara" izango direla jartzen du, baina antolatzaileek esan digute ordutegia ez dela definitiboa oraindik.
Dantzan - Baionatik Bilbora, dantza ekitaldiak hiriburuetako festetan
2016/07/29
Eskerrik asko! Gehitu dugu.
Dantzan - Emakume eta gizonezkoek elkarrekin dantzatu dute Mairuaren Alardeko trokeo-dantzetan
2016/07/28
Eskerrik asko Ion. Arrazoi duzu, guk ere badugu gogoan neskak dantzan ikusi izana 2009 urtea baino lehen. Zuzendu dugu testua.
Dantzan - Lasa 1950 Dantza-jauziak
2016/04/20
Xabier Itzainari helarazi diogu Patxi Monteron galdera, eta honako hau erantzun digu: "Patxiren galdera, alabainan, garrantzitusa da, eta neke zaut erantzutea. Ene gostuko, dantzatzeko manera [...]
Dantzan - Villacañas: dantzatzeagatik ordaintzen duten dantzariak
2016/03/21
Mila esker zuen erantzunagatik! Bai, filme horren berri eman genuen dantzan.eus-en bere garaian: https://dantzan.eus/albisteak/danzantes-liz-lobato MIla esker gogoraraztegatik!
Dantzan - Ituren: soka-dantza 1951
2016/02/22
Andres Iñigo Ariztegik, Iturengo ondareari ekarpen ederra eginez, bideo honetan agertzen diren lagunen identifikazioa egin du. Ituren, 1951-07-08 10’’. Txistulariak: Miguel Makutso, Burriñenekoa [Burriñenea etxe [...]
Dantzan - Maskaraden lehen agerraldia bertan behera geratu da
2016/01/12
Martxoaren 6an emango dituzte maskaradak Ezpeizen eta Mitikileko agerraldia apirilaren 17ra atzeratuko da. Hemen maskaraden egutegia gaurkotua: https://dantzan.eus/albisteak/zuberoako-maskaradak-egutegia
Dantzan - Maskaraden lehen agerraldia bertan behera geratu da
2016/01/11
Igande honetan, urtarrilak 17 Sohütan emango dituzte maskaradak eta Ezpeizen ematekoak zirenak atzeratu dituzte (data zehazteke). Gainontzeko datak berdin mantenduko dira.