Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2007ko diru-laguntzak

2008/01/24

Koreografia sorkuntzarako, dantza lanen ekoizpenerako, bira artistikoetarako eta formakuntzarako 2007an eman dituen dirul-aguntzen zerrenda argitaratu du Eusko Jaurlaritzak. Denera 220.000 Euro eman ditu deialdi honetan Eusko Jaurlaritzak, iaz baino 14.000 gehiago.

Gehiago irakurri

Inauteriak inoiz baino goizago datoz

2007/11/13

Aurten inauteriak goiz, oso goiz datoz, toka daitekeen data goiztiarrenetako batean. Otsailaren 5ean izango da Inauteri Asteartea, eta Ostegun Gizena urtarrilean dator, urtarrilaren 31an. Inoiz baino azkarrago prestatu behar dira mozorro eta dantzak. Hona hemen aurtengo inauterien data "ofizialak":

Gehiago irakurri

Foroa

2007/05/25

Dantzan posta zerrendara harpidetu Mezu bat jasoko duzu, zure eskaera berretsi dezazun. Dantzari buruzko foro edo posta zerrenda bat da . Bertan dantzari buruzko albisteak, deialdiak, iritzia eta elkarrizketak zabaltzeko aukera dago. Email bidez funtzionatzen du, eta behin izena emanda (harpidetuta), helbidera bidaltzen diren mezuak foroko guztiek (200 lagunetik gora dira) jasotzen dute, eta zeuk foroko edozeinek bidalitako mezuak ere jasoko dituzu. ...

Gehiago irakurri

Jimeno Jurio saria emango diote Juan Antonio Urbeltzi

2007/05/03

«Euskal folklorea aztertzen egindako lanagatik» Juan Antonio Urbeltzi emango diote Jimeno Jurio saria datorren astean Artaxonan. Sari hauek Artaxoako Udalaren ekimenez jaio ziren orain hiru urte.

Gehiago irakurri

Gaizka Barandiaran hil da

2006/07/21

Gaizka Barandiaran, folklore ikertzaile eta dantza sustatzailea nekaezina hil zen atzo. 90 urte zituen, eta euskal dantzaren, hizkuntzaren, filosofiaren eta historiaren inguruko hainbat ikerketa lan uztartu ditu bere bizitzan Jesuita betebeharrekin. Azken urteotan, Loiolan bizi zen Gaizka, apaiz eta irakaskuntza lanetatik erretiroa hartuta, eta bere ikerketa lanetara emanik.

Gehiago irakurri

Pirmin Treku hil da

2006/07/13

Gaur goizean eman du azken hatsa Pirmin Trekuk, Royal Ballet-eko dantzari izan zen zarauztarrak. Umetan, gerra zibiletik ihesi iritsi zen Ingalaterrara eta Ninette de Valois-en eskutik baletean trebatuta Wells Ballet-era (gaur egun Londres-eko Royal Ballet dena) iritsi eta dantzari printzipala izan zen bertan. Portugalen 40 urtez bizi izan zen eta hamaika dantzari bikain sortu da Porton zuen eskolatik. Orain 3 urte itzuli zen Pirmin Treku bere jaioterrira, Zarautzera eta bertan hil da 76 urte zituela.

Gehiago irakurri 2

Pirmin Treku Logroñoko Dantzaren Etxeko Ohorezko Lagun izendatu dute

2006/05/10

Dantzaren Nazioarteko Egunaren ospakizunetan, Logroñoko Dantzaren Etxeak bi dantzari ohi "Ohorezko Lagun" izendatu zituen: Primin Treku (Zarautz, 1930) eta Aurora Pons (1936).

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Folklorea uda garaian

2017/11/02

Ondoko ekarpena egin du Pablo Izagirrek gaiari buruz facebook-en:

"Erromeria” kontzeptuaren gaurkotze bat ere ari gara bizitzen, Plaza Dantzen fenomenoa izanik, eta baita Aiko-ren moduko taldeen tailer eta iniziatibak ere, horren adierazle; dantza taldeetatik pasa gabeko jende asko ari da gaur plazetan dantzan...
Pasarte horren haritik hau komentatu nahi dut:
Bai, oso ondo esan duzu. Jende asko ari gara dantzan plazetan. Adin guztietakoak, gehienak, 40 urtetik gorakoak. Asko ta asko esaten duzun bezala dantza taldeetan txikitan edo gazteetan egon gabekoak edo pasadaz egondakoak.
Oso fenomeno potentea da hori gaur egun ia Euskal Herri guztian. Normalean, nik dakidala edadeko pertsona horietako asko formazioa dantza taldeko egituretan eskuratu edo eskuratzen dute, beste batzuk Aikoren moduko taldeetan. Baina, pertsona hauen interesa nagusia da dantza plazetan dantzatzea, dantza plaza hori edonorentzat zabalik dagoela ere normalean.
Seguru asko, oraingo dantza taldeek hori hartu beharko dute kontuan, orain arte ez badute egin, edadeko jende asko desiatzen dagoela dantza plazetan parte hartzeko, gaur egun ohikoak diren dantzetan aritzeko: Jauziak, kontradantza errezak, jota, arin arinak, lotuan ..
Ordun 2 aspektu dira niretzat nabarmenak gaur egun tradiziozko dantza taldeetan. Batetik tradiziozko dantzen errepertorio zabalean aritzea ( ikuskizunetarako eta tradiziozko ekitaldietarako tokiko folklorea muina delako ) eta bestetik, maila apalago batetan dantza plazetarako, erromerietarako formakuntza, pertsona interesatuei ematea.

Dantzan on Eltziegoko dantzak neska-mutilek dantzatzen zituztenekoak

2017/10/24

San Lorentzoko dantzariek gogorazi digute, sarrera honetako argazki bat euren buletineko lehenengo zenbakian argitaratu zutela, baita neskek lehengo aldiz dantzatu zutenekoa ere. Argazki horiei esker ikus dezakegu gizonek zein emakumeek dantzatuak izan direla Eltziegoko dantzak. Gerra aurretik gizonek dantzatzen zituztela azaltzen dute baina galdu egin zen ohitura, gerra ondorenean Sección Femeninak berreskuratu zituen dantzak, orduan hasi ziren emakumeak Eltziegoko dantzak dantzatzen. Irudietan ikusi dugu 1960ko hamarkadan gizon-emakumeek elkarrekin ere dantzatu izan zituztela. Buletinean, dantzarien arropen xehetasunak ere ageri dira. Lotura honetan irakur ditzakezue azalpen guztiak:
http://danzantesdesanlorenzo.com/boletin1.html

Dantzan on Kontra-dantzan 1967

2017/10/23

Bai, horixe adierazi nahi genuen ezohiko horrekin, dantzan-en ez ditugula maiz jartzen horrelakoak, kontra-dantzak jartzen ditugunean gehienetan testuinguru folklorizatuetakoak izaten baitira. Baina ez dugu esateko moduarekin asmatu. Mila esker!

Dantzan on Galtza luzeak jazteagatik 10 pezetako isuna

2017/10/16

Mila Garaik honako testigantza utzi digu facebooken: "Garai haiek...!!! Ni baino nagusixagoa den ahizpa izan zen gure etxien prakak jantzi zittuen lehena. Ekinien zebiltzenak ( orduen txarto ikusita zegoen eta ) aittek eta amak isildu eitxen zituzten " Bizkargire aldatz gora joaterakoan atzetik doazenak prakekin barruko erropak ez ziela ikusiko..." eta horrelakoak esanez. Orduen, ulie labur labur eroatie be ez zen ondo ikusten "mutilen moduen"... atxakixe- luziekin "guapiau" gauzela esanez. Ni neuk be ia 1967...rarte nahiko luzie eroan nuen..."

Dantzan on Prozesioetako dantzen eta "dantza luzeen" inguruko ikastaroa Cuencan

2017/10/05

Eskerrik asko, Mikel, jakinarazteagatik. Pena, bai.

Dantzan on Hernio: fandangoa 2009

2017/09/21

Eskerrik asko Patxi, ekarpenagatik.Bideoa orain 6 urte, 2011n, argitaratu genuen Dantzan.eus-en, Youtubetik jasota. Orain, Hernioko erromerien garaia dela aitzakia hartuta, duela urte batzuk argitaratutako sarrerak gogoratzeko erabiltzen dugun "dobla" atalarekin berriro zuekin partekatu nahi izan dugu.

Dantzan on Orain 75 urte, Orion, emakumeek dantzatu zuten aurreskua Kontxan lortutako garaipena ospatzeko

2017/09/14

Eneko eta zuri esker izan genuen Xabier, argazki horien berri duela urtebete. Mila esker!

Dantzan on Euskal dantza tradizionala baztertu du berriz (2017) Etxeparek

2017/07/28

2017ko uztailaren 27an, Euskal Herriko Buletin Ofizialean publikatu da Etxepare Institutuak "artea, musika eta dantza euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko" diru-laguntzarako partidan, 10.000 euro gehiago jarriko dituela.

Dantzan on Inauteriak 2017 oinarrizko egutegia

2017/01/24

Eskerrik asko bioi informazioagatik.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com