Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zuberoako Maskaraden 2010eko egutegia

Dokumentuaren akzioak

Zuberoako Maskaraden 2010eko egutegia

2009/12/30 17:35
Zuberoako Maskaraden 2010eko egutegia

Arg. Iñaki Zugasti

Urtarrilaren 10ean abiatuko dira Maskaradak Zuberoan. Aurten Larrainek antolatu eta eramango ditu herriz herri maskaradak eta ohitura denez Larrainen bertan izango dira lehen eta azken saioak. Lasartikok helarazi dizkigu maskaraden datak eta horra egutegia:
  • Urtarrilak 10, igandea: Larraine* OHARRA: Bertan behera geratu da elurragatik.
  • Urtarrilak 17, igandea: Gamere Larraine*
  • Urtarrilak 24, igandea: Ligi
  • Urtarrilak 31, igandea: Atharratze
  • Otsailak 7, igandea: Eskiula
  • Otsailak 14, igandea: Muskildi
  • Otsailak 21, igandea: Arrokiaga
  • Martxoak 7, igandea: Altzürükü*
  • Martxoak 14, igandea: Altzai*
  • Martxoak 21, igandea: Santa Grazi
  • Martxoak 28, igandea: Barkoxe
  • Apirilak 4, igandea: Aloze
  • Apirilak 11, igandea: Urdiñarbe
  • Apirilak 18, igandea: Gamere-Zihiga
  • Apirilak 25, igandea: Larraine

*Larrainen, Altzürükün eta Altzain emanaldi nagusia eguerdian egingo da, bazkalaurretik.

Guztira 14 emanaldi aurreikusi dituzte, urtarrilaren 10ean abiatu eta apirilaren 18an bukatu bitartean. Asteburu bakarrean ez da izango maskaradarik, otsailaren 28an, Basaburuko inauteriak ospatzen baitira asteburu horretan.

Bada aintzat hartu beharreko kontu bat. Itxura denez, Larraineko lehen maskarada barrikaden segidan, hau da, goiz partean eta ez arratsaldean, egitea aztertzen ari dira. Altzaiko eta Altzürüküko maskaradetarako ere asmo bera omen dute. Beraz, hiru data horietan (urtarrilak 17, martxoak 7 eta martxoak 14) barrikadak eta emanaldi nagusia segidan lirateke, eta ez bazkaria tarteko jarrita.

Dokumentuaren akzioak

Irantzu
2010/04/01 12:45

Kaixo, Alozeko Maskaradetara joan nahi dugu hurrengo igandean baina ez dut inondik egutegia ikusten. Zer ordutan hasten da Maskarada? Mila esker!

Aitor Atxega
2010/03/18 20:31

Kaixo maskarada egutegia irakurri dut eta Larraineko fetxa eguneratua dagoen jakin nahi dut, izan ere hura ikustera joatekoak gara autobuskada bat eta fetxa ziurtatuta dagola jakin nahi nuke. Mila esker.

user
2010/03/29 17:33

Kaixo Gabriela. Normalean goizeko barrikadak 9.30-10.00ak aldera hasten dira, eta arratsaldeko emanaldia 16.00ak aldera izaten da.

user
2010/03/22 17:17

Kaixo Aitor, guk dakigunez behintzat ez da nobedaderik izan egutegian.

user
2010/04/01 21:35

Kaixo Irantzu, Normalean goizeko barrikadak 10.00ak aldera hasten dira, eta arratsaldeko emanaldia 16.00ak aldera izaten da.

gabriela
2010/03/27 15:46

kaixo, urdiñarbeko maskarada ikusteko asmoa daukat, toki ezberdinetan begiratu dut eta ordutegiak ez datoz bat. jakin nahiko nuke maskarada ze ordutan hasten den. mila esker

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.