Orain arteko ekarpenak
Bost lurraldetako dantzak Basauriko 37. dantza agerketan
2010/09/07
Daotrren irailaren 17, 18 eta 19an ospatuko da Basaurin Euskal Herriko 37. Dantza Agerketa. Ohi bezala larunbateko emanaldian, Euskal Herriko txoko desberdinetatik tokian-tokiko dantza tradizionalen erakustaldia egingo da. Fustiñana, Areta, Donostia, Beskoitze eta Deustuko dantzak ikusiko dira jaialdian.
Hiru master class Dantza Hirian programan
2010/09/06
Dantza Hirian bosgarren jaialdiaren barruan hainbat ekitaldi antolatu dira, horien artean hir master class Donostia, Biarritz eta Errenterian. Dohain izango dira taller horiek eta danza profesional eta ikasleei zuzenduta daude.
Dantza sustatzeko diru-laguntzen 2010eko deialdia
2010/09/06
Aurten ere abuztu erdian argitaratu du Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailak dantza sustatzeko diru-laguntzak emateko Agindua. 365.000 euro banatuko dira aurten (iazko kopuru bera) koreografia sorkuntza, dantza-lanen ekoizpena, konpainien sendotzea, bira artistikoak eta formakuntza eta zabalkunderako.
Dantza ekitaldiak Donostiako Euskal Jaietan
2010/09/02
Irailaren 2tik 12ra ospatuko dira Euskal Jaiak Donostian, eta ohi bezala hainbat dantza ekitaldi izango dira egitarauan. Dantzaldiak, soka-dantza, Trikitixa elkartearen jardunaldiak edo Goizaldi dantza taldearen emanaldia ekarriko ditu aurtengo Donostiako Euskal Jaiak.
Izaskun Lapazak Tirauki Traukian lana sortu du Aterpean programan
2010/09/02
Dantza Hirian jaialdiaren Aterpean programan Izaskun Lapaza dantzaria ari da sormen lanean. Aterpean sortzaileentzat egoitza programa bat da, artistei beraien proiektuak aurrera eramateko baliabideak eta babesa eskaintzen diena.
Biarritzeko Flashmoba berriz egingo da abuztuaren 13an
2010/08/04
Pasa den ekainaren 8an egin zen Flashmob ekitaldia Biarritzen, baina eguraldiak ez zuen asko lagundu eta errepikatzea pentsatu dute. Datorren abuztuaren 13an, 19:30etan, eta hondartza aurrean egingo da dantza ekitaldi berezia.
Dantza emanaldiak Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietan
2010/08/03
Ohi bezala dantza emanaldi ugari izango dira abuztuan festak ospatzen dituzten hiriburuetako jaietan. Honako hemen Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietan eskainiko diren dantza emanaldi eta dantzaldiak.
Jaialdi 2010 Boisen musika eta dantza
2010/08/02
Bukatu da Jaialdi 2010 Boisen, eta bost urte barru arte ez da itzuliko Euskal Herritik kanpo ospatzen den euskal festa erraldoiena. Musika eta dantza nagusi izan dira egunotan Idahoko hiriburuan eta Youtuben ere hasi dira bideoak sareratzen horren testigu. Horra ale batzuk.
Dantzaz beteta ospatzen ari da Jaialdi Boisen
2010/07/29
Bost urtetik behin ospatzen da Jaialdi Idahoko hiriburuan, eta egunotan ospatzen ari da dagoeneko bertan Euskal Herritik kanpo egiten den euskaldunen festa handiena. Herri kirolak, pilota, musika eta dantza dira jaialdiren osagai nagusiak, eta dantza taldeen protagonismoa handia izaten da bertan.
Orain arteko erantzunak
Dantzan.com - Pagola: Pette Basabürü 1982
2012/11/01
Bil Xokoa blogean irakurri dugunez Pagolak egindako Pette Basaburu pastoral horretan, Batista Urrruti aritu zen errejenta lanetan, Jean Mixel Bedaxagar txirulari eta Gat Arane atabalarekin. [...]
Dantzan.com - Elburua Gernika 1962
2012/10/31
Txomin Unzaluk zenbait argibide eman dizkigu bideo honetan agertzen diren dantzarien inguruan: "Hor doaz irudiei buruz nere azalpenak:Eguna: 1965.eko maiatzaren 25a. Egun horretan jendaurrean berreskuratu [...]
Dantzan.com - Euskal Herriko Lapurdi probintziako inauteri eta negu ohituren zerrendatze bati buruz
2012/10/10
Liburua Elkarlanean-ek banatzen du: http://www.elkar.com/fr/ficha_del_libro/vers-un-inventaire-des-traditions-carnavalesques-et-hivernales/truffaut-thierry/a000000273952 Eta beraz, bere liburudenden sarean, webgunearen bidez, edo banaketa talde horrekin lan egiten duten liburudenden bidez erosi daiteke.
Anonimoak - Zuberoako maskaradak 2012: hemen dira datak
2012/04/04
Ez dugu informaziorik ordutegiari buruz. Normalean barrikadak 10:00ak aldera hasten dira, eta arratsaldeko ofizioen saioa 15:30-16:00 aldera izaten dira, baina ezin dugu ziurtatu.