Dokumentuaren akzioak
Hiru master class Dantza Hirian programan
Hiru master class antolatu ditu Dantza Hirian jaialdian irailaren 18, 25 eta 26an Donostian, Biarritzen eta Errenterian. Irailaren 18an Donostiako Dantzagunean burutuko da lehen saioa, 25ean Malandain Ballet Biarritz zentro koreografikoan eta 26an Errenteriako udal dantza eskolan.
Profesionalen, ikasleen eta konpainien arteko komunikazioa sustatzeko proposatu ditu Dantza Hirian-ek taller hauek. Gonbidatutako irakasleak Elias Aguirre eta Alvaro Esteban (Madril), eta Chameleon (Manchester) eta 420 people (Praga) konpainiak izango dira.
Dohain izango dira ikastaldiak, eta profesional eta dantza ikasleei zuzenduak dira. Gehienez 24 ikasle hartuko dira ekitaldi bakoitzean eta izen-emate epea irailaren 10ean bukatzen da.
Donostia - Irailak 18, larunbata
- Ea&AE / Elías Aguirre – Alvaro Esteban (Madril)
- Dantzagunea, Donostia
- 11:00 - 14:00
Biarritz - Irailak 25, larunbata
- 420 People (Praga)
- Centre Chorégraphique National Malandain / Ballet Biarritz. Grand Studio
- Ordutegia: 10:00 - 12:00
Errenteria - Irailak 26, igandea
- Chameleon (Manchester)
- Udal Dantza Eskola
- Ordutegia: 11 :00 - 14 :00
Informazioa: Dantza Hirian
Dokumentuaren akzioak