Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Oskorrirekin Gipuzkoako dantza zahar-berriak dantzatzen ikasteko bideoak

2010/05/14

Datorren maiatzaren 23an estreinatuko du Oskorrik prestatzen ari den dantza proiektua. Gipuzkoako doinu zaharrak mutil-dantza eta jauzien urratsekin dantzarazi nahi dituzte, eta dantzak ikasteko bideoak ere prestatu dituzte.

Gehiago irakurri

Larrain-dantzaren eguna maiatzaren 22an ospatuko da Lizarran

2010/05/13

Lizarrako Ibai Ega dantza taldeak antolatzen duen Larrain-dantzaren X. Eguna izango da aurtengoa. Dagoeneko hasita daude Lizarran ekimen horretan parte hartzeko ensaioak ostiral eta larunbat arratsaldetan. Larrain-dantzaren eguna maiatzaren 22an, arratsaldeko 20.00etan ospatuko da Lizarrako Foruen plazan.

Gehiago irakurri 1

Dantza ikastaroak Hik Hasi 2010 topaketetan

2010/05/12

Uztailaren 1, eta 2an egingo dira XI. Hik Hasi Topaketa Pedagogikoak Donostian. Besteen artean, dantzarekin zerikusia duten hiru ikastaro eskainiko dira bertan: "Euskal Dantzak Lehen hezkuntzan", "Biodantza, talde dantza organiko eta kreatiboa" eta "Europako dantzak, haurrentzako dantza ludiko eta integratzaileak".

Gehiago irakurri

Estibalizen hasi eta sarean jarraitzen du Arabako aurresku txapelketak

2010/05/12

Maiatzaren 1ean ospatu ohi da Estibalizen Arabako aurresku txapelketa. Azken urteotan leihakortasun eta animazio handia bizi du txapelketa horrek, eta maiatzaren 1ean hasi eta bukatu arren, lehiaketako bideoak sarera igo eta iritzi trukeak eta eztabaidak jarraitzen du bertan.

Gehiago irakurri

Dantzarako laguntzen deialdia argitaratu du Espainiako Gobernuak

2010/05/12

Espainiako Kultura Sailak dantzarako diru-laguntzen deialdia argitaratu du Estatuko Aldizkari Ofizialean. Maiatzaren 31 bitartean dago zabalik epea deialdian eskaerak aurkezteko.

Gehiago irakurri

Dantza inbasioak han eta hemen

2010/05/10

Dantza sustatzeko modu bat da "Invasion danza" izenekoa. Espazio publikoak dantzarekin inbaditzea da helburu, ikusle berrietara iritsi eta ikusmina sortzeko modu bat. Mundu osoko hainbat bazterretan ari dira horrelako dantza-ekintzak egiten, eta Euskal Herrian ere hasi dira bakan batzuk.

Gehiago irakurri 2

(Sok)2 eta Xabier Itzaina Errenterian, Musikasten

2010/05/10

Eresbilek antolatzen duen Musikasten Kukai dantza konpainiak (Sok)2 ikuskizuna eskainiko du eta Xabier Itzainak soka-dantzaren inguruko hitzaldia eskainiko du. Maiatzaren 18an izango da Errenterian.

Gehiago irakurri

Dantza tradizionala, bake-kultura elikatzeko baliabide eraginkorra

2010/05/10

Udako Euskal Unibertsitatearen aurtengo eskaintzan dantza tradizionalaren inguruko ikastaro bat dago: "Dantza tradizionala, bake-kultura elikatzeko baliabide eraginkorra" du izenburua ikastaroak eta Patxi Montero izango da irakasle. Uztailaren 6tik 8ra Baionan eskainiko da ikastaroa.

Gehiago irakurri

"Borrón#8" La Fundicion-en Losquequedan-en eskutik

2010/05/10

Maiatzaren 15 eta 16an, 20:00etan, dantza Estreinaldia Euskadin. Valentziako Losquequedan konpainiak, Vicente Arlandis eta Sandra Gómez-en “Borrón#8” aurkeztuko du La Fundicion-en.

Gehiago irakurri

Dantza-jauziak izango dira Ezpalak jaialdiaren ardatza

2010/05/07

Biarno, Baztan, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan jauziak dantzatzeko dauden eredu desberdinak ikusi ahal izango dira 2010eko Ezpalak jaialdian. Maiatzaren 29an Iruñean eta 30ean Eibarren egingo da Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan.com on Elburua Gernika 1962

2012/10/31

Txomin Unzaluk zenbait argibide eman dizkigu bideo honetan agertzen diren dantzarien inguruan: "Hor doaz irudiei buruz nere azalpenak:Eguna: 1965.eko maiatzaren 25a. Egun horretan jendaurrean berreskuratu zen Gernikako Elai-Alai taldea, militarren erreboltaren ostean deseginda. Lekua: Gernikako Pasealekua. Dantzariak: Txapelduna, Rufino Garai Azkarai "Mili". Muxikarra. Lumoko Santa Luzian "Erregeletako" aurreskularia (1904-1996) Bestea, Iñaki Garai Legarreta . Elai-Alairen dantzari ohia. (1975.an maiatzaren 14an, Guardia Zibilak erailda Blanca bere emaztearekin batera beren etxean.)"

Dantzan.com on Euskal Herriko Lapurdi probintziako inauteri eta negu ohituren zerrendatze bati buruz

2012/10/10

Liburua Elkarlanean-ek banatzen du:
http://www.elkar.com/[…]/a000000273952

Eta beraz, bere liburudenden sarean, webgunearen bidez, edo banaketa talde horrekin lan egiten duten liburudenden bidez erosi daiteke.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com