Dokumentuaren akzioak
Hemen dira 2011ko inauterien datak!
Dantzan
2011/01/21 11:22
2011an honako hauek izanen dira inauterietako data nagusiak:
- Martxoaren 3a, Ostegun Gizena
- Martxoaren 4a, Ostiral Mehea
- Martxoaren 5a, Inaute Larunbata edo Zaldunita bezpera
- Martxoaren 6a, Inaute Igandea edo Zaldunita
- Martxoaren 7a, Astelenita
- Martxoaren 8a, Inaute Asteartea edo Asteartita
Hala ere azkeneko urteetako ohiturarekin segiz, aurreko urteetako datetan oinarriturik, 2011 inauterien egutegia osatu dugu. Hortaz, erne, batzuetan gertatzen baita tokiren batean aldaketak egitea. Beraz, inauteri horietakoren bat ikustera joateko asmotan bazara, komeni da bertara deitu eta ospakizunak konfirmatzea!
Bestalde, Zuberoako Maskaraden egutegi osoa lotura honetan
duzue.
Inauteriak 2011
Urtarrilaren 29a, larunbata
- Inauteria - Beskoitze
Urtarrilaren 30a, igandea
- Inauteria - Beskoitze
Urtarrilaren 31a, astelehena
- Joaldunak eta mozorroak - Ituren
Otsailaren 1a, asteartea
- Joaldunak eta mozorroak - Zubieta
Otsailaren 4a, ostirala
- Santibate - Donibane Garazi
Otsailaren 5a, larunbata
- Hartzaren eguna - Donibane Lohizune
- Inauteria - Beskoitze
- Kaldereroak - Donostia
Otsailaren 6a, igandea
- Inauteria - Beskoitze
- Inude eta Artzaiak - Donostia
- Maskaradak - Santa Grazi
Otsailaren 11a, ostirala
- Ihauteria - Iruña (Donibane auzoa)
- Sorgin Gaua - Ziburu
Otsailaren 12a, larunbata
- Ihauteri Nagusia - Ziburu
- Ihauteria - Iruña (Donibane auzoa)
- Inauteria - Arbona
- Inauteria - Beskoitze
Otsailaren 13a, igandea
- Maskaradak - Altzai
- Inauteria - Beskoitze
Otsailaren 26a, larunbata
- Egina, Ilarduia eta Andoin-en inauteak - Asparrena
- Haur inauteria - Beskoitze
- Intxixuak - Oiartzun
- Kaldereroak - Andoain
- Kaldereroak - Tolosa
- Koko-eskea eta Koko-dantzak - Eibar
- Puska biltzea baserrietatik - Lizartza
- Puska-biltzia eta Zahagi-dantza - Arano
Otsailaren 27a, igandea
- Inude eta Artzaiak eta Puska biltzea - Irun
- Kaskarotak - Hazparne
- Libertimendua - Donapaleu
- Maskaradak - Arrokiaga
Martxoaren 3a, Ostegun Gizena
- Azeri-dantza (Ereintza Dantza Taldea) - Errenteria
- Haurren Zingar-arrautze eskea eta Inude eta Artzaiak - Bera
- Urdelardero eguna - Eskoriatza
Martxoaren 4a, Ostiral Mehea
- Kaldereroak - Eibar
- Porreteroa eta Sorgina - Agurain
Martxoaren 5a, Inaute Larunbata edo Zaldunita bezpea
- Altsasuko inauteria (Andra Mari Taldea) – Galdakao
- Cascabobos eta Mascaritak – Agoitz
- Kaldereroak – Bera
- Leziagako sorgina – Laudio
- Puska biltzea – Behobia
- Sorgina – Leziaga
- Surrandiak – Durango
- Zarramuskeroak - Cintruenigo
Martxoaren 6a, Inaute Igandea edo Zaldunita
- Atorrak - Mundaka
- Elegante eguna - Azpeitia
- Errobiko Kaskarotak - Uztaritze
- Goitarrak - Lesaka
- Inauteak - Luzaide
- Inude eta Artzaiak - Bera
- Kaskarotak - Donibane Lohizune
- Libertimendua - Donibane Garazi
- Mamuxarroak - Unanua
- Markitos - Zalduondo
- Marrauen soka-dantza - Gernika
- Maskaradak - Atharratze
- Plazaren alaitzea - Beskoitze
- Sorgin-dantza- Antzuola
- Talaik - Amezketa
- Txantxoak - Abaltzisketa
- Txino-Dantza - Aretxabaleta
- Zaku-zaharrak - Lesaka
- Zaragi-dantza - Markina
- Zarramuskeroak - Cintruenigo
Martxoaren 7a, Astelenita
- Fraindarrak arraultze-eskean - Lesaka
- Martingala - Burlata
- Talaik - Amezketa
- Zingar-arraultze eskea - Bera
Martxoaren 8a, Inaute Asteartea edo Asteartita
- Cascabobos eta Mascaritak - Agoitz
- Estudiantina - Lekeitio
- Kukumarro - Eskoriatza
- Mamuxarroak - Unanua
- Miel-otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak eta Ferratzaileak - Lantz
- Momotxorroak - Altsasu
- Sagar-dantza eta Hartza - Arizkun
- Toribio - Kanpezu
- Zahagi-dantza - Goizueta
- Zanpanzar - Uztaritze
Dokumentuaren akzioak