Orain arteko ekarpenak
"Oroitzen naiz" dokumentala aurkeztu da Biarritzen
2011/12/19
Biarritzeko Royal Cineman bildu dira atzo Oroitzen naiz ikuskizuneko protagonistak eta dokumentalaren egileak filma aurkeztu eta lehen proiekzioan parte hartzeko. Jean Nesprias falta izan da, baina bertan izan dira Filipe Oihanburu eta Koldo Zabala dantzariak, Mizel Theret koreografoa, eta Catherine Guillaud eta Caroline de Otero filmaren errealizatzaileak.
Gasteizko II Fandango eta arin-arin koreografia txapelketa
2011/12/16
Arabako Dantzarien Biltzarrak Gasteizko II Fandango eta arin-arin koreografia txapelketa antolatu du. Bihar, abenduaren 17an jokatuko da, Gasteizko Federico Garcia Lorca antzokian.
Dantza Donostiako neguko ikuskizunen programazioan
2011/12/15
Donostia Kulturak neguko ikuskizunen programazioa ezagutzera eman du eta zenbait dantza ekitaldi dira tartean. Dantzaz, La VEronal, Ballet du Grand Theatre de Geneve, Kukai, eta Mar Gomez dira Donostian urtarriletik martxora izango diren dantza konpainiak.
"Oroitzen naiz" dokumentalaren proiekzioa Biarritzen
2011/12/15
"Oroitzen naiz" dokumentala bukatuta dago eta asteburu honetan estreinatuko da, proiekzio publiko batean Biarritzen. Filipe Oihanburu, Jean Nesprias eta Koldo Zabalak egin duten dantza ikuskizunaren inguruan osatu BoiSakre ekoiztetxeak Oroitzen naiz dokumentala.
Ballet Biarritzen sorkuntza prozesua Lucifer dokumentalean
2011/12/07
Malandain Ballet Biarritz-en azken lanaren sorkuntza prozesua jasotzen duen dokumentala da "Lucifer". Catherine Guillaud eta Caroline de Oterok zuzendutako dokumentala Biarritzen estreinatuko da datorren abenduaren 15ean.
Arriagako ikuskizunaren bideoa Durangoko Azokan salgai
2011/12/05
Gaztedi Dantzari Taldeak bere 60. urteurrena ospatzeko, pasadan azaroaren 13an Arriagan taularatutako ikuskizunaren DVD bikoitza, eskuragai dago egun hauetan Durangoko Liburu eta Diska Azokan.
Sagasetari Luzaiden egindako omenaldiaren argazkiak jaso ditu Irisarrik
2011/12/02
Pasa den uztailaren 25ean, Migel Angel Sagaseta omendu zuten Luzaiden, bertako dantzen ikerketa eta sustapenaren alde egindako lana omenduz. Juantxo Irisarrik argazki sorta ederra egin zuen eta bere blogean argitaratu ditu omenaldiko hainbat argazki.
Kukai eta Aikoren eskutik mintegiak Donostian Malandain BBen emanaldiaren harira
2011/12/02
"Lucifer-Amor Brujo-Bolero" ikuskizuna Donostian eskainiko du abenduaren 17an eta 18an. Horrekin lotuta, Malandain Ballet Biarritzek, Victoria Eugenia Antzokiarekin batera Kukai eta Aikoren mintegiak antolatu dituzte Donostian.
Cool Hunterrak aurreskua modernizatzea erabaki du
2011/12/01
Mikelek hamabost egun egin ditu Londresen, eta bueltan erabaki du joera berrietara egokitu behar dituela bere dantza taldeko jarduerak ere. Ezkontza batean aurreskua dantza egitea tokatu zaio, eta bere dantza zaharrak eguneratzen hasteko garaia dela erabaki du. Vaya Semanita (ETB2).
Gaitaz dantzarako jotzen diren doinuen liburua
2011/12/01
Gaitarekin dantzarako jotzen de errepertorioaren bilduma zabala prestatu du Jon Gaminde Terraza, musikari eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarrako kideak. Gaitaren jotzen diren Araba, Bizkaia eta Nafarroako dantzen inguruko informazioa eta 196 partitura biltzen ditu liburuak.
Orain arteko erantzunak
Dantzan.com - Forua: San Inazio 1996 Busturialdeko soka-dantza
2013/01/22
Eskerrikasko Josu! Aldatu dugu!
Dantzan.com - Beasaingo Neskatxen Esku-dantzaren sorkuntza prozesuren aurkezpena
2013/01/09
Eskerrikasko! Albiste batean jaso dugu Sortutakoak Jaialdiaren egiteraua: http://www.dantzan.com/albisteak/sortutakoak-jaialdia-gipuzkoako-dantzagunearen-eskutik
Dantzan.com - Beasaingo Neskatxen Esku-dantzaren sorkuntza prozesuren aurkezpena
2013/01/07
Mila esker zuei! Aldatu dugu ordua!
Dantzan.com - Zuberoako Maskaradak 2013 egutegia
2013/01/07
Ohartxo bat. Apirilaren 21ean, Lakarrin jarri dugu izango direla maskaradak, halaxe jartzen baitu guk jaso dugun informazioan. Berria egunkariak argitaratutako egutegian ordea, apirilaren 21ean Altzain [...]
Dantzan.com - Ivor Allsop, ezpata-dantzen ikertzaile eta bultzatzailea hil da
2012/11/23
Ivor Alssopen heriotz-oharra The Guardian-en: http://www.guardian.co.uk/stage/2012/nov/22/ivor-allsop-obituary
Dantzan.com - Dantza tradizionaleko monitore ikastaroa BDBren eskutik
2012/11/15
Jakin dugunez, ikastaro hau urrian hastekoa zen, baina matrikulazio urria izan zuenez ez zen martxan jartzerik izan.
Dantzan.com - Areatza: Aurreskua 1925
2012/11/12
Hemen Mikel SArriegik aipatzen du Hermuako Barteko aurreskua: http://www.dantzan.com/bideoak/hermua-barteko-aurreskua-2012
Dantzan.com - Maskaradak Zuberoan 1968 urtean
2012/11/12
Eskerrikasko Xabier! Asko estimatzen ditugu zure besarkada eta animoak. Gu gozatzen ari gara, eta altxor hauek gozatzen ez dituenak berak galtzen du!
Dantzan.com - Jabier Aranburu, Baryshnikov jaio eta James Dean hil zen dantzari ordiziarra
2012/11/12
MIla esker zuen erantzunengatik Mikel eta Joseba. Emandako informazioa Jabier Aranburu-ri buruzko orrialdean joango gara jartzen: http://www.dantzan.com/dantzariak/jabier-aranburu