"Oroitzen naiz" dokumentalaren proiekzioa Biarritzen

2011/12/15
"Oroitzen naiz" dokumentalaren proiekzioa Biarritzen

Hiru dantzariak, Mizel Theret koreografoa, eta Catherine Guillaud eta Caroline de Otero filmaren errealizatzaileak dokumentalaren aurkezpen proiekzioan izango dira. Abenduaren 18an, igandean, gaueko 21:00etan, Biarritzeko Le Royal zineman izango da estreinaldia. Sarrerak 4 euro balio ditu.

Mizel Theret-en zuzendaritzapean egindako dantza lana da Oroitzen naiz eta sorkuntza prozesua bera jarraitu dute errealizatzaileek eta emanaldiaren grabazioa ere egin dute. Aurkezpenaren ondoren dokumentala jasotzen duten DVDak salgai izango dira. 


Informazioa: BoiSakre