Dokumentuaren akzioak
Sagasetari Luzaiden egindako omenaldiaren argazkiak jaso ditu Irisarrik
Sagaseta apaiz izan zen Luzaiden 1970eko hamarkadan, eta bertan ari zela ekin zion Luzaideko dantzen inguruko informazioa biltzeari. 1977an argitaratu zituen dokumentu horiek "Danzas de Valcarlos-Luzaideko dantzak" liburuan, eta 2011an liburu horren sakontze lana argitaratu du "Luzaideko ddantzak" izenekoan. Dagoeneko kioskoetara iristen ari da, azken liburukote horren laburpena, "Jauziak. urratsak eta partiturak" izenekoa, egunotan erosi ahal izango dena. Lan horiek guztiak eskertuz omenaldia antolatuz zioten Luzaideko herritarrek pasa den uztailaren 25ean.
Luzaideko hainbat dantzari beteranok dantza emanaldia eskaini zuten Arretxe pilotalekuan eta oroigarriak eta besarkadak eskaini zizkioten Migel Angel Sagasetari.
Dokumentuaren akzioak