Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza Donostiako neguko ikuskizunen programazioan

Dokumentuaren akzioak

Dantza Donostiako neguko ikuskizunen programazioan

2011/12/15 11:55

DantzaKlub Atalak XIII - Dantzaz Konpainia

Victoria Eugenia, Club 

  • Otsailak 16, 21:00 - 6 €

Dantzaz Konpainiak koreografo gisa agertzeko aukera ematen die bere dantzariei eta gonbidatutako gipuzkoar artistei; bosgarren denboraldia du horretan oraingo hau. Etorkizuneko sortzaileen talentu berritzailea lehen aldiz ezagutzeko abagunea, beraz.

Rusia - La Veronal 

Victoria Eugenia Antzokia

  • Otsailak 18, 20:00 22 € / 16 €/ 10€

Baikal aintzira, Siberiaren hegoaldean, planeta osoan den aintzirarik sakonena da. Hainbeste ur du, non, lurrazal gainera isuriko bagenu, mundu osoa hogei zentimetroko ur-geruza batez estalita geratuko bailitzateke. Handik lau mila kilometrora, Tula izeneko hirian, Europa aldeko Errusiaren erdialdean, bikote bat, Andrei eta Nina, inoiz egin duten bidaiarik luzeena egitekotan dira: Tulatik helmugatzat aukeratu duten lekuraino, Baikal aintziraraino.

Baina Rusiak bi historia kontatzen ditu. Biak gertatzen dira denbora eta espazio berean. Ibilbideak elkarren ondoan doaz, elkar ukituz, bereiziz, gainezarriz eta urrunduz. Ikusleak hautatzen du, unean-unean, non jarri arreta.

Sed Lux Permanet - Ballet du Grand Théâtre de Genève

Victoria Eugenia Antzokia

  • Martxoak 30, 20:00 30 € / 22 € / 16 €

Sed Lux Permanet bi koreografiaz osatua dago: Transit Umbra / La Nuit Transfigurée eta Sed Lux Permanet / Requiem. Lehenean Francesco Ventrigliak bere erara kontatzen du benetazko maitasuna lortzeko, itzala uzteko eta gaua eraldatzeko euren beldurrak, larritasunak eta atsekabeak gainditzen dituzten emakume eta gizon baten istorioa.

Bestalde, Sed Lux Permanet / Requiem, Ken Ossola koreografoarena, bizitza eta heriotzaren arteko elkarrizketa da, argiaren eta iluntasunaren artekoa. Bizitza eta argitasuna gailendu egiten dira eta soseguaren horizontera eta argitasunera eramango gaitu, ezaxola utziko ez gaituen musikari esker.


Out in, Kukai dantza konpainia

Gasteszena (Egia K.E.)

  • Otsailak 25, 19:30  10€

Out In lankidetza-egitasmo bat da: batetik, Kukai; bestetik, koreografo konsagratuak: Damián Muñoz, Virginia García eta Iker Gómez, eta Jon Maya zuzendari lanetan. Sorbatza eta Aupa Mutil koreografietatik abiatuta, koreografoek beren piezak garatu dituzte, eta indar handiko areto-ikuskizun bihurtu dute Out In.

Perdiendo el tiempo, Mar Gomez

Gasteszena (Egia K.E.)

  • Martxoak 10, 20:00  10 €

Perdiendo el tiempo dantza, zirkua, poesia bisuala eta umorea nahasten dituen ikuskizuna da, esparru desberdinetatik datozen bi artistaren ibilbidea batzen duena: Mar Gomez-ek antzerki-alderdia dakar mugimenduaren bitartez, ezaugarri dituen berotasun eta umore-zentzuarekin batera; Ignasi Gil-ek, berriz, trebetasun akrobatikoa dakar, samurtasunez jantzitako teknika ezin landuagoarekin.

 

Informazioa: Donostia Kultura

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.