Orain arteko ekarpenak
Torrekua jantzi museoa izatearen aldeko sinadurak bilketa
2012/12/17
Iraultza dantza taldeak, Torrekua jantzi museoa izatearen alde sinadurak jasotzeko webgune bat sortu du. Errenteriako Torrekua XV. mendeko dorretxea da eta orain dela 2 urte berritu den jantzi museoa izateko helburuarekin. Azken asteotan jakin da Errenteriako Udalak beste asmo batzuk dituela eraikin horrentzat eta Torrekua jantzi museoa izatearen aldeko sinadura bilketari ekin dio Iraultza dantza taldeak.
Dantza Down sindromea duten gazteen garapen fisiko eta psikikorako lagungarri
2012/12/13
Down sindromea duten gazteengan dantza jarduerak dituen onurak aztertzen dihardu Nuria Massó ikertzaileak. Medikua da Massó eta dantza klasikoa, garaikidea eta jazza landu ditu. Dantza irakasle jardun zuen lanean medikuntza ikasi bitartean, eta baita mediku lanean hasi eta lehen urteetan. Doktorego tesian dantzarien arazo fisiko ohikoenak aztertu zituen. Gaur egun, Blanquernan, Ramon Llull unibertsitatean irakasle da, eta datozen hiru urteetan Down sindromea duten gazteekin dantza jarduerak lantzearen eraginak aztertzeko beka bat eskuratu du.
Barcelona Ballet utzi eta Flandeseko Balletean sartu da Ion Agirretxe
2012/12/12
Lau urtez Angel Corella dantza izarraren konpainiako dantzaria izan da Ion Agirretxe donostiarra. Corella Ballet 2008an sortu zenetik American Ballet Theatreko izarraren gidaritzapean aritu da Agirretxe, baina konpainiak arazo ekonomikoekin Bartzelonara jo ondoren, eta hala ere, erakundeen babes urria izanik, Corellaren babesa utzi eta Flandeseko Erret Balletean ibilbide berria hasi du Ion Agirretxek.
Urki dantza taldeak 25. urteurrena ospatuko du 2013an
2012/12/12
Datorren abenduaren 29an abiatuko ditu Andoaingo Urki dantza taldean bere sorrearen hogeitabosgarren urteurreneko ekitaldiak. Taldearen webgunea eta logoa aurkeztuko ditu, eta horiekin ospakizun ekitaldiz betetako urtea abiatuko dute Urkiko dantzari eta musikariek.
Ainarak ikuskizunaren estreinaldirako sarrerak agortu dira
2012/12/12
Pascale Laskanok zuzentzen duen Zarena Zarelako taldeak ikuskizun berria estreinatuko du Luhuson asteburu honetan: Ainarak. Larunbat eta igandean egingo dira emanaldiak, baina bi saioetarako sarrera guztiak agortu dira dagoeneko.
Errenteriako jantziaren museoa airean
2012/12/11
Ramon Garcia buru duela, urte asko daramatza Errenteriako Iraultza dantza taldeak euskal jantziak biltzen eta Torrekua dorretxean euskal jantziaren museoa egiteko proiektuan lanean. Azken egunotan kezka sortu da, Errenteriako Udalak Torrekua dorretxean ostatu bat jartzeko aukera aztertzen ari delako.
Dantza tradizionalean espezialista unibertsitate titulua Madrilen
2012/12/11
Madrilen, Juan Carlos I. Unibertsitateak eta Alicia Alonso dantza institutuak "Dantza tradizionalean espezialista titulua" eskuratzeko ikasturtea abiatu dute. Unibertsitatearen berezko titulo moduan jarri da martxan, eta lehen ikasturte honetan Extremadurako dantzetan espezialista tituloa eskuratu ahal izango dute ikasketak burutzen dituztenek. Ikasketen ardurdaduna den Estela Alarcón Rodriguez-ekin hitz egin dugu ekimen aitzindari honen inguruko informazioa jasotzeko. Hona kontatu diguna:
Bigarren saria eskuratu du dantzan.com-ek sei@2012 sariketan
2012/12/10
Euskarazko 2012ko sei ekarpen onenak hautatu nahi izan dituzte sei@2012 sariketan. Lehen errondan hautagai zerrenda bat osatu zen, 30 hautagairekin, eta horien artean sei onenak hautatzeko bozketa sistema jarri zuten. Bozketaren emaitzak jakinarazi dituzte eta dantzan.com bigarren postuan geratu da. #twittereuskaraz ekimenak eskuratu du lehen saria.
Folklore ikerketa beka CIOFF-en eskutik
2012/12/05
CIOFF (Folklore jaialdien antolatzaileen elkarteak) erakundeak, folklore ikerketak bultzatzeko beka deialdia egin du. 2012ko beka deialdiaren gaia "herri musika eta dantza" izango da. Urtebeteko ikerketa beka honen diru-poltsa 4.500 €-koa da. Proposamenak abenduaren 30aren aurretik egin behar dira.
Dantzazalearen erosketa zerrenda Durangoko Azokarako
2012/12/04
Abenduaren 6tik 9ra burutuko da Durangoko 47. Liburu eta Disko azoka, eta ohi bezala, dantzaren inguruan urtean izan diren argitalpen asko bertan erosteko aukera izango da. Hona guk apuntatu ditugu nobedadeak:
Orain arteko erantzunak
Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia
2014/02/07
Eskerrik asko abisuagatik, eguneratu dugu egutegia.
Dantzan.com on Dantza irudien bilduma zabala sareratu du Alkis Raftis-ek
2013/11/13
Bai, eta badira gehiago ere. Hona batzuk:
- Satan-dantza pastoral batean: http://danceprintscollection.orchesis-portal.org/[…]/s0791
- Dantzaldia Donostian 1903 inguruan (bibolin joleekin): http://danceprintscollection.orchesis-portal.org/[…]/s0707
- Aurreskua 1929: http://danceprintscollection.orchesis-portal.org/[…]/p6731
- El chun-chun - Jota de Navarra (1929): http://danceprintscollection.orchesis-portal.org/[…]/p6733
- Satan-dantza pastoral batean: http://danceprintscollection.orchesis-portal.org/[…]/s0791
- Dantzaldia Donostian 1903 inguruan (bibolin joleekin): http://danceprintscollection.orchesis-portal.org/[…]/s0707
- Aurreskua 1929: http://danceprintscollection.orchesis-portal.org/[…]/p6731
- El chun-chun - Jota de Navarra (1929): http://danceprintscollection.orchesis-portal.org/[…]/p6733
Dantzan.com on Maskaraden inguruko galderak Zuberoako Mihia Pitz telebistako lehiaketa berrian
2013/10/14
Maskaradetan emakumeek lehen aldiz non eta noiz parte hartu zuten galdearen inguruan idatzi digu Marcel Bedaxagarrek. Hauxe esaten digu: "Ene ustez, egün bat baizik ez züen egin Barkoxen. Eta ondotik, ez da emazterik izan maskaradetan 31 urtez. Urdiñarben ziren berriz agertü eta geroztik beti hor dira, salbü Eskiulan, herri horrek emazteen maskaradak egin ondoan, gizonenak egin beitzütian urte zonbait berantago (Gamere Ziihigako aitzineko maskaraden ber urtean eta ber ihautean).
Dantzan.com on Ezpata-dantzak San Migeletan, Xemeindik Igantzira eta Iurretatik Ontariora
2013/10/01
Mila esker Aritz!
Dantzan.com on Areatza: Aurreskua 1925
2013/09/18
Bideo honen harira, Sojok bere jaioterrira egindako bisitaren berri ematen zuen ABC egunkariko albistea aurkitu du @jabiortega -k eta twitter bidez konpartitu du. Hauxe dio testuak:
ABC, Viernes 5 de Febrero de 1925
Vascongadas
El Dr. Sojo en Bilbao
Bilbao 5, 11 noche. El ilustre periodista argentino doctor Sojo visitó hoy Villaro, donde nació su madre, presenciando las fiestas típicas que se organizaron en su honor. Por la tarde verificó una visita a la casa paterna, existente en Castrejana. Esta noche, sus amigos obsequiaron al director de La Rasan, de Buenos Aires, con ana comida en el Club Náutico, a la qne. asistieron el presidente de la Diputación, el alcalde y el cónsul de la Argentina.
ABC, Viernes 5 de Febrero de 1925
Vascongadas
El Dr. Sojo en Bilbao
Bilbao 5, 11 noche. El ilustre periodista argentino doctor Sojo visitó hoy Villaro, donde nació su madre, presenciando las fiestas típicas que se organizaron en su honor. Por la tarde verificó una visita a la casa paterna, existente en Castrejana. Esta noche, sus amigos obsequiaron al director de La Rasan, de Buenos Aires, con ana comida en el Club Náutico, a la qne. asistieron el presidente de la Diputación, el alcalde y el cónsul de la Argentina.
Dantzan.com on Non izan zarete uda honetan dantzan?
2013/09/03
Jon Iruretagoienak hauen berri eman digu <dantzan> posta zerrendan: "Ixtorio Mixtorio ikusgarria Bretaniara eraman genuen Maritzuli konpainiarekin, Xinkako (Bidarte) eta Eraiki (Behobia) taldeekin. Guingamp eta Pontivy-n eman genuen. Hendaiako Akelarre taldea eta behobiako eraiki dantza taldea, IDB ek lagundurik, Bretaniara joan ziren, Concarneau-ko "les filets bleus" festibalean parte hartzeko."
Dantzan.com on Non izan zarete uda honetan dantzan?
2013/09/03
Jakin dugunez Donostiako Kresala dantza taldea Ambert-en izan da, Frantzian.
Dantzan.com on Non izan zarete uda honetan dantzan?
2013/09/03
Eskerrikasko Ander! Sartu dugu zerrendan.
Dantzan.com on Dantzargazkia 001: Maskaradak Sohütan 1934an
2013/08/14
Hona Marcel Bedaxagarrek emandako zenbait argibide: "Ene ustez xorrotx bata (eskerrekoa) Marcellin Heguiaphal daiteke. Pastoral errejent familia handi batetakoa et bera ere errejent izana. Azkena 1984 ean Sohütan, "Aimunen lau semeak". 1996 an zendürik. Gure Irratiko Mattin Larzabal eki algarizketatü günian 1982 an. Maskarada horik aipatü zeizkün. Ez dütüt oro gogoan orai. Orain segür niz xuriz den eta argazkian ageri den motiko gaztea beti bizi dela! Ferdinand Morot deitzen da eta Sohütan da beti. Diala 15 egün, pastoral mustrakan zen."
Dantzan.com on Dantza ekitaldiak Herri Urratsen
2013/05/20
Mila esker Johañe. Egin dugu zuzenketa. Ondo segi!