Dokumentuaren akzioak
Ortzadar hautatu dute Boiseko 2015eko Jaialdirako
Bost urtetik behin ospatzen da Jaialdi Boisen, Euskal Herritik kanpo egiten den euskal festa handiena. Jaialdi bakoitzerako zenbait dantza eta musika talde gonbidatzen dituzte Euskal Herritik Boisera jaialdian parte hartzera, eta 2015eko Jaialdin parte hartuko duten taldeen hautaketa ezagutzera eman berri dute. Hauek dira taldeak:
- Ortzadar dantza taldea (Iruñea)
- Luhartz erromeria taldea (Durango)
- The Crazy Wheels Band musika taldea (Soraluze)
- Irrintzi Erraldoi Konpartsa Kultur Elkartea, (Orio)
Informazioa: Jaialdi 2015
Dokumentuaren akzioak