Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Soka erakusketaren bisita gidatua Beasainen

Dokumentuaren akzioak

Soka erakusketaren bisita gidatua Beasainen

2019/09/30 18:30
Soka erakusketaren bisita gidatua Beasainen

Bisita gidatua Soka erakusketan, Igartzan, Beasain, 2019-09-29. Argazkia: Xabier Garmendia

Soka, Euskal Dantzaren Urratsetan erakusketa Beasainen da egunotan, Igartza jauregian, eta Oier Araolazak erakusketara bisita gidatua eskaini du irailaren 29an. Euskal Kultur Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin prestatutako erakusketak euskal dantzaren bide-lerroetan bidaia aberatsa, dokumentatua, eta ikus-entzunezkoz oso ongi hornitua eskaintzen du, eta erakusketaren barrunbeetan nabigatzeko hainbat aholku eta jakingarri eskaini dizkie bisitara hurbildu diren herritarrei, dantzariei eta musikariei.

Igartza, soka erakusketa 2019
Bisita gidatua Soka erakusketan, Igartzan, Beasain, 2019-09-29. Argazkia: Xabier Garmendia

Igartza, soka erakusketa 2019
Bisita gidatua Soka erakusketan, Igartzan, Beasain, 2019-09-29. Argazkia: Xabier Garmendia

Lau atal nagusitan antolatutako edukiak jasotzen ditu Soka erakusketak, dantzaren sentipen intimoetatik abiatuta, dantzak historian eta gizartean dituen ikuspegi desberdinak jorratuz eta sorkuntzara begira borobilduz. Aipatzekoak dira dantza irudiak jasotzen dituzten filme ederrak, argazki handiak eta propio erakusketarako produzitu diren ukipen pantailak, ikusentzunezkoak eta testuak.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Dantzan

Dantzan

Dantzan elkartea 2002an sortu zen dantzan.eus (dantzan.com hasieran) kudeatzeko. Gaur egun euskal dantzaren inguruko informazioa, albisteak, bideoak, agenda eta bestelakoak sareratzen dituen dantzan.eus webguneaz gain, dantzaren lotutako beste zenbait jarduera burutzen dira elkarte honetatik, adibidez:

 

Dantzan

Ubitxa 16-18, behea // 20600 Eibar (kokapena)
+34 943 53 04 40
dantzari@dantzan.com