Dokumentuaren akzioak
Soka erakusketa eta dantza-ekitaldiak Dantzan Biharrianen

Urriaren 31tik aurrera irekita izango ditu ateak Soka erakusketak Eibarren. Biharrian Dantzan egoitzan izango dugu Soka, euskal dantzaren urratsetan erakusketa multimedia. Erakusketarekin batera zenbait jarduera antolatu dira, bisita gidatu bat Oier Araolazarekin, bisita dantzatu bat Patxi Labordarekin eta dantza eta sorkuntzaren inguruko gogoeta saio bat Juan Antonio Urbeltz eta Iñaki Arregirekin.
Bisita-gidatuak eta jarduerak
- Azaroak 4, astelehena, 19:30ean
- Azaroak 21, osteguna, 19:30ean
- Abenduak 12, osteguna, 19:30ean
Erakusketaren xehetasunak
"Soka, Euskal Dantzaren Urratsetan" izeneko erakusketa multimedia honek 150 metro karratutan euskal dantzari begirada zabal eta sakona eskaintzen dio 400 bat ilustrazio (artxibo bideoak, elkarrizketa zatiak, soinu zatiak eta artxibo irudiak), zazpi bideo sorkuntza original, 14 ukipen-pantaila, formatu handiko 7 HD telebista, 6 koadro digital, 15 ordenagailu eta 9 irakurgailuren bitartez, eta lau hizkuntzatan: euskaraz, frantsesez, gaztelaniaz eta ingelesez.
Erakusketa Euskal Kulturaren Erakundeak (EKE) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak produzitu dute eta Biarritzen, Donostian, Bilbon, Gasteizen, Iruñean, Maulen, Baionan, Zarautzen, Getxon, Bordelen eta Pauen izan da besteak beste ikusle arrakasta handiz leku guztietan. Egoitza nagusia Eibarren duen Dantzan elkarteak ere parte hartu zuen erakusketaren edukien prestaketan eta orain Gipuzkoako Diputazioaren laguntzarekin Dantzanen egoitza berrian, Biharrian-en ikusi ahal izango da erakusketa sei astez.
Datak, ordutegiak eta kokapena
Erakusketa: Soka, euskal dantzaren urratsetan
Datak: 2019ko urriaren 31tik abenduaren 15era
Ordutegiak:
- Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 20:00etara
- Larunbat, igande eta jai-egunetan 11:00-13:00 eta 17:00-20:00 bitartean
Tokia: Biharrian Dantzan, Ubitxa 16-18 behea. 20600 Eibar
Kontaktua: 943 53 04 40 dantzari@dantzan.com
Dokumentuaren akzioak
Erantzun

Dantzan
Dantzan elkartea 2002an sortu zen dantzan.eus (dantzan.com hasieran) kudeatzeko. Gaur egun euskal dantzaren inguruko informazioa, albisteak, bideoak, agenda eta bestelakoak sareratzen dituen dantzan.eus webguneaz gain, dantzaren lotutako beste zenbait jarduera burutzen dira elkarte honetatik, adibidez:
- Euskal dantza irakasleen formaziorako jarduerak antolatu eta eskaintzen ditugu Gipuzkoako Foru Aldundiaren Dantzan Ikasi programaren bidez.
- Gipuzkoako Dantzagunearen kudeaketan parte hartzen dugu Dantzaz elkartearekin eta Eragin enpresarekin batera osatzen dugun Ondare2.0 Aldi Baterako Enpresa Elkartearen bidez.
- Euskal dantzaren artxibora begira Eusko Jaurlaritzaren ekimenez burutzen ari den euskal dantzaren ikusentzunezko artxiboen digitalizazio programan parte hartzen dugu Eresbilen bitartez.
- Hainbat dantza ekitaldiren antolaketa eta kudeaketan parte hartzen dugu, hala nola Gipuzkoako Urrezko Dominaren ezpata-dantza Gipuzkoako Diputazioaren eskariz eta Ikerfolk elkartearekin elkarlanean edo Gaztemundu Dantzan programa, Eusko Jaurlaritzaren enkarguz, besteak beste.
- Dantzarekin lotutako aholkularitza, informazio eta dokumentazio zerbitzua eskaintzen dugu, bai emailez, bai telefonoz (943 53 04 40), bai Eibarren dugun bulego nagusian.
Dantzan
Ubitxa 16-18, behea
20600 Eibar
+34 943 53 04 40
dantzari@dantzan.com