Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Andra Mari: Lizarrako larrain-dantza

Dokumentuaren akzioak

Andra Mari: Lizarrako larrain-dantza

2010/09/15 09:27

Lizarrako larrain-dantza hau (gaur egun plaza gehienetan dantzatzen dena baino luzeagoa) Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak eskainitakoa da. Bertsio honek 15 minutuko iraupena du, eta Andra Marikoek azalpen hau ematen dute horri buruz: "Gaur egun, plaza gehienetan egiten dan Larrain-dantza askoz laburragoa izaten da; 7 minutukoa-edo. Zergatik? Gasteizen Falangearen inguruko entitate batek, "Educación y Descanso"-k, dantza txapelketa bat antolatu eta bertara aurkeztu ahal izateko, Beruetek berak, (Larrain-dantzaren berreskuratzaileak) erabaki ebalako Larrain-dantzaren atal guztiak dantzatzea baina atal bakoitza errepikatu barik, hau da, normalean dantzatzen zanaren erdia eginda. Zergatik? Txapelketaren oinarrien arabera, dantza bakotxak gehienez 7 minutu iraun behar ebazalako. Eta horixe da, errepikatu gabekoa, Euskal Herriko plazetan nagusitu dan Larrain-dantza."

Andra Mari dantza taldeak Francisco Beruete, Lizarrako dantza-maisuarekin ikasi zuen jatorrizko bertsio luzea eta horixe dantzatzen du bideo honetan. Andra Mari dantza taldea, Galdakao, 2010-09-14.

Etiketak
francisco-beruete
larrain-dantza
galdakao
nafarroa
2010
andra-mari

Dokumentuaren akzioak