Dokumentuaren akzioak
San Joanetako neskatxen esku-dantza 2009
Iazko San Joan bezperan atera genuen lehen aldiz Beasaingo Neskatxen esku-dantza. Modu honetara, herriko jaietako haurren aurreskuaren baliokidea eta osagarria izango da hemendik aurrera, neskatilak sokaren gidari eta protagonista jarrita.
Goierrin galdua zen garai batean emakumeek soka-dantza ateratzeko ohitura. Honenbestez, esan dezakegu dagoeneko Beasainen baditugula bai gizon-dantza (Agintariena), bai gazte eta galaien esku-dantzak izan daitezkenak (helduena eta haurren aurreskua), eta baita emakumeak protagonista izan ohi dituen neskatxen esku-dantza hau ere.
Beasainen, udako solstizioa ospatzeko eta udari ongietorria emateko “alamartxoa” edo san joan sua pizten da; eta erromeria egin ohi zen gutxienez orain ehun urtetik hona.
Beste herrialde guztietan bezalaxe, San Joan loreak biltzen ziren eta lizar edo elorri adarrak jartzen ziren etxeetako ateetan; edota “Sanjoan Arbolea” prestatzen zuten hainbat auzotako mutilek.
Kasu honetan guk, soka-dantzaren aldaera ezezagun bat lotu diogu alamartxoaren tradizio honi, aberastuz, eta bide batez, berreskuratze lan bat ere burutuz. Dantza eta udako solstizioa lotu ditugu, eta denboraren poderioz galtzen ari zaizkigun tradiziozko kultura osagai hauek gogora ekartzen ditugu.
Urtero, neska koxkortuenek dantzatzen dute (12-14 urtekoek), nolabait, dantzari helduen taldera pasatuko direla eta iniziazio errito moduko bat antzeztuz.
San Joan egunaren inguruan bildutako landareek zorte ona ematen dute, eta gaitzak, trumoiak, eta beste, urruntzen dituztelako ustea oso zabaldua dago. Dantza egin aurretik biltzen ditugu, eta buruan apaingarri gisa erabiltzen ditugu. Gero, etxean gorde eta hurrengo urteko sua pizteko erabiltzen ditugu, zaharrak erre eta berriak ekarriz.
Ekainaren 23an, gaueko 22:00etan, beraz, Beasaingo Barrendain plazan (tren geltokian) iazko trumoi eta tximistak gogoan izango ditugu.
Iazkoaren kronika eta argazkiak gure blog-ean ikus daitezke:
http://www.dantzan.com/blogak/aurtzaka/esku-dantza-trumoi-artean
http://picasaweb.google.com/aurtzaka/SanjoanNeskatxak?authkey=7I75ZV3uorc#
Aurtzaka dantza taldea
Beasaingo dantza taldea. Izen honekin 1979 urtean sortua, aurretik urte askoan lanean ari ziren "Goierri" eta "Salleko Adiskideak" taldeen elkartzearen ondorio. Gipuzkoako Goierri eskualdeko dantzari eta musikariz osatua. Batez ere gure eskualdeko dantzak lantzen ditugu, herrian bertan usadiozko bihurtu diren hainbat ekitaldi bultzatu eta sustatzeaz gain: dantza-sokak Loinatzetan, Igartzako ezpata-dantza, Sanjoanetako esku-dantza, etab.
Aurtzaka dantza taldea
Garmendia Otaola 9
20200 Beasain
www.aurtzaka.com
aurtzaka@gmail.com
Jasotako azken erantzunak
- Iñaki Zugasti on АУРЦАКА izan gara Bulgarian 2017/09/04
- Aurtzaka dantza taldea on АУРЦАКА izan gara Bulgarian 2017/09/04
- Oier Araolaza on АУРЦАКА izan gara Bulgarian 2017/09/04
- Agurtzane Agirre Mujika on Joseba 2014/11/08
- Emak Bakia Dantzan on Joseba 2014/11/08
- Jon Goya on Joseba 2014/11/08
- Aritz Ibañez Lusarreta on Joseba 2014/11/08
- Izaskun Salazar on Joseba 2014/11/08
- Oier Araolaza on Joseba 2014/11/08
- Mikel Sarriegi on Joseba 2014/11/08