Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aurtzaka dantza taldea Eusten diogu

Dokumentuaren akzioak

Eusten diogu

Eusten diogu

Igartza 2015. Argazkia: Imanol Zubiaurre/Aurtzaka

Hamargarrena etorri zaigu dagoeneko, eta hemen gaude indartsu. Iazkoan ehun dantzaritik gora elkartu baginen, aurtengoan eutsi eta gertu ibiliko gara. Ohiko legez, irailaren 10ean ospatuko dugu gure eguna.

Orain arte egindako bideak sendotu garela adierazten duela pentsatzen dugunez, aurtengoan prestatu ditugun berezitasun batzuk hauek dira:

Irailak 7, asteazkenean, Igartzako Jauregian 19:00etan: "Igartzako Dantzarien Kofradiak 10 urte" aurkezpena egingo dugu. Bertan elkartuko gara bai kofradia kideak bai herritarrak, gure ibilbidearen hasiera, bilakaera eta egungo egoera aztertu eta ezagutzeko. Iazko saio bereziaren argazki eta bideoen bilduma aurkeztu eta zabalduko dugu, eta Kofradiaren Erregela edo Arautegia ezagutzera emango dugu. Aurtengo Ohorezko Kofrade berriaren izena ere ezagutzera emango dugu.

Irailak 8an, azken entsegua egingo dugu Igartzan bertan, arratsaldeko 19:00etan.

Irailak 10eko ospakizunen baitan: dantza moldaketa berriak egingo ditugu, Igartza eta bere historiari egokituak; hamar urte bete dituzten kofradiakideei zinta berria erantsiko zaie beren dominetan, Ohorezko Kofrade berria izendatuko da, eta Erromeria ospatuko dugu arratsaldean 18:00etan Errebal taldearekin batera.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aurtzaka dantza taldea

Aurtzaka dantza taldea

Beasaingo dantza taldea. Izen honekin 1979 urtean sortua, aurretik urte askoan lanean ari ziren "Goierri" eta "Salleko Adiskideak" taldeen elkartzearen ondorio. Gipuzkoako Goierri eskualdeko dantzari eta musikariz osatua. Batez ere gure eskualdeko dantzak lantzen ditugu, herrian bertan usadiozko bihurtu diren hainbat ekitaldi bultzatu eta sustatzeaz gain: dantza-sokak Loinatzetan, Igartzako ezpata-dantza, Sanjoanetako esku-dantza, etab. 

 

Aurtzaka dantza taldea

Garmendia Otaola 9

20200 Beasain

www.aurtzaka.com

aurtzaka@gmail.com