Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aritz Ibañez Lusarreta

Orain arteko erantzunak

Aritz Ibañez Lusarreta on Aiko Taldea: Astoarena

2013/05/15

Neskei Baztanen mutil-dantzak egiten ez uzteko argudioetako bat izan ohi da ez dutela gizonen grazia dantza hoiek ematerako garaian. Bideoan agertzen diren emazte horiek dutena grazia eta dantzan jakitea ez bada... erakustaldi ederra!

Aritz Ibañez Lusarreta on Beasaindarrak ziren dantzariak

2013/05/15

Ze harribitxiak eskaintzen dizkigun dantzan.com-ek eta kasu honetan Joxalbertok eta Mikelek. Biba zuek!

Aritz Ibañez Lusarreta on Lakarri: Gamere-Zihigako maskaradak 2013: barrikada

2013/04/30

Ze ederra Eirek egindako bideoa! Eta ederrak gisa berean Gamere-Zihigako aitzindariak!

Aritz Ibañez Lusarreta on Seccion Femenina, jantzi eta dantza sorkuntza ideologiaren zerbitzura

2013/04/17

Interesgarria litzateke jakitea gaur egun dantza taldeetan egiten diren dantzetatik zenbat diren bide hontarik sortuak eta zabalduak, arkeokoreologia hurbilak jakinarazi diezagun zehazki zertan ari garen, eta benetan interesgarria ote den dantzatzen ari garen hori mantentzea edo baztertzea!

Aritz Ibañez Lusarreta on Otsagabiko Katxutxaren arrastoaren atzetik

2013/03/25

Aurrekoan, José Javier Sagardoyri, azken hamarkada hauetako boboari galdetu nion honen berri. Bideoa ere ikusi du berak eta aitortzen du Pedro Esartek (abizena Esarte da, hori ere zuzendu zidan) esaten duela 2 itzuli ematen ziztuztela ezker aldera; baina bistan dela horretan tronpatu egin zela Pedro edo gaizki ulertua izan zela elkarrizketatu eta elkarrizketatzailearen artean. Otsagabian, 60. hamarkada bukaeratik dantzatu izan duela berak eta buelta bakarrarekin egiten zutela modorroa, Patxi Arraras-ek eskuinerako itzuli bat gaineratu zion arte. Berak ez duela inolako erreferentziarik 2 buelta ezkerrera eman izanaz inoiz (azken 40 urteetan bederen) eta danzanteen liburuan ere ez dela hori behin ere aipatzen.

Nik jarraitzen dut pentsatzen, eta Sagardoyk esan dizkidanek ere horretara bideratzen naute, Pedro Esarte tronpatu egin zela datu hori ematerakoan.

Beste zertzelada bat ematearren, Pío eta Julio caro Barojaren "Navarra las 4 estaciones" documentalean Otsagabiko danzanteak agertzen dira Muskildan dantzatzen, Pedro Esarte bera bobo dutela. Modorroa itzuli bakarrarekin egiten dute hor ere: http://www.youtube.com/watch?v=ta4j_sywmiE (1971ko bideoa da hori, Arraras-ek 1974. urtean aldatu zien modorroa).

Aritz Ibañez Lusarreta on Otsagabiko Katxutxaren arrastoaren atzetik

2013/03/18

Mikel, niri bideoa ikusita oraindik ere dudatxoa geratzen zait. Esart-en hitzetatik hauek ematen didate duda:

- "Hasta que vino este señor que dijo: os dejais una parte en el modorro".

Arraras-ek 2 errepikapen jarri bazizkion modorroaren bueltari eta Otsagabikoek, bere esanetan, parte bat jaten bazuten, horrek esan nahiko luke buelta bakarra ematen zutela lehenago.

Mikelek jarri duen bideoan bertan agertzen da Esart, baita Txepi ere, azkenaldi honetako boboa, eta buelta bakarra ematen dute modorroan.

Errespetu handienarekin diot, eta inori min emateko intentziorik txikienarekin, baina ez da posible Pedro Esart tronpatu izana?

Aritz Ibañez Lusarreta on Otsagabiko Katxutxaren arrastoaren atzetik

2013/03/15

Nik Mikeli ez diot oso ongi ulertu esan nahi zuena.
Julen-ek dioenaren harira, aldiz, nik Otsagabian beti entzun izan diot Txepiri eta besteri, modorron buelta bakarra egiten zutela ezkerrera. Gauza bera Urbeltzi.

Rosa Villafrancak eta Angel Maria Aldayak Otsagabiko dantzei buruz idatzitako liburuan, 50. hamarkadako Moises Elizagaren partiturak agertzen dira eta musikak buelta bakarrerako tartea ematen du. Liburu horretan bertan Julián Mancho dantzari beteranoari egindako elkarrizketaren transkripzio bat agertzen da eta dio: "El baile modorro lo hacen ahora doble baile. Antes no lo hacíamos más que a un lado".

1974. urtean, jakina denez, Patxi Arraras-ek hainbat aldaketa proposatu zituen dantzetan eta 2 buelta sartu zituen lehen bakarra zen tokian, ezkerrera eta gero eskuinera, horretarako musika errepikatuz.

Nik jakinmina dut, jakinmin zintzoa, 2 bueltak alde berera egiteko molde hori nondik atera ote den, ez baitut beste inon aditu edo irakurri.

Aritz Ibañez Lusarreta on Marmutx: kaskarotak, John Churchil eta mendira igo zen hartza

2013/02/26

Bitxiak bezain politak dira horrelako sarrerak. Mila esker!!!

Aritz Ibañez Lusarreta on Dantzari beteranoen taldeak, dantzaz gozatzen jarraitzeko aukerak

2013/02/21

Ni ez naiz besteen etxean sartuko, eta pentsatzen dut besteak ere ez direla horretan ari. Bakoitzak nahi dituen izenak erabiliko ditu, falta zena. Baina kontua da hitz elkarketa batean "ohi" bigarren osagai hori gehituta, dagoeneko jarduera bat egiten ez duena ari garela izendatzen (intentzioa hori izan ala ez). Beraz, dantzari direla aitortzen dugu, baina izenean ez-dantzari deitzen ditugu eta hor inkoherentzia bat dago. Horregatik egokiago joko nuke zahar, beterano edo holako zerbait.