Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aritz Ibañez Lusarreta

Orain arteko erantzunak

Aritz Ibañez Lusarreta on Ezpata-dantzak San Migeletan, Xemeindik Igantzira eta Iurretatik Ontariora

2013/10/01

Handik eta hemendik tiraka bildu ditut informazio batzuk.

San Migel egunez egiten dituzte dantzak Igantzin. Ezpata-dantza eta Makil-dantza bat behintzat.

(http://www.flickr.com/[…]/ eta http://www.flickr.com/[…]/)

Goizeko 10:00etan karriketan barna buelta ematen duten txistulariek eta ezpata-dantzariek. Geroxeago, Udalbatza, ezpata-dantzari eta txistulariekin batera herriko bandera aitzinean dutela Herriko-Etxetik elizara abiatzen dira meza nagusia entzutera. Mezaren ondotik bandera arbola egiten dute plazan eta ezpata-dantzariek haien saioa egiten dute ondotik.

Bitxia iruditu zait, neskek duten partehartzea. Izan ere ezpata-dantzarien ondoan egiten baitute herriari buelta, kastañuelak joz eta ezpata-dantzarien ezpaten artetik dantzatuz.

http://www.flickr.com/[…]/

Iosu Royori Igantziko Amadeo Arretxea txistulariak esan dionez, 1936. urteko gerra aitzineko zenbait informazio eta datu zituzten bilduta Igantziko dantzen inguruan, baina gaur egun egiten dituzten hauek berritik sortuak dira ez oso aspaldi. Gutxienez 2008. urtetik egiten dute Ezpata-dantza eta Makil-dantza Igantzin.

Ederra litzateke bertakoren batek datu zaharrei buruzko eta dantza berrien sortze prozesuari buruzko artikulotxo bat eginen balu. Ia animatzen diren!

(Argazkiak: Oskar Txoperena)

Aritz Ibañez Lusarreta on Ezpata-dantzak San Migeletan, Xemeindik Igantzira eta Iurretatik Ontariora

2013/09/27

Mundu hauetan gero eta gehiago murgildu, gero eta ezjakinago sentitzen da bat.

Duela ez asko, 2-3 urte, jakin izan nuen Igantzin ezpata-dantza bat bazela. Gaurkoarekin 3 argazki ikusi ditut tarte horretan. Misterio bat da niretako, ze Lesaka edo Berakoen tankera hartzen diot, baina ez dut bideorik edo zuzenean ikusterik izan.

Inork ba al du beste erreferentziarik?

Aritz Ibañez Lusarreta on Cetina: Contradanza 1991

2013/09/13

Cetinako Dance-aren argazkiak ikusiak nituen baina ez dantza bera. Bitxia, errepikakorra, bufoneskoa, beste garai bateko dantza, baina ah ze ederra! Bideoa oso-osorik ikusiz gero dantzan-ikasiko ziurtagiriren bat emanen duzue, ezta? :)

Ah ze meritu fisiko eta mentala dantzariek. Bikaina iruditu zait.

Aritz Ibañez Lusarreta on Sri-Lanka: Arku-dantza 2012

2013/09/02

Ikaragarria, edo bideo bukaeran dioten bezala, guapísimo!!!!!!

Aritz Ibañez Lusarreta on Jantziarekin dantzatu eta jantzia dantzatu

2013/07/18

Oso gai interesgarria Anek plazaratutakoa, mila buruhauste ekartzen baitizkigu, besteak beste. Azken urteotan ikusten ari gara neskek merezitako lekua hartzen ari direla plazan, poliki-poliki (polikiegi?). Askotan, lehen, mutilek bakarrik zuten tokia plaza horretan eta neskek ere salto hori ematerakoan... nola jantziko ditugu? hori da buruhauste handienetako bat. Honi buruz hausnartzea eta etortzen ahal diren egoerei aurre hartzea bikaina litzateke, beraz, aurrera mintegiarekin!

Aritz Ibañez Lusarreta on Kabalkadak Aiziritzen 1989ko otsailaren 12an

2013/06/25

Bikaina da ikustea bideo bakarrean, eta elkarren ondoan, horren estilo ezberdinez dantzatzen duen jendea ikustea. Ez dakit adineko dantzari horiek guztiak Aiziritzekoak izanen ote ziren, baina bistan da ez dagoela jauziak dantzatzeko manera bakarra, batzuetan entzutea tokatu izan zaigunez! Mila esker bideoa sareraturik!

Aritz Ibañez Lusarreta on Zoom godalet

2013/06/13

Aurrekoan "Godalet: manexen afruskeri galanta" (http://www.dantzan.com/[…]/godalet-manexen-afruskeri-galanta) idatzi zuen Julen Leuzak dantzan.com-eko bere blogean eta bideo honetan azaltzen zaigu jarraitu beharreko eredua argi eta garbi! Bikaina!

Aritz Ibañez Lusarreta on Harpo Marx eta euskal dantzariak 1925

2013/06/11

Ze irudi bitxiak! Niri hor Harpo ikusi eta Pitxu etortzen zait burura! :)

Aritz Ibañez Lusarreta on Estibalitz Iturria: Gipuzkoako Dantzarien Biltzarra eta bere jarduerak

2013/05/31

Barkatuko didate EDB-ko kideek baina ze gatz gabea iruditzen zaidan haien diskurtsoa, huts samarra. Uste dut dantzaren sektoreko eragile ezberdinek aurre hartu dietela eskuinetik eta ezkerretik eta betikoan jarraitzen dutela, eboluzionatu gabe. Herrialdetako ordezkaritzen batasun falta aipatzeke utzi gabe. Etorkizunerako erronkak? Plan estrategikorik?

Aritz Ibañez Lusarreta on Aizpea Goenaga: "Uste dut garrantzitsua litzatekeela Basque Dance marka kanpoan sustatzea"

2013/05/20

"Basque dance" markaren atzean zer dagoen azaldu beharko luke Aitzpea Goenagak lehenbizi. Bestetik, etxean zaindu gabe duten zerbait kanpora sustatzeak ba al du zentzurik? Diskurtso hutsa niretako!