Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aritz Ibañez Lusarreta

Orain arteko erantzunak

Aritz Ibañez Lusarreta on Mummers-ak Ternuan

2014/01/10

Joe ze ederrak!!!! Irudi luke Ituren-en edo Zalduendon daudela :)

Aritz Ibañez Lusarreta on Tia Gorak 109 urte bete ditu pandero karratua joz eta kantuan

2014/01/07

Tumatxa! Estanpa primitiboagorik... Bestetik, zer jaten dute Peñapardan?

Aritz Ibañez Lusarreta on Miranda del Castanar: Jota Serrana 2013

2013/11/20

Bikaina!!! Ze patxada duen mutilak baina zein zehastasun handiarekin egiten dituen urratsak. Gozada hutsa da dantzan ikustea.

Aritz Ibañez Lusarreta on USB Dantzariak: saltzeko orduan akordatzen dira ba gurekin!

2013/11/20

Eta 8 Gb ba al da soinu-zahar, mutil-dantza eta jauzi guztiak, besteak beste, gordetzeko aski memoria? :P

Aritz Ibañez Lusarreta on Dantza irudien bilduma zabala sareratu du Alkis Raftis-ek

2013/11/13

Euskal Herriko dantzei buruzko irudi bat behintzat topatu dut nik. Hauxe: http://goo.gl/Qos4TJ (Euskal guda dantza, gerlari hil baten apoteosiarekin)

Aritz Ibañez Lusarreta on Ravel Jauna - TVPI Baiona

2013/10/28

Niri izugarri gogorra egiten zait "Ravel ez dut ezagutzen, ez naiz musikari bat, eta ez dut ezagutzen bere obra salbu boleroa" esatea eta Raveli buruzko ikuskizun bat egitea. Sorkuntzak ezagutza behar du oinarri nire ustez, inoiz ez ez-ezagutza!

Aritz Ibañez Lusarreta on ETB Seguran 30 urte

2013/10/24

Erabat ados! Nik telebistaren papera ere azpimarratuko nuke, izan ere, elkarrizketatuek diotenetik ondorioezta daiteke, lehenago ezberdin dantzatzen bazen eta telebista txapelketa ematen hasi denetik homogeneizazio prozesu bat eman bada, hain zuzen ere, telebista emanaldi hori izan daitekeela errudun nagusietako bat.

Baina horrek bigarren irakurketa bat du, eta telleriak dioenaren bidetik joko dut. Txapelketa mundu guztiarendako ikusgarri egiten hasi denetik gainbehera batean sartuta dagoela esanen nuke. Dantzakera horrek dantzariak uxatu ez ote dituen... (konplexuagatik, Telleriak dioen gisan, edo dantzakera horrekin asper-asper eginda!) Euskal Herrian zenbat dantzari bikain dago? eta horietatik txapelketara 9 bikoite baino ez dira aurkezten, 8 gipuzkoarrak eta bizkaitar bakarra. Ostras, niri zer pentsa emanen lidake!!!

Aritz Ibañez Lusarreta on ETB Seguran 30 urte

2013/10/23

Ni Joxe Mari Telleriak dioenarekin geratzen naiz. Lehen beste era batera dantzatzen zen!

Eta Mendizabalek dio alde teknikoa gailendu dela, baina uste dut hori ez dela bikoteen errua, txapelketak indarrean jarri duen ereduaren errua baizik.

Aritz Ibañez Lusarreta on Virsky Ukrainako Folklore Ballet Nazionala - ETB2 1996

2013/10/16

Ostras! Ze animaliak Arkaitzen bideoko dantzariak! Ikaragarria 1:36 minutua!!! Ala ensaiatzera! :)

Aritz Ibañez Lusarreta on Hernio: Erromeria Zelatun 2013

2013/10/15

Ederra bideoa! Bestetik, aspaldiko erromerietako argazki zaharrak ikustean interesgarria izaten da jendearen arropei erreparatzea. Hemendik 70-80 urte barrukoek ere izanen dute zertan fijatu! :)