Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza irudien bilduma zabala sareratu du Alkis Raftis-ek

Dokumentuaren akzioak

Dantza irudien bilduma zabala sareratu du Alkis Raftis-ek

2013/11/12 12:30
Dantza irudien bilduma zabala sareratu du Alkis Raftis-ek

Kristo aurreko 520 inguruko irudia. Atika (Antzinateko grezia) agertutako edalontzi batean zegoen. Alkis Raftis-ek sareratua.

Gaur egun Unesco-ren International Dance Council-eko presidentea da Alkis Raftis, eta 1987tik Athenas-eko Dora Stratou Dance Theatre famatuko presidentea ere bada. Dantza ikertzailea da eta bereziki Greziako dantza tradizionalaren alorrean egin ditu lan nagusiak. 

Bizantzio Mosaikoa 525 urte ingurukoa
Bizantzio, 525 urte inguruko mosaikoa. Alkis Raftis-ek sareratua.

Antzinateko Greziatik hasi eta Egipto, Bizantzio, Algeria, Japon, Otomania, Algeria edo Bretainako dantza irudiak biltzen lan handia egin du Alkis-ek, eta horrez gain, garai desberdinetan inprimatutako dantza irudien bilduma erraldoia jarri du sarean. Hona hemen zenbait irudi The Orchesis Portal webgunean aurki daitezkeen guztien erakusgarri:

1870 Austriar-hungariar inperioko dantza irudia
Austriar-Hungariar inperioa 1870. Alkis Raftis-ek sareratua.

1894 Erfurt Alemania arku-dantza
1894 Erfurt Alemania arku-dantza. Alkis Raftis-ek sareratua.

1873 Balear uharteetako dantza irudia
1873, Balehar uharteetako Cossiers-en dantza. Alkis Raftis-ek sareratua.

1896 San Joan Sua Finlandian
1896, San Joan suaren inguruan dantzan Finlandian. Alkis Raftis-ek sareratua.

1900 La Leçon de danse
1900 Dantza irakasten. Alkis Raftis-ek sareratua.

1900 Urkaina dantza borobilean
Ukrainar neskak dantzan (1900 inguruko irudia) Alkis Raftis-ek sareratua.

1953 Zipre dantza
Zipre, 1953. Alkis Raftis-ek sareratua.

Iturria: The Orchesis Portal 

Dokumentuaren akzioak

2013/11/13 09:07
Euskal Herriko dantzei buruzko irudi bat behintzat topatu dut nik. Hauxe: http://goo.gl/Qos4TJ (Euskal guda dantza, gerlari hil baten apoteosiarekin)
2013/11/13 09:47
Bai, eta badira gehiago ere. Hona batzuk:
- Satan-dantza pastoral batean: http://danceprintscollection.orchesis-portal.org/[…]/s0791
- Dantzaldia Donostian 1903 inguruan (bibolin joleekin): http://danceprintscollection.orchesis-portal.org/[…]/s0707
- Aurreskua 1929: http://danceprintscollection.orchesis-portal.org/[…]/p6731
- El chun-chun - Jota de Navarra (1929): http://danceprintscollection.orchesis-portal.org/[…]/p6733

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.