Dokumentuaren akzioak
Ravel Jauna - TVPI Baiona
Dantzan
2013/10/28 10:18
Etorkizuna Kontzeptuak sortutako Ravel Jauna ikuskizunari buruz Baionako TVPI telebista kateak egindako erreportajea. Bittor Corret eta Maider Oiarzabal koreografoen hitzak eta 2012ko urrian Luhuson eskainitako emanaldiaren irudiak jasotzen ditu erreportajeak. Youtube, 2012-10-29.
Dokumentuaren akzioak
Aritz Ibañez Lusarreta
2013/10/28 10:42
Niri izugarri gogorra egiten zait "Ravel ez dut ezagutzen, ez naiz musikari bat, eta ez dut ezagutzen bere obra salbu boleroa" esatea eta Raveli buruzko ikuskizun bat egitea. Sorkuntzak ezagutza behar du oinarri nire ustez, inoiz ez ez-ezagutza!
Julen Fagoaga
2013/10/28 11:45
Nahikoa latza da ezezagutze hori sorkuntzaren abiapuntu izatea. Hau da, zerbaitek indarra izateko, oinarri sendo bat eduki behar du eta oinarri hori ikerketatik-edo datorren lana da.
Julen Leuza Izkue
2013/10/31 13:17
Konplexu arazoak ditu Euskal Herriak Maurice Ravelen pertsonarekin. Badirudi edozein modutan ere musikari euskalduna zela esan nahi dugula, Ziburun 3 urte pasa zituela aitzaki hartuta. Elhuyar hiztegi entziklopedikoan "euskal konpositore ziburutarra" jartzen du, eta orain Etorkizuna Kontzeptuak konpainiak ikuskizuna plazaratu. Ravelek Parisen ikasi zuen, eta bertan ikasitakoak ondorioztatu zituen egin zituen lan miragarri guztiak. Konparazio batera, Pamplona 2016 kanpaina kultural zapuztuak Pablo Sarasateren itxura iruindarra esplotatu zuela datorkit burura.