Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aritz Ibañez Lusarreta

Orain arteko ekarpenak

Dantzara!

2006/05/25

Dantzan.com-ek eman digun aukera ezinhobe hau probestu beharko dugu ba! Orain arte sarean sakabanatuta egon dira dantzari buruzko blogak (apurrak) eta zaila izaten zen guztien jarraipena egitea. Orain plaza komuna dugu eta nago askoz gehiago animatuko direla dantzara.

Ni nafar periferiak...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Moreno

2011/10/07

Eta zu belarri-motza!!!!

Kronika ederra Jon!

2011/03/16

Guztietara joaterik izan ez genuenontzat, oso interesgarria. Zuek bai Kings & Queens of Carnival!!!

Zorionak!!!!

2011/03/14

Mila esker dantzaren mundua hobe ezagutzen laguntzeagatik eta zorionak horren lan polit, zabal eta zorrotzarengatik. Deus montatzen baduzue, desde luego, dantzan ospatzera joanen gara!!!!

Dantzaren erreforma

2011/02/11

Hain konplikatuak dira gai hauek...

Nik esanen nuke gaurdaino heldu zaizkigun dantzak ez zaizkigula patroi berbera bati jarraikiz heldu. Batzuk, Mikeluek dioen bezala, modu naturalean eraldatuz heldu dira gaur egunera. Baina beste batzuk ez, moldatuak izan dira, helburu jakin batzuk tarteko. Eta horiek ere tradizionaltzat hartzen ditugu egun.

Esaterako, eta ez dut liburua osorik irakurri, baina Joxemiel Bidadorrek bere "Dantzaren Erreforma Euskal Herrian" liburuan hainbat eta hainbat dantzaren erreformatzaile aipatzen ditu, kasu batzuetan izen abizen eta guzti: Misiolari apostolikoak, idazle apologetikoak, nazionalismoa, eta hainbat autore: Larramendi, Mendiburu, Frai Bartolomé de Santa Teresa eta Iztueta bera.

Esaterako, Oier-ek duela gutxi Soka-dantzaren inguruko posta batean adierazten zuen nola dantza mota hori eraldatuz joan den denboran zehar. Batzuetan modu naturalean aldatu dira eta bestetan norbaitek hala bultzatuta, baina gero jendeak onartu, eta beren bidea egin dute.

Eta ados naiz, argi dago ez erratzeko modu onena horien guztien nondik-norakoak ezagutzea dela!

Plazerra

2010/11/01

Egia esan plazer hutsa da halakoak entzuteko eta ikusteko aukera izatea! Hitzaldi guztietan egoteko parada izan ez genuenondako oparia.

Mila esker!

Buelta bakarra

2010/10/08

Ta buelta bakarra egiten dute, Patxi Arraras-ek dantza aldatu eta bi buelta (alde banatara bakoitza) sartu baino lehenagoko bideoa, beraz. Berreskuratu zezaketen Otsagabian lehengoko eredu zaharra...

Dantzan ederki egiten dute ba!

2010/06/10

Esandakoa, nik ez diet mutilekin diferentzia askorik antzematen.

Sin saltar!

2010/06/02

Argi eta garbi esaten dute ba!

Eta ordua?

2010/05/14

Zein ordutan izanen da hitzaldia?

Doluminak

2010/03/02

Doluminak familia osoarendako! Ez adiorik Joxemiel!