Ikastaroa: Hirutarrak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingurutxoa
Hirutar erritmoari eutsi eta haiekin jolastu asmoz antolatu dugu ikastaro berri hau. Aiko taldeko Patxi Laborda eta Sabin Bikandik hirutar konpasa edo ternarioaren inguruan ibilbide interesgarria proposatuko digute. Balsa, mazurka, fandangoa zein ingurutxoaren doinuz jantzita, guztien arteko lotura eta ahaidetasunak, zein desbedintasunak eta berezitasunak azalduko dizkigute.
Egun horietan Utah-ko Unibertsitatetik euskal dantzak ikastera etorritako dantza ikasleak ikastaro trinkoa jasotzen arituko dira gurean eta aukera aprobetxatuz, ikastaro honetan parte hartuko dute haien formazioaren osagarri gisa. Hori dela eta ikastaroan ingelesa eta euskara tartekatuko dira azalpenetan.
Hirutarrak
Gure gorputza bitarra edo bikoa dela esan dezakegu, dantzatzeari dagokionez batez ere, gure oin eta beso biek dantzan duten lanari begira behintzat. Oin bi izanda, hirunaka dantza puntuak antolatzerakoan konplexutasun berria sortzen da eta era berean dantzarako aukera berriak eskaintzen dizkigu erritmo hirutarrak. Izan ere, hirutarrak hor ditugu gure dantzetan, plazan zein oholtza gainean. Bat-bi-hiru, bat-bi-hiru hainbat aldiz errepikatuz, bai dantzarako eta bai dantzan irakasteko ere, egitura hirutarrak ulertzeko herraminta desberdinak eskainiko dizkigute Labordak eta Bikandik.
Ikastaroa: Hirutarrak: balsa, mazurka, fandango eta ingurutxoak
- Irakasleak: Patxi Laborda eta Sabin Bikandi
- Data: maiatzak 13, larunbata
- Ordutegia: 10:00-13:00
- Lekua: Eibarko Portalea Kultur Etxea (Bista Eder 10, Eibar)
- Matrikula: 15€
Izen-ematea: Izena-emateko egin klik hemen
Patxi Laborda Larrea (Iruñea 1967)

Sabin Bikandi Belandia (Galdakao 1965)
