Hitzaldia: Dantzaren onurak zahartzaroan Hitzaldia: Dantzaren onurak zahartzaroan
Hizlaria: Maialen Araolaza
Datak: 2021eko urtarrilak 28, osteguna
Ordutegia: 19:00 – 20:30
Streaming bidez emitituko da: Dantzan Ikasi zuzenean
Izen-ematea: Izena emateko egin klik hemen
Bizi itxaropenak gora eta g...https://dantzan.eus/kidea/DantzanIkasi/hitzaldia-dantzaren-onurak-zahartzaroan-2020-2021https://dantzan.eus/kidea/DantzanIkasi/hitzaldia-dantzaren-onurak-zahartzaroan-2020-2021/@@images/image-1200-86863cfda067a7f0efcd2b63d819c5e7.jpeg
Bizi itxaropenak gora eta gora egin ahala, zahartzaroko urte guzti horiek osasunez bizitzea gure gizartearen eta agintarien ardura nagusietakoa bihurtu da. Osasuna jarduera fisikoari loturik, kirolean jarri izan da fokua luzaz, baina hainbat aditu, gero eta ozenago, dantzaren onurak seinalatzen ari zaizkigu pertsonen osasun fisikoan eta mentalean. Aditu horietakoa den Maialen Araolaza gonbidatu dugu Dantzan Ikasira. Hain zuzen ere euskal dantza tradizionalaren praktikak zahartzaroan dituen onurak ikertu ditu Maialen Araolaza unibertsitate irakasleak eta ikertzaileak defendatu berri duen doktore tesian. Bilbao Musikan dantza tradizionala ikasten duten Patxi Labordaren hainbat ikasleren jarraipena egin du, dantza egiteak haien funtzioetan zer nolako ondorioak dituen neurtuz. Ikerketaren emaitzak iazko uztailaren 17an arrakastaz defendatutako "Dantza eta ibiltzearen arteko desberdintasun sentsoriomotore eta neuropsikologikoak adineko emakumeetan" izenburuko doktore tesian jaso zituen.
Maialen Araolaza (Eibar, 1978)
Fisioterapia Graduko irakaslea orain dela hamar urtetatik, lehenik Universitat Internacional de Catalunya-n eta Euskal Herriko Unibertsitatean, eta egun, Deustuko Unibertsitatean. Fisioterapian graduatu zen, eta Telemedikuntzako Masterra egin ondoren, aurten defendatu du bere doktore tesia, honako lanarekin: “Dantza eta ibiltzearen arteko desberdintasun sentsoriomotore eta neurosikologikoak adineko emakumeetan”. 18 urteko esperientzia du fisioterapian klinika pribatuetan eta kiroletan, batez ere, jarduera fisikoaren preskripzioan.