Formakuntza: Adin-txikikoen aurkako indarkeria eta sexu-erasoen prebentzioa dantza taldeetan

2025/12/01
Formakuntza: Adin-txikikoen aurkako indarkeria eta sexu-erasoen prebentzioa dantza taldeetan

Dantza taldeen eguneroko entsegu eta bestelako dinamikak, zoritxarrez, ez dira salbuespena eta ez dira libratzen nerabeen aurkako edo generoa oinarri duten indarkeriatik. Horrelako egoeren aurrean prebentzioa da garrantzitsuena edota gertaeren aurrean neurriak hartzea. Horrelako egoerei erantzuteko tresnak falta dira espazio gehienetan, baita dantzako guneetan ere. Beraz dantza irakasleak formatu nahi ditugu. 

Zain elkartearen eskutik “Haur eta nerabeen babesean eta genero indarkeriaren formakuntza” eskainiko dugu Dantzan Ikasi programaren barruan. Bi gaien inguruan adituak diren pertsonen eskutik bi orduko saioa izango da, ordu bat gai bakoitzerako bideratua. Gipuzkoako Kultur Ondareak bultzatua metodologia parte-hartzailea, bisuala, ahalduntzailea eta egokitua eskaini nahi du.

Haur eta nerabeen babesean eta genero indarkeriaren formakuntza

  • Data: 2026ko urtarrilak 24, larunbata
  • Ordutegia: 11:00-13:00
  • Lekua: Beasain, Igartza jauregiko hitzaldi gelan
  • Matrikula: Dohainik

 

Zain elkartearekin dinamikak.


Honako hauek dira helburuak eta edukiak:

Helburuak

  • Indarkeriaren ikuspegi zabalagoa izatearen garrantziaz kontzientziatzea eta sentsibilizatzea.
  • Haurren eta nerabeen aurka erabilitako indarkeriari buruzko ikuspegi kritikoa garatzea.
  • Tratu onaren kultura eta espazio seguru eta babesleak sortzea zer garrantzitsua den ulertzea.
  • Legearen elementu garrantzitsuenak ezagutzea.
  • Genero-indarkeriari, horren definizioari eta adierazpenei buruz sentsibilizatzea.
  • Harreman osasungarriei eta pertsonen eskubideei buruz hausnartzea.
  • Generoen arteko errespetua eta berdintasuna sustatzea.
  • Genero indarkeria aitortzeko eta horri aurre egiteko tresnak eskaintzea.


Edukiak

  • Zer da indarkeria? Haurren Eskubideen ikuspegitik handitutako kontzeptua.
  • Babesaren eta tratu onaren kulturaren garrantzia.
  • Haurrak eta nerabeak babesteko legearen inplikazioak.
  • Espazioak aztertzea, beharrak ulertzeko, espazio seguruak eta babesgarriak bermatzeko.
  • Genero-indarkeriaren definizioa eta moduak.
  • Gizarte-arauak eta estereotipoak.
  • Harreman osasuntsu eta errespetuzko ereduak.
  • Genero-indarkeriako egoera baten aurrean nola jokatu.

 

Haur eta nerabeen babesean eta genero indarkeriaren formakuntza

  • Data: 2026ko urtarrilak 24, larunbata
  • Ordutegia: 11:00-13:00
  • Lekua: Beasain, Igartza jauregiko hitzaldi gelan
  • Matrikula: Dohainik