Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Koko-dantzak Rocca Grimaldara bidean

2012/02/10

Gaur arratsaldean abiatuko da Kezka dantza taldeko "koko-dantzak Roccara" espedizioa Italiaruntz. Asteburuan Rocca Grimaldan izango gara, bertan ospatzen den La Lachera inauterian koko-dantzak aurkezten. Piamonteko herri txiki bat da Rocca, eta izenari ohore egiten dio, haitz handi batean ma...

Koko-eske txuria

2012/02/10

Zuriz margotu zitzaizkigun mendiak Koko-dantzen bezperan eta goizean, eta koko-eske zuria izan dugu aurtengoan. Iñaki Zugastiaren argazki batzuk, aurrerapen txiki bat. Etorriko dira gehiago aurrerago... Egunez Arrate balleko baserrietan eta Gorostako zenbaitetan aritu ginen dantzan, kant...

APIRILEAN BERRIZ HASIKO GARA

2012/02/10

Ongietorri Iruñeko dantzazaleok!!!!! Aurrekoan agindu genizuen bezala, eguraldi onarekin itzuliko gara. Dagoeneko 2012ko egitaraua prestatu dugu eta honako hau duzue: Apirilak 21. Maiatzak 19. Ekainak 16. Irailak 15. Urriak 20. Saio guztiak Merkaderes karrikan egin nahiko genituzke baina li...

Hartza, joaldunak eta kaskarotak

2012/01/31

Inauteriak bete-betean agertu zitzaizkigun Donostiako San Telmo museora Thierry Truffaut-en eskutik pasa den urtarrilaren 14an. "Lapurdiko inauteriak eta bere lehengusuak" izeneko saioa eskaini zigun ikertzaile baionarrak, eta inauterien oinarrizko azalpenetatik abiatuta, Europan ohikoak diren hainb...

Erantzuna

2012/01/29

Atzo jaso nuen erantzuna. Askok jakingo dute jadanik, beste askok zoro nabilela pentsauko dute. Zeresana daukaten gauzei zeresana bilatzea lan gehiegi da. Zeresana ez duten gauzei ez zaie zeresana bilatu behar. Zeresana ez duten gauzekin ikuskizun handiagoa lortu daitekeela uste dugu. Zeresana ...

Oilo bustia ala hartza

2012/01/26

"dantzan puntu com, dantzaannnn, ennez bukatuta". Zenbat aldiz errepikatu behar izan dugun zuzenketa hori azken hamar urteotan. Izena jartzerakoan pentsatu genuen indar gehiago zuela 'n'-z bukatutako "dantzan.com" horrek, eta gainera, beste erremediorik ere ez genuen, 'n' gabeko "dantza.com" zainzu...

Koko-dantzak Italiako La Lachera inauteriarekin batera otsailaren 4an

2012/01/18

Bosgarren urtez aratusteen aurrerapena ekarriko dute koko-dantzek datorren otsailaren 4an. Goizean goizetik hasiko dira koko-dantzari eta koko-marruak baserriz baserriko kuestazioan. Aurreko lau urteetan Eibarko baserri-auzo guztien itzulia osatu ondoren aurten buelta berria hasiko dute koko-dantzar...

Zaharrak berri

2011/12/31

Migel Angel Sagasetaren “Luzaideko ddantzak” eskuetan hartu eta Joxemiel Bidadorrekin akordatu naiz. A zer poza hartuko zuen ikusi izan balu. Irakurtzeko eta ikasteko gogotsu zen beti, ezer esanik ez idazteko eta ezagutzera emateko. Bi urte dira utzi gintuela, eta argitaratzen den liburu bakoit...

Ikastaroa: Aduna eta Andoaingo axeri-dantza

2011/12/30

Aduna eta Andoaingo axeri-dantza Andoaingo axeri-dantza elkartea Data: 2012ko urtarrilak 21, larunbata Ordutegia: 10:00 – 13.00 Lekua: Urigain kultur etxea, La Salle Etorbidea 6 - 20140 Andoain. Prezioa: 15 € Izena emateko epea: Urtarrilak 15 Aduna eta Andoaingo axeri-dantza Tradizio zahar...

Tradizioa eta abangoardia: Raices, zelako sustraiak!

2011/12/22

Iruñeko lagun batek, Mintxo Garaikoetxeak, bideo sorta zoragarri bat bidali digu. Atalka atalka joan gara dantzan.com-en argitaratzen, eta ale bakoitzarekin gozatzen. Television Españolak, frankisko garaian ekoiztutako Raices programako atalak dira. Folklore zaleontzat ikaragarrizko altxorra di...

Harpidetu