Komunitatearen ekarpen guztiak
Orain arteko ekarpenak
Akondia lexar bagan dantzan

2021/10/08

Gerra hizkera darabil zenbaitek pandemiaz aritzeko eta dantzak gudak bailiran kontatu izan dira batzuetan. Harrigarria, gudaren aurkako txertoa baitirudi dantzak. Plaza ukatuta, borroka zelaia izandako mendian bilatu dugu dantzarako aterpea, aire zabalaren babesean. 1936tik 1937rako sei hilabetez ...
Sortutakoak 19: Biolencia eta #practicasdeloinvisible dira proiektu hautatuak
2021/10/08

Ebi Soriak eta La Subita konpainiak jasoko dute Sortutakoak 19 deialdiaren dirulaguntza, Gipuzkoako Dantzagunean sorkuntza koreografikoko proiektuak garatzeko. Soriaren proiektuak kirolaren lehiakortasunaren inpaktu soziala jarri nahi du ezbaihian Biolencia izeneko lanaren bidez. La Subita konpai...
Dantzaldien bilakaera zentrifugoa Euskal Jaian
2021/10/07

Plazan dantzatzeko aukerarik gabe, Coliseo Antzokian emanaldi didaktikoa eskaini genuen 2021eko maiatzaren 30ean, Eibarko Klub Deportiboak antolatutako 56. Euskal Jaiaren programaren baitan. Korrotik pikutara izeneko hitzaldi-dantzatu honetan korroan, borobilean hasi eta egitura koreografikoen bila...
Aurreskua: Esku aldatzeko soinua
2021/10/06

Oraindik ere nire oroimenean entzun egiten da nire amaren "Albarketak urratuta, zapatarik ez ...." kanta, etxeko lanak egiten zituen bitartean. Doinu bera dantza forman agertu zitzaidan berriz parera dantza taldearen errepertorioa ikasterakoan. "Aurreskua" izenekoaren bigarren pieza da, "esku aldat...
Sanferminak dantzan ospatuko ditugu Maulen
2021/10/06

Gure taldeko beteranoenek ere ez dute gogoan bazter guztietako xokorik ederrenean dantzatu izana. Horregatik, emanaldi berezia izanen da heldu den urriak 10ean (igandea) Mauleko karriketan barna eginen duguna.
Memoriak betetzen ez dituen zuloak dokumentuekin tapatu behar. Esaterako Iruñeko udal...
Folklore Azoka: artisautza, dantza eta musika
2021/10/05

Pasa den asteburuan Portugaleteko Folklore azokaren XV. ospatu da. Aurreko urteetan bezala eta hasierako ediziotik Elai Alai elkartea arduratu da antolakuntzaz; 2020an izan ezik , ezagutzen ditugun baldintzengatik ez baitzen egin .
Folklore A...
Ez-Sanferminak, ez-emanaldiak eta uztaileko beste emanaldi batzuk
2021/10/04

Sanferminetan bi aldiz errepikatzen den oro bilakatzen omen dugu tradizio. Agian horregatik ohituta bezala hartu dugu aurtengo besta eza ere. Beharbada horregatik bilakatu dugu usantza uztailaren 5eko ez-emanaldia. Izan ere, aurtengoan ere bezperaren bezperan dantzan aritzea egokitu zaigu Iruñeko ...
Atzeak erakusten du nola dantzatu aurrea
2021/10/04

"Orainaldia ez da existitzen, iraganaren eraikuntza bat da eta etorkizuna hutsune handi bat da". Sinkroniak eta diakroniak elkar gurutzatuz ehuten duten sare hori ulertzeko ahaleginean kokatzen zuen artearen historia Francisco Calvo Serrallerrek (1948-2018). "Artea iragana eta orainaldiaren art...
Aikoeskola presentziala. Urrian sarrera doan
2021/09/28

Aiko Taldeak aurrez aurreko dantza ikastaroak ematen ditu Bilbon, Donostian, Durangon, Gernikan, Markinan, Lekeition eta Galdakaon. Eskolak 90 ′ -ko asteroko saioetan antolatzen dira, urritik ekainera, eta 2 mailatan. Hasierako mailaren helburua dantza lehen urratsetik ikasi eta ulertzea izango d...
Tenpraren Guarpenaren hiru emanaldi ikusminari erantzuteko
2021/09/28

Ez genuen aurreikusi Idoia Lahidalgaren eta Oihane Puertasen Tenpraren Guarpena dokumentalak horrelako ikusmina eragingo zuenik. Erronkariren berezko erakargarritasunari, bailara horretako emakumeen lanen oroitzapena, eta bereziki, Lahidalga eta Puertas sortzaile gazteen lana ikusteko nahia gehitut...