Komunitatearen ekarpen guztiak
Orain arteko ekarpenak
Festa Berriak jardunaldien kronika
Oier Araolaza
2006/10/24
Asteburuan burutu dira Donostiako
Miramar jauregian Eusko Ikaskuntzako Folklore sailak antolatu dituen
jardunaldiak. "Festa Berriak. Antzinako folklorea eta gaur egungo
ekintzak" zuen izenburua jardunaldiak eta besteak beste Josep Martí,
foklore ikertzaile katalana entzuteko aukera ederra eskaini ...
Ipuruan ere eskilara mekanikoak inauguratzen
2006/10/11
Badugu lan piskat eskailera mekanikoekin. Herriko kale aldapatsu
guztietan (ba al dago aldaparik gabeko kalerik Eibarren ala?) jartzen
ari dira eskailera mekanikoak, eta martxan jartzen den bakoitzarekin
inaugurazio ekitaldia eta aurreskua egin behar. Han eta hemen
azaldu izan dugu eskailera mek...
Soka-dantza ETBko Postdata saioan
2006/10/11
Elixabete Garmendiak hotsegin zidan ETBtik. Blogaren bidez jakin zuen soka-dantzaren inguruan egiten ari naizen lanaren berri , eta horrekin erreportaje bat egitea gustatuko litzaiokeela Postdata saiorako. ETBko saio txukunenetakoa da Postdata . Aurten bertan Argia saria eman diote saio horri.
...
Space invaders
2006/10/09
Dantza emanaldi askotan
ibiltzen naiz argazki kamerarekin klik eta klik, batera eta bestera,
klik eta klik, erretratuak egiten. Amateur gehienak nahiko
lotsati ibiltzen gara, baina harrituta nago ikusita argazkilari eta
telebista kamerari profesional asko zein errespetu gutxirekin sartzen
den ekit...
Kofradia egunean Arraten
2006/10/09
Arrate egunaren ondoko lehen igandean ospatzen da Kofradiaren eguna
Arraten. Irailaren 10ean izan zen aurten, eta ohi bezala bertan izan
ginen Kezka dantza taldeko dantzariak Usartza txistulari taldeko musikariekin batera.
Egun lasaiagoa eta familiarragoa izaten da kofradiakoa. Polita hala ...
Mairuen festak eta Mahoma
2006/10/05
Kalapita ederra sortu da azkenaldian kristauen eta musulmandarren artean, Mahomaren karikaturak direla-eta, aita-saintuaren adierazpenak direla-eta,... Asaldatuta omen daude musulmanak. Haserre horrek eraginak izan ditu dagoeneko kultur munduan ere. Aurrekoan irakurri nuen Mozart-en "Idomeneo"...
Babajana!
2006/10/03
Datorren azaroaren 11an Haritz dantza taldeak egingo duen babajanera gonbidatu nahi zaitugu. Hasierako plana, goizean Xoxoten mendi buelta egitea da, ondoren Aitxolan bazkaltzeko (noski, babak!). Irteera hau, dantzari, musikari eta festazale guztiei zabaldu nahi diogu. Gurekin bat egin nahi d...
Arrateko zelaiko bai floridadia...
2006/09/29
Aurten bai, aurten eguraldia ere lagun izan dugu Arrate egunean eta Arrateko zelaiko floridadiaz gozatzeko
aukera izan dugu. Ohi bezala azken gaupaseroak oraindik zelaian zeudela
iritsi ginen Arratera. Azkar-azkar jantzi eta argazkiak egitera joan
ginen. Talde osoaren argazkia kosta
zitzaigun pisk...
Bizkaiko dantzak eta Larrain dantza San Migelen
2006/09/25
Bihar, hilak 30, Elgoibarko San Migel auzoan duzue zita Haritzekoak dantzan ikusteko. Ekitaldia gaueko 22,30etan hasiko da eta Larrain dantza eta Bizkaiko dantzak ikusi ahal izango dira. Hasteko, auzoko dantzariek agurra dantzatuko dute. Honen ostean, Bizkaiko dantzek zabalduko dute saioaren lehen z...
Durangoko XII. txistu kontzertua
2006/09/25
Heldu den urriaren 7an, XII. txistu-kontzertua eginen dute Durangon. Nafarroari eskainiko diote saioa eta Etxarri Aranatz-eko abesbatza eta gu gonbidatu gaituzte bertan parte hartzera. Benetako ohorea guretzat. Arratsaldeko 8tan hasiko da kontzertua Landako erakustazokan eta Iruñeko Bandera...


