Ablitaseko Mendianike dantza taldea

2007/05/09

Dultzaina eta danbor soinuek gidatuta, Ablitaseko dantzariek Rosarioko Ama Birjinari ohorezko makila-dantza eskaintzen diote urtero, urriko lehen asteburuan.

1994. urtean sortu zen Ablitaseko Makil-Dantzen Lagunen Elkartea eta urte berean berreskuratu zuten Ablitaseko paloteadoa.

Beste hainbat paloteadoren antzera, bertsotan aurkezten duten antzezpen moduko bat da aipatutako paloteadoa. Saioan zehar, rabadának (artzainak), mayoralak (artzainen nagusiak), aingeruak eta deabruak Ablitasen gertatutakoak kontatzen dituzte koplatan. Eta antzezpen saio horien artean dantzan egiten dute dantzariek: kalejirak, balsak, eskaintzak, zinta-dantza, arku-dantza eta bukatzeko giza-dorrea. Guztiak mutilek egindako dantzak dira. Neskek, berriz, saioari hasiera ematen diote kalejira batekin.

Ablitaseko Makil-Dantzen Lagunen Elkarteak lanean dihardu azken hamahiru urteotan, eta berreskuratu dituzten makila-dantzen artean Rosarioko Amabirjinari egindako ohorezko makil-dantza eta Plego dantza daude (azken hori apirilaren azken asteburuan dantzatzen da).

Nazioarteko Makila-dantzen jaialdian parte hartuko du:
  • Maiatzaren 19an Iruñean