Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ezpalak jaialdia Duguna dantza taldea

Dokumentuaren akzioak

Duguna dantza taldea

2007/05/09 14:06

Duguna dantza taldea 1949. urtean sortu zen Iruñeko udalaren gerizpean.

Izena urtebete beranduago sortu zuten Duguna izeneko ikuskizunetik hartu zuen taldeak. Hiriko ekitaldi ofizialetan parte hartzeaz gain (San Fermin, San Saturnino...), Euskal Herriko dantza tradizionalak dantzatzea eta sustatzea du helburu. Gaur egun 60 bat dantzarik eta musikarik osatzen dute taldea. Dantza eskola ere badu, eta bertan 70 bat ume ari dira dantzan ikasten. Oraingoan Berako, Otsagabiako eta Gipuzkoako makila-dantza eskainiko dituzte.

Berako makila-dantzen inguruan zera esan daiteke: Nafarroako makil-dantza ziklokoa izanagatik ere, Berako makil-dantzek harreman haundiagoa dute Lapurdiko antzeko dantzekin, Otsagabia edo Erriberako makila-dantzekin baino. Abuztuaren 3an dantzatzen dira, Berako patroi San Esteban-en omenez. Hamar dantzak osatzen dute zikloa, bederatzi makila-jokok eta zagi-dantzak. Dantza xume eta ederrak dira, seguruen haurren iniziazio erritmiko eta memoristikorako sortuak. Dugunako gaztetxoek makila-dantza horietatik hiru eskainiko dituzte.


Nazioarteko Makila-dantzen jaialdian parte hartuko du:
  • Maiatzaren 19an Iruñean

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ezpalak jaialdia

Ezpalak jaialdia

Duguna eta Kezka dantza taldeek antolatuta, 2018ko maiatzaren 26an eta 27an burutuko da Ezpalak Dantza Tradizionalaren Nazioarteko Jaialdia Iruñean eta Eibarren.

Ezpalak2018-txiki

Orain arteko Ezpalak

2006 Ezpata-dantzak
2007 Makila-dantzak
2008 Arku-dantzak
2009 Karaktere-dantzak
2010 Dantza-jauziak
2011 Bikoteko dantza soltea
2012 Zinta-dantzak
2013 Sorgin-dantza eta bere ezpalak
2014 Ttun-ttuneroak dantzari begira
2015 Soka-dantzak
2016 Ezpata-dantzak
2017 Zaldikoak dantzan
2018 Giza-dorreak